Kontu kontari
Nork ez dau entzun umetan Txanogorritxuren ipuina? Ziur zeuri be behin baino gehixautan kontau dotzuela otsua eta neskatuen arteko kontakizune. Gehixau edo gutxiau, danok jan dou belarritik ahotik berbetan ekin baino lehenau. Eta ze pozik gainera! Umetako kontutxuek ez baitie berehala ahazketan.
Udalekuak
Lagun eta inguru berriak ezagutzeaz batera, euskalki ezberdinak ere ezagutzen eta ikasten dira. Udaleku itxietan batez ere, euskalkien arteko jolasa da nagusi; bata ez dakit nongoa, bestea hemengoa... Nik hau honela esaten dut, bada nik bestela... Etxe bakoitzetik ume bat, eta denak batera. Denak elkar ulertuz. Hizkuntza aberasteko, lantzeko edo eta hobetzeko makina bat modu daude. Horietako bat udalekuetara joatea izan daiteke.
Abestu, jolastu eta maitatu
Nork ez dio ume bati txikitan abesten zuen abestiren bat abestu? Edo umetan egiten zuen jolas batera jolastu? Umeekin egotean sarri gure haurtzaro garaira jotzen dugu, garai hartan ikasitako kontuak eta jolasak berriro gogora ekartzeko. Jolastuz eta ahoz transmititu ziguten biltegira joaten gara ea oroimenean zerbait gelditu den jakiteko.