Haur baten egokitzapena psikomotrizitate gelan
Haurra 9 hilabetez egoten da amaren sabelean eta mundua, jendartea, familia eta norbera zain egoten gara, patxadaz haurra noiz munduratuko. Haurdunaldi unea bizi egiten dugu, ondoan egon, mimatu eta galderak egin, nolakoa izango da, noren begiak edukiko ditu, zenbat pisatuko du…
BEGIRATZEN DAKITEN BEGIAK, ITXAROTEN DAKITEN ESKUAK
Haur bat gelara sartu da bere amaren besotan. Hezitzailea gerturatu egin da eta itxaron, presarik gabe; testuingurua behatu du, haurra entzun du. Bere atzealdean familien argazkiz osaturiko horma-irudia dago.
Ematen diguten guztia
Orokorrean, saio hauetara haurrak eramaten dituzten gurasoak beraien seme-alaben hezkuntzan inplikatzen eta arduratzen diren helduak izan ohi dira eta ez dute beraz, heztearen betebeharra beste heldu profesional batzuen gain soilik uzten. Heztearen jardueran kontzentziatuta dauden familiak izaten dira. Gurasoek opari bana egiten digute beraien haurrak saioetara ekartzen dizkigutenean. Testu hau beraien omenez egin dugun arren, oraindik ere asko zor diegu familia hauei.
PSIKO… zeeeer?
Ondorengo lerroetan gaur egun horren ezaguna eta aldi berean, arrotza egiten zaigun psikomotrizitate praktika azaltzeari ekingo diogu. Guraso askok eta askok praktika honen inguruan zurrumurruak entzun dituzte, baina nork daki zehazki zertan datzan? Zuk ere praktika honen inguruan jakin-minik izanez gero, hona hemen azalpen laburtxo bat modu errazean.