Zer da guraso.com?
Guraso.com egitasmoa bizi dugun garaiotako ondorio zuzena da: amatasuna eta aitatasuna egungo gure gizarte berdinago honetara ekartzeko saioa, askotarikoak baitira guraso berriek topatuko dituzten arazoak seme-alaben hazkuntzan ustezko xamurtasunaren ordez estresa barra-barra dabilen gizarte honetan: haurdunaldi eta erditze zailak, haurtzaindegiak gainezka, lana eta gurasotasuna ezin eramatea, heziketaren joera berritzaileak, bikote banaketaren alternatiba betiere mingarria, guraso adinduxeak ugaritzea, sexu-bazterketa sentitzea,...
Gaurko gurasoak -gurasogaiak batez ere- egarri dira informazio berezituz elika ditzagun. Premia horri erantzun nahian, baliabide egokiak bilduko dituen web gunea sortzeko apustua egin dugu.
Kredituak
Guraso.com Goiena Komunikazio Zerbitzuak eta Txatxilipurdi elkarteak sortutako ekimena da.
Kudeatzaileak: Goiena Komunikazio Zerbitzuak eta Txatxilipurdi elkartea
Ideia orijianala: Txus Arrieta Barinagarrementeria
Diseinua: Arteman Komunikazioa(www.arteman.org)
Laguntzaileak: Arrasateko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila