Lagun eta inguru berriak ezagutzeaz batera, euskalki ezberdinak ere ezagutzen eta ikasten dira. Udaleku itxietan batez ere, euskalkien arteko jolasa da nagusi; bata ez dakit nongoa, bestea hemengoa… Nik hau honela esaten dut, bada nik bestela… Etxe bakoitzetik ume bat, eta denak batera. Denak elkar ulertuz. Hizkuntza aberasteko, lantzeko edo eta hobetzeko makina bat modu daude. Horietako bat udalekuetara joatea izan daiteke.

Imagen 3

Testua: Irati Pagoaga

Aukera bikaina daukate haur eta gaztetxoek udari beste ikutu bat emateko. Urtean zehar egin ez dituzten jolas, eskulan eta irteerataz gozatzeko parada bikaina da. Eskola albo batera utzi eta lagun berriak ezagutzeko ordua da.

Lagun eta inguru berriak ezagutzeaz batera, euskalki ezberdinak ere ezagutzen eta ikasten dira. Udaleku itxietan batez ere, euskalkien arteko jolasa da nagusi; bata ez dakit nongoa, bestea hemengoa… Nik hau honela esaten dut, bada nik bestela… Etxe bakoitzetik ume bat, eta denak batera. Denak elkar ulertuz. Hizkuntza aberasteko, lantzeko edo eta hobetzeko makina bat modu daude. Horietako bat udalekuetara joatea izan daiteke.

Haurrek eta gaztetxoek urtean zehar eskolan “euskara formalean” orduak eta orduak ematen dituzte. Baina dakigunez, beraien nahiak eta gurariak azaltzeko eta asetzeko askotan bestelako moduak eta baliabideak behar izaten dituzte. “Euskara informala” lantzeko toki ezin hobeak iruditzen zaizkit neuri behintzat.

Nahiz eta orain artean hizkuntza arloa ikutzen duten kontuak aipagai izan udalekuek beste hainbeste aberastasun gordetzen dituzte. Noizbait udalekuetan egon denak, memoriako txoko berezi batean gordetzen ditu han jazotako oroitzapenak, egindako lagunak, bitxikeriak… Haurraren autonomia eta beraien identitatea garatzeko une egokiak dira. Haurra bere eguneroko testuingurutik beste testuinguru batera pasatzen da, eta bertan norbera izaten ikasten da.

Arrazoi hauegatik, eta esan gabe geratu diren beste askogatik animatu nahiko nituzke gurasoak beraien seme alabak udalekuetara bidaltzera. Udalekuek merezi dute, eta euskaraz badira oraindik gehiago!!

Argazkiaren iturria