Hemen zaude: Hasiera Kolaborazioak Udalekuak
Dokumentu Akzioak

Udalekuak

Irati Pagoaga 2009/05/20

Lagun eta inguru berriak ezagutzeaz batera, euskalki ezberdinak ere ezagutzen eta ikasten dira. Udaleku itxietan batez ere, euskalkien arteko jolasa da nagusi; bata ez dakit nongoa, bestea hemengoa... Nik hau honela esaten dut, bada nik bestela... Etxe bakoitzetik ume bat, eta denak batera. Denak elkar ulertuz. Hizkuntza aberasteko, lantzeko edo eta hobetzeko makina bat modu daude. Horietako bat udalekuetara joatea izan daiteke.

Aukera bikaina daukate haur eta gaztetxoek udari beste ikutu bat emateko. Urtean zehar egin ez dituzten jolas, eskulan eta irteerataz gozatzeko parada bikaina da. Eskola albo batera utzi eta lagun berriak ezagutzeko ordua da.

Lagun eta inguru berriak ezagutzeaz batera, euskalki ezberdinak ere ezagutzen eta ikasten dira. Udaleku itxietan batez ere, euskalkien arteko jolasa da nagusi; bata ez dakit nongoa, bestea hemengoa... Nik hau honela esaten dut, bada nik bestela... Etxe bakoitzetik ume bat, eta denak batera. Denak elkar ulertuz. Hizkuntza aberasteko, lantzeko edo eta hobetzeko makina bat modu daude. Horietako bat udalekuetara joatea izan daiteke.

Haurrek eta gaztetxoek urtean zehar eskolan “euskara formalean” orduak eta orduak ematen dituzte. Baina dakigunez, beraien nahiak eta gurariak azaltzeko eta asetzeko askotan bestelako moduak eta baliabideak behar izaten dituzte. “Euskara informala” lantzeko toki ezin hobeak iruditzen zaizkit neuri behintzat.

Nahiz eta orain artean hizkuntza arloa ikutzen duten kontuak aipagai izan udalekuek beste hainbeste aberastasun gordetzen dituzte. Noizbait udalekuetan egon denak, memoriako txoko berezi batean gordetzen ditu han jazotako oroitzapenak, egindako lagunak, bitxikeriak... Haurraren autonomia eta beraien identitatea garatzeko une egokiak dira. Haurra bere eguneroko testuingurutik beste testuinguru batera pasatzen da, eta bertan norbera izaten ikasten da.

Arrazoi hauegatik, eta esan gabe geratu diren beste askogatik animatu nahiko nituzke gurasoak beraien seme alabak udalekuetara bidaltzera. Udalekuek merezi dute, eta euskaraz badira oraindik gehiago!!

Argazkiaren iturria

Aisialdia garrantzitsua oso

Ixone — 2009/05/20 16:59
Artikulu polita. Aisialdiak egiteko handia du euskararen normalizazioan. Eskolarekin ez dugu aski eta gainera, haur eta gaztetxoak eskolatik kanpo aritu behar dira udan. Ezin dira urte osoan zehar hezkuntzaren eremu formalarekin identifikatuta sentitu.

udalekuetako etena

fernan — 2009/05/22 22:10
Bai, arrazoi duzu, udalekuetan, etxetik kanpo, asko ikasi dut nik neuk ere. Ondo esan duzun bezala, nortasuna garatzen laguntzen du, eta bizitzan gero ere gertatzen zaigun bezala, etentxo bat egin ezean ondoan dugun pagotxaz ez gara konturatzen, horregatik dira oso aproposak udalekuak, etxeko urteko erritmoaz etena egin, gurasoekin etentxoa egin, anai-arrebekin ere gauza bera, eta lagunengana bildu. Etxera itzultzeko garaia ere helduko da, eta han edukiko ditugu gurasoak, anai-arrebak zain, eskuzabalik, eta gu munduari buelta egingo bagenio bezala, abenturaz gainezka. Etenaren ondoren, etxekoak gehiago maiteko ditugu, ziur.

Bai, baina...

Xagu — 2009/05/26 09:24
Bai udalekuei, baina, betiere, haurrak joan nahi badu, eta inola ere ez behartuta. Esperientzia zoragarria izan daiteke joan nahi duen haurrarentzat, baina oso esperientzia txarra behartuta eta gogoz kontra bidaltzen dituztenentzat (niri hori egin zidaten, eta astebete nigarrez eta gaixo pasatu nuen, etxera eramateko eskatzen...). Beraz, ados nago artikuluarekin, baina oso garrantzitsua iruditzen zait haurraren nahia kontuan hartzea.

Guztiz ados

Andoni — 2009/05/26 11:46
Xaguk esan duenarekin ados gaude. Hala ere; askotan haurra ezezkoan itsutzen da eta udalekuetara bidalita, lehenengo bizpairu egunetan deseroso sentitu arren (ezezkoan tematuta egotearen ondorioz), egunak aurrera joan ahala, beste jarrera bat azaltzen duela uste dugu. Emazteak eta biok, seme-alabak bidali genituen orain dela bi uda. Alaba oso gustura joan arren, semea "bere borondatearen aurka" bidali genuelakoaren sentsazioarekin geratu ginen. 10 egunetara, biak poz-pozik bueltatu ziren. Horrelako kasuetan, oso emaitza ezberdinak emna daitezke baina gehienetan, esperientzia positiboa izan daitekel iruditzen zaigu. Ea gure txikiak aurten ere ondo pasatzen duten.

Guztiz ados

Andoni — 2009/05/26 11:47

Gurasoek nola lagundu....

Irati Pagoaga — 2009/05/28 14:19
Ados nago orain arte irakurritako guztiarekin.
Umeak zein gazteak udalekuetara joaten direnean, testuinguru berri batekin aurkitzen dira. Inolako egokitzapen astirik gabe, zuzenean sartzen dira bete betean. Eta honen aurrean nik uste du gurasoek lagundu dezaketela, nola? Lehenik eta behin, haurra joan behar den tokira gustura eta pozik joan behar da. Horretarako, joango den tokia eta ingurunea bisitatzea egokia da. Jakin dezan egun horiek non igaroko dituen. Bestetik, ez dago gaizki udalekuetan egiten diren ekintzak zeintzuk izaten diren esatea, nahiz eta joango den tokiko programazioa ez jakin.
Nik uste dut ahalegin txikiak eginda poz handiak eta oroitzapen onak lortu daitezkeela elkarlanean.

nqaiuLLNYycYK

JEgsaYsSGDJdDUyIYFj — 2011/12/11 00:23
Hey, that post leaves me feeling foolsih. Kudos to you!

NVOHjHVhgdOn

RTXEadIR — 2011/12/11 10:11
AbEEPK <a href="http://jwzmbirlznwi.com/">jwzmbirlznwi</a>

uIwsCNowtHwMxxfQVMt

aELJlfgAgHiOFU — 2011/12/11 13:52
Oex1jO , [url=http://cvapisppfjok.com/]cvapisppfjok[/url], [link=http://yqabladikbvd.com/]yqabladikbvd[/link], http://jqzrrjgfezut.com/

aWCMCuzfWdnaA

yiXTQoLKMgsHA — 2011/12/13 11:37
M4K93S <a href="http://yshdjkxrrvqr.com/">yshdjkxrrvqr</a>

pNmfgYEAkJkBRuF

LnneJbePQDP — 2011/12/13 16:44
MBfw5X , [url=http://quionkacemzo.com/]quionkacemzo[/url], [link=http://gjmrchdtrztg.com/]gjmrchdtrztg[/link], http://ayqacimtkopb.com/

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Udalekuak

Gorlizen, udalekuetan