Urte berri on!!!
Ez gara ez datarekin nahastu!!! Lasai hartu, oraindik badago denbora Olentzerotarako opariak erosteko eta… Irakasle zein gurasoei dagokigunez ikasturte berri bat hasi dugu eta hori dela eta izenburua. Irakasleok hortan ere, korrontearen aurka goaz, gure urte naturala irailean hasten da eta ez urtarrilean, jende gehiengoaren antzera.
Urte hasiera gauza positiboez beteta etortzen denaren sentzazioa daukagu, urte berria bizi berria... zoritxarrez, oraingo ikasturte honek ikatza baino ez dakarkigu!!! Aspalditik datorren kontua da, baina aurten, gauzatu dute beraien asmoa: heziketa fisikoaren murrizketarekin etorri zaizkigu!!!
Duela
2 ikasturte ere greban egon giñen honen aurka borrokatzen,
bazidurien asmo hori bertan behera utzi zutela baina bai zera!
“Standbay” utzi zuten eta orain krisiaren aitzakipean, zapla!!!
Tori murrizketa!!! Segituan esango du norbaitek gure lanpostuak
defendatzen gabiltzala beste ezertaz arduratu gabe, baina hori
argudio merkea da, benetan arduratzen gaituena zure/gure seme/alabak
dira eta beraiek jasoko duten heziketa eskasa. Orokorrean, gizartean,
obesitatea gorantz doa eta laister arazo bihurtuko da (dagoeneko ez
bada). EAEn haurren %32ak gehiegizko pisua du eta % 14ak obesitatea
du. Haurrek beraien jolasetan mugimenduzko jolasak dexente gutxitu
dituzte(play-station, wii... eta antzeko bideo-jolasen erabilera
areagotu den aldi berean) eta elikadura ohiturak gero eta okerragoak
ditugu. Gizarte honen arazoetako bat, gizarte sedentarioa bihurtzen
ari dela da eta hori saihesteko gaztetatik hasi behar dugu ohitura
osasungarriak bereganatzen bestela gero nahiko zaila izaten da eta.
Zer da egoera horren aurrean egiten duguna? osasunari eskeintzen
dizkiogun orduak murriztu??? Heziketa fisikoan gutxieneko bi
orduetatik, ordu eta erdira pasa dute!!!
Murrizketa
honekin, astean ordu eta erdi izango dute gorputz hezkuntza, baina
denbora honi, kendu desplazamenduak, kendu dutxa edo higienerako
denbora, kendu berezko diren gatazkak konpontzen pasatzen dugun
denbora, kendu gero eta disziplina arazo gehiago ditugula gaur egungo
ikasleekin eta kendu jolasen azalpenak. Zenbat minututara mugatzen
dira saio hauek? 20 minutu mugimenduan? Egin diren ikerketak diotenez
gutxienez ordu bateko jarduera fisiko intensiboren bat egin behar
dute haurrek ohitura osasungarriak garatzeko.
Gaur honako “albiste interesgarri” hau iritsi zaigu esku artera; ez dakigu zer egin berarekin, negar, barre… edo umeek esaten duten bezala kaka berde!!!!
Heziketa fisikoko saioetan sinesten dugu. Bertan lantzen diren edukiak oso aberasgarriak dira, beste edozein ikasgairen parean jartzen dugu gure ikasgaia. Hasteko, klaseak espazio zabal batean burutzen dira eta ez aulki batean eserita. Ikasleen artean sortzen diren harremanak, lagundu beharrak, autokontrola, norberaren gorputza onartu, aurkariak eta araudia errespetatu, emozioak kontrolat,… berezia egiten dute gure ikasgaia. Ikerketa pila bat aipa ditzakegu heziketa fisikoaren onurak aipatuz, aspertzeko modukoak, baina nork egiten die kasu ikerketa hauei? Gutxien uste dugunean eskolatik kanpo utziko dute heziketa fisikoa, instrumentu bat ikastera musika eskolara joaten garen modu beran joan beharko gara heziketa fisikoko klasetara!!! Eta pairatu beharreko hurrengo urratsa heziketa fisikoko irakasleak kentzea izango da, tutoreak eman dezala gorputz hezkuntza, baloi batzuk eta jolas dezatela!!! Hori edozeinek egin dezake!!!!
Geratzen zaigun esperantza bakarra zera da, ematen ditugun klaseak ahalik eta onenak izatea, kalitatea ematea eta guzti hau ziklikoa denez, hemendik denbora batera gure ikasgaiari dagokion garrantzia emango diotela sinestea!!!
Ba hori, esandakoa; urte berri on!!!!