Gure haurrei helarazten dizkiegun ahozko mezuak esanahiz janzten
Zenbatetan hutsik daude gure hitzak. Haurrei, jostailu berriei eta batez ere gurasoei begira aritu naiz, aurreko artikuluetan zuei eta nire buruari oparitutako betaurreko more eta belarri berdeak jantzirik. Oraingo honetan ordea, begi eta belarriak nahikoa ez, eta nire arreta gurasoen ahoetara eta bertatik ateratzen ziren mezuetara (des)bideratu dut.
Haurren sentimenduei hitzak jarriz
Aurreko batean betaurreko moreak oparitu nizkizuen, eta gaurkoan ere opari batekin natorkizue. Oraingo honetan belarri berdeak oparituko dizkizuet. Haurren hizkuntza emozionala ulertzen lagunduko diguten belarriak.
Goazen gure haurrekin batera ortzadarra margotzera!
Egunerokotasunean murgildurik bizi gara, abiada bizkor eta bizian. Inguratzen gaituzten errealitateei erreparatzeko tarte handirik hartzen ez dugun garaiotan, betaurreko berezi batzuk oparitu nahi dizkizuet: betaurreko bitxi eta magikoak, betaurreko moreak!
Harreman positiboak eraikitzen
Maitatuak eta baloratuak sentitzea esperientzia garrantzitsu bezain ezinbestekoak dira pertsonaren garapenerako. Garapenaren barruan alderdi sozialari dagokionean, bizipen garrantzitsuak dira hauek haur eta gazteek beraien buruaz, besteekin eta inguruneaz harreman positiboak eraikitzeko. Beraz, nola sustatu dezakete gurasoek harreman positiboak eraikitzeko esperientzia eta bizipenak?
Nola hezi baloreetan?
Haurrak errespetuz jokatu behar duela esatearekin ez da hori lortzea bermatzen, bere inguruan errespetuz jokatzen duten pertsonak ikusi eta sentitu behar ditu haurrak. Baloreak ezin dira irakatsi. Elkarrekin ikasten dira: honatx, lotura eta eragina duten pertsonen eta harreman afektiboen garrantzia. Beste gako batzuen artean, zeregin honetan, komunikazio horizontala, adierazteko eta entzuteko jarrera giltzarri izango dira.
Heziketaren harira jira eta bira
Gure gizartean zein balio dira nagusi? Eta eskolan, zein balio bultzatzen dira? Eta guraso moduan, gure heziketa praktikek zein proiektu pertsonal, sozial eta politikori erantzuten diote?