Lege oharra
Lege abisu honek (aurrerantzean "Lege Abisua") Interneteko http://www.guraso.com atariaren (aurrerantzean "Web gunea") erabilera arautzen du. Web gunea Guraso.com-ena da. Helbidea: Pablo Uranga, 6. 20500 Arrasate (Gipuzkoa).
Legeria
Normalean, Guraso.com-en eta web gunean dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak, Espainiako legeria eta jurisdikzioaren menpe daude.
Aldeek uko egiten diote egokituko litzaiekeen eskumenari, eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegien esku jartzen dute sortu daitekeen edozein desadostasun. Izan ere, eztabaidak sortu daitezke kontratu baldintza hauek interpretatu eta betetzerakoan.
Edukia eta erabilera
Erabiltzailea jakinaren gainean dago, eta onartu du web gunera sartzeak ez duela esan nahi Guraso.com-ekin harreman komertzialetan hasiko denik. Web gunearen titularra ez dago identifikatuta bere kolaboratzaileek bertan jartzen dituzten iritziekin. Enpresak eskubidea dauka Web gunean egoki irizten dituen aldaketak egiteko, eta ez dauka aurrez abisurik eman beharrik. Edukiak eta ematen diren zerbitzuak aldatu ditzake, baita horien aurkezpena ere.
Jabetza intelektual eta industriala
Web orrien jabetza intelektualeko eskubideak, diseinu grafikoa eta kodeak Guraso.com-enak dira. Beraz, debekatuta dago horiek kopiatu, banatu, publikoki erakutsi, eraldatu edo web orrien edukiarekin egin daitekeen edozer egitea, iturriak aipatzen badira ere, Guraso.com-en baimen idatziarekin salbu. Enpresaren web orrietan dauden edozein motako izen komertzial, marka edo zeinu guztiak euren jabeenak dira eta legeak babesten ditu.
Loturak (link)
Guraso.com web orrietan loturak (link) daude, eta helburu informatiboa soila daukate. Asmoa ez da loturetako guneak iradoki edo aholkatzea.
Konfidentzialtasuna eta datuen babesa
Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan (abenduaren 13koa) ezarritakoaren arabera, Guraso.com-ek zera jakinarazi nahi dio Erabiltzaileari: badagoela fitxategi automatizatu bat, Guraso.com-ek norberarentzako eta bere erantzukizunpean sortutakoa, datu pertsonalak gordetzeko. Helburua Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazio lana egitea ere. Baldintza orokor horiek onartzeko unean, Guraso.com-ek bere zerbitzuak emateko behar dituen datuak eskatuko dizkio Erabiltzaileari.
Fitxategi eta formularioak erregistratzea
Erregistro formularioa betetzea ezinbestekoa da web gunean eskaintzen diren zerbitzu batzuetaz gozatu ahal izateko. Ez badituzu eskatu zaizkizun datu pertsonalak ematen edo datuen babeserako politika hau onartzen ez baduzu, ezin izango duzu izena eman, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen diren promozioetan parte hartu.
1. Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan (abenduaren 13koa) ezarritakoaren arabera, Erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean lortzen ditugun zure datu pertsonalak Guraso.com-en jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Helbidea Pablo Uranga 6, 20500 Arrasate, Gipuzkoa. Segurtasuna neurriak inplementatuta dauzka ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuaren arabera.
Emandako datuen zehaztasun eta egiazkotasuna
Erabiltzailea da datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra. Udako Euskal Unibertsitatea horren inguruko erantzukizunetatik salbuetsita dago. Erabiltzaileek erantzun eta bermatuko dute datu pertsonalak zehatzak eta autentikoak diren, eta horiek izaten jarraitzen duten eta ez diren aldatu. Datuok eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartuko dute. Erabiltzaileak informazio oso eta zuzena emango du erregistratzeko edo izena emateko formularioan. Guraso.com ez da erantzule izango norberarena ez den informazioaren egiazkotasunaz eta beste iturri bat adierazten denetaz. Informazio hori erabiltzeagatik sortu ahal diren kalte hipotetikoen erantzukizunik ere ez du hartuko. Guraso.com-ek web orrietako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatu egin dezake, baita informazio horretarako sarbidea mugatu edo eragotzi ere. Guraso.com-ek ez du erantzukizunik izango Erabiltzaileak kalteren bat sufritzen badu, emandako informazioan egondako akats, errore edo omisioak direla eta, baldin eta informazio hori Guraso.com ez den iturri batetik badator.
Cookieak
Cookieak erabiltzailearen terminalean bertan kokatutako informazio fitxategiak dira eta erabiltzaileak atarian errazago nabigatzeko balio dute. Edozein modutan, erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, artxibo horiek instalatzea eragozteko moduan.
Helburuak
Guraso.com-en helburua Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazioa ematea ere.
Adin txikikoak
Gure zerbitzuetako batzuk adin txikikoei zuzenduta egotekotan, Guraso.com-ek guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak hartzeko, edo hala badagokio, datuen tratamendu automatizaturako.
Beste norbaiti datuak uztea
Guraso.com-ek ez dizkio beste inori erabiltzaileen datuak utziko.
Ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubidea
Zure komunikazioak bideratu eta ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu harremanaABILDUAguraso.com helbidean, edo posta arruntez hona bidaliz: Guraso.com, Pablo Uranga, 6, 20500, Arrasate, Gipuzkoa. Eskubide horiek erabiltzeko eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioarekin bat etorriz, Guraso.com-en aurrean nor zaren egiaztatu beharko duzu. Horretarako, Nortasun Agiri Nazionalaren edo baliokide baten fotokopia bidali beharko duzu. Hala ere, zure erregistro datuak Site-an bertan aldatu edo zuzendu ahal dituzu, aurretik zure izen eta pasahitzez identifikatuta.
Segurtasun neurriak
Guraso.com-ek Datu Pertsonalak babesteko legez eskatzen diren neurriak hartu ditu. Gainera, eskura dauzkan bestelako baliabide eta neurri tekniko osagarriak instalatzen saiatzen da, Guraso.com-i ematen zaizkion Datu Pertsonalak ondo gordetzeko eta inork txarto erabili, aldatu, galdu, baimenik gabe erabili edo lapurtu ez ditzan. Guraso.com ez da erantzule izango arrazoi hauetako batengatik kalteak sortzen badira eta arrazoia Guraso.com-ez kanpokoa bada: interferentzia, omisio, etenaldi, birus informatiko, telefono matxura edo sistema elektronikoaren deskonexioak; sistema elektronikoaren erabileran atzerapenak edo oztopoak, telefono lineetan, Datuen Prozesuen Zentroan Interneten edo bestelako sistema elektronikoetan gainkarga egoteagatik. Horretaz gain, ez da erantzule izango Guraso.com-en kontroletik kanpo norbaitek datuetan esku sartzen badu. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.
Onarpena eta Baimena
Erabiltzaileari jakinarazi behar zaizkio datu pertsonalen babesari buruzko baldintzak eta Guraso.com-ek helburu horretarako darabilen tratamendua. Atarian ematen diren zerbitzu batzuek baldintza bereziak eta aurreikuspen espezifikoak eduki ditzakete Datu Pertsonalen babesari dagokionez.