Einstein belaunaldia. Argiagoak, azkarragoak eta soziableagoak
Gazteen inguruko ikuspegi berria, baikorra, freskoa aurkezten digu Jeroen Boschmak liburu honetan. Marketing-ari buruzkoa da, baina gazteak ulertzeko eta gazteekin komunikatzeko klabe batzuk ere ematen ditu.
Zer egiten dute Gazteria Sailean?
Guraso batzuk hurbiltzen zarete guregana, udaleko gazteria sailera, zuen seme-alabei zuzendutako egitarau eta zerbitzuen inguruan galdetzera, zuen kezkak azaltzera… uste dut oso komenigarria dela zuen jarrera aktiboa eta parte hartzea gure lan arloan eta gurekin harremanetan jarraitzera animatu nahi zaituztet. Ondo legoke gure aldetik ere zuei informazioa helarazteko bide berriak irekitzea eta blog hau horietako bat izan daiteke.