Hemen zaude: Hasiera Kolaborazioak Umeen jatorduak
Dokumentu Akzioak

Umeen jatorduak

Amaia Diaz de Monastegioguren 2009/01/07

Gosaria, hamarretakoa, bazkaria, merienda eta afaria.

Egunean hartzen dugun lehen jatordua eta garrantzitsuena gosaria da. Gauean zehar, gure gorputzak zituen erreserbak erabili ditu, horregaitik berriro pilatu  behar ditugu energiak, egun osoan egoki funtzionatzeko.

Etxe askotan arazo bihurtzen da jatordu hau. Denak presaka gabiltza eta  gose falta dugu! Egoera honek  etxetik gosaldu gabe irtetzera eramaten gaitu. Hau, sarritan  gertatzen denean begiradatxo bat egin behar diogu aurreko jatorduari, hau da, afariari.  Eguneko azkenengo jatordu honek, zer ikusi handia du gosarian. Agian asko afaldu dugu? edo berandu? Eta ondorioz ez dugu goserik.

Azkenengo ikerketak diotenez gosaltzen ez duenak, pixu gehiegikeriarekin arazoak ditu. Honek egun osoan zehar pikatzeko ohiturarekin erlazioa izan dezake.Beraz, hasi gaitezen goizak lasaiago hartzen.

Gosaria

Ez dago gosari ideal bat, denetarik jan dezakegu. Gure gorputzak gasolina behar du lehen ordu hoietan: azukre azkarrak (zukuak eta frutak) eta azukre geldoak (ogia, zerealak, gailetak…).

Adibideak:

  • Esnea + gosariko zerealak + fruta
  • Esnea + gailetak + konpota
  • Esnea+ ogia + zukua
  • Jogurta + gosariko zerealak + fruta
  • Gazta+ ogia + fruta

 

Hamarretakoa

Hamarretakoa,  ordu tarteko bat da eta ez  da behar-beharrezko.Baina danok dakigu,  gure gorputzak hobe funtzionatzen duela hiru lau orduro zerbait jan ezkero. Horrela, hurrengo jatordura lasaiago eta umore hobez iristen lagunduko digu.

Fruta izango da momentu honetarako egokiena. Baina gaileta edo zereal batzuengatik ere alda daiteke.

Bazkaria

Bazkaria da, eguneko janari gehien jaten dugun momentua. Kontutan izan, ez dela bakarrik urdaila betetzeko momentua. Besteekin erlazionatu, erlajatu eta ondo pasatzeko aprobetxatu behar dugu.

Asteko menua garaiz antolatuta egon behar da. Honela orekatua izango da. Menua egiterakoan kontutan izando dugu garaiko produktuak, urtaroaren arabera plateretan aldaketak izatea interesgarria da, kolore eta testurakin  jolastuko dugu. Horrela aberatsagoak izango dira gure menuak eta denetarik jaten ikasiko dugu.

Adibidea:

  • 1º platera: Patata, pasta, arroza edo potajea barazkiekin.
  • 2º platera: Haragia edo arraina barazki edo entsaladarekin.
  • Postrea: Fruta edo esnekia
  • Ogia

Merienda

Merienda normalean, kalean egiten dugun jatordua da. Azken aldian,  aberatsa da kaloria huts, azukre azkar eta koipe txarretan.

Ezin gara ahaztu, betiko bokadiloekin. Garrantzitsuak dira ondo xehetzen ikasteko. Azukre geldoekin eginak daude eta betekorrak dira. Opila industrialak eta goxokiak,  egun berezietarako bakarrik utziko ditugu
Normalean, ematen ditugun produktuak bigunak dira eta honek arazoak ekar ditzazke ahoaren funtzionamenduan. Beraz, garrantzitsua da produktu gogorrak txikitzen ikasteko. Eta hortzak jausi eta bere lekura joateko.

Beste aldetik,  fruta jateko momentu egokienetakoa izan daiteke ere.

Adibidea:

  • Fruta + Ogia + atuna, urdaiazpikoa, gazta, txokolatea…
  • Fruta + Esnekia + gaileta.
  • Fruta + arroz esnea edo natila gailetakin.

 

Afaria

Afaria,  eguneko azkenengo jatordua izanik, aurreko jatorduen arabera eratuta egongo da. Jatordu hau ahal den goizen egitera animatzen zaituztet. Horrela, gosarirako gose gehiago izango dugu eta loa hobea izango da.

Askotan afal ordurako oso nekaturik eta umore txarrez egoten gara eta horrek afari desegokiak egitera eramaten gaitu.  Kasu honetan  afariaren ordutegia aldatzea proposatuko nuke eta kasu batzuetan merienda errazioa txikitzea interesgarria izaten da.

Hurrengo egunerako motxila eta arropak gertu utzi horrela goizean lasaiago ibiliko gara.

Adibidea:

  • 1º platera : Barazkiak , barazki krema edo zopa.
  • 2º platera:  Arraina edo arraultza barazki edo entsaladarekin.
  • Postrea : Esnekia edo/eta esnea

 

Argazkiaren iturria

elikadura

morrosko — 2009/01/24 01:43
Interesgarria benetan jatorduen inguruan eman dituzuen zenbait aholku, afariaren ordu prudentearena kasu.
Aupa zuek.

jatera behartzea

Ane — 2009/01/29 18:50
Aupa,zalantza bat daukat.

Nire haurrek ez dute arraina jan nahi, eta gerra bat izaten dugu etxean arraina mahai gainean jartzen dudan bakoitzean.

Ze punturaino da ona nire haurrak behartzea? Nola lortzen duzue beste gurasook?

beno, esango didazue



Arraina mozorrotzen saiatu

Oihana — 2009/02/05 11:18
Aupa Ane.

Lagun bati entzuna diot truko ona izaten dela arraina mozorrotzea, beste itxura batekin aurkeztea arraina platerean, adibidez: kroketak edo arrain hanburgesak egitea.

Neuk, egia esan, ez dut probatu, gure alaba txikia da oraindik-eta. Nahi baduzu, saiatu.

Arrain-mota desberdinak

Galtxagorri — 2009/02/19 16:48
Ez zaizkie arrain-mota guztiak gustatzen? Agian, txipiroiak, ganbak, mejilloiak eta horrelako gauzak errazago jango dituzte, edo beste arrain-mota batzuk... Nire haurrek izokina oso gustura jaten dute, adibidez, txipiroiak plantxan ere bai, langostinoak... seguru haien gustuko zerbait aurkitzen duzula!

Nik uste dut behartzea kontraproduzentea izan daitekeela, baliteke betirako nazka hartzea janari horri. Hobe alternatibak bilatzea eta, orain gustatzen ez bazaie, agian hemendik urte batzuetara pozik jango dute!

Behartzea ez da etikoa

M — 2009/03/12 10:56
Haurrak jatera behartzea tratu txar era bat da. Gaizki dago, per se. Kontraproduzentea da noski gerora arrainari edo dena delakoari nazka hartzea, baina etikoki gaizki dago gizaki bat jatera behartzea.

Ama askok haurren mundua gutxi ezagutzen dugu: askok denboraldiak izaten dituzte, hilabete mandarinekin txoratzen, eta gero beste hilabete mandarinak gorrotatzen probatu ere egin gabe. Utziezu beren kasa, inor ez da hil jaki konkretu bat bakarra ez jateagatik-eta.

Apetito falta dutenean, behartzeak ez du zentzurik: lehenengo konprobatu behar da apetito faltaren arrazoia (gaixo dagoen-edo) eta ez badu osasun arazorik, bakea.

Egia da, behartzea ez da etikoa

Galtxagorri — 2009/03/12 15:38
Guztiz bat nator zurekin, ez naiz ausartu esaten jaten behartzea tratu txar mota bat dela inor ez mintzeagatik, baina nik ere uste dut egia dela. Eta behartzeak esan nahi du mehatxuak egitea, txantaje emozionala egitea, zigortzea, abioitxoarena eginez haurra distraitzea... Behartzeko modu "sutil" asko daude.

Janari osasuntsuak bakarrik eskaintzen badizkiegu, haurrek bere kabuz erregulatzen dute zer eta zenbat han behar duten, eta uste dut hori errespetatu egin behar dugula. Noski, ez du balio arrainik jan ez eta gero gailetak ematea...

Biziki gomendatzen dut Carlos Gonzalez pediatraren "Mi niño no me come" liburua, zoragarria da (bere liburu guztiak bezala).

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Umeen jatorduak

Mutiko bat sandia jaten