Familia elkargunea
Gurasoen banatzeak suposatzen duen famili dinamikaren berregituratzea ez da erraza, eta ohikoa da zailtasunak agertzea. Bizimodu berrira egokitze horretan, seme-alabak babestu behar dira.
Amatsun/aitatasun bajagatiko prestazioa
Espainiako Langileen Estatutuaren arabera, amatasun egoeragatik 16 asteko bajarako eskubidea dute emakume langileek. Epe horri dagokionez, Europa mailan 8. postuan aurkitzen gara.
Kontsumitzaileek produktuak itzuli edo aldatzeko duten eskubidea
Askotan, zer oparitu ez dakigunean edo zalantzan gaudenean, produktu konkretu baten aldeko apustua egin ohi dugu, ondoren aldatzeko aukera egongo denaren ziurtasunarekin.
Umeak euskaraz erregistratzeko prozedura
2007. urtean Hizkuntz Eskubideen Behatokiak umeak euskaraz erregistratzeko ekimen bat jarri zuen martxan. Praktikan gaur egun, Inforeg aplikazio informatikoa abian duten erregistroetan soilik inskriba daitezke haurrak euskaraz.
Seme-alabak Errenta Aitorpenean
Maiatza eta ekaina bitartean Errenta Aitorpena aurkezteko kanpaina abiarazten dute Foru Aldundietako Ogasun sailek. Artikulu batean PFEZ-aren inguruko datu guztiak biltzea ezinezkoa bada ere, familia unitateari buruzko azalpen batzuk bildu ditut bertan, seme-alabek Errenta Aitorpenean izan ditzaketen izaera desberdinak argitze aldera.
Abortuaren lege berria
1973. urteaz geroztik, lehenengoz berrituko da aurten abortuaren inguruko legedia. Orain arte, abortatzeak delitu izaera zuen. Hamaika eztabaida eta gero, azkenik pasa den abenduan onartu zen Espainiako Parlamentuan abortuaren inguruko erreforma ekarriko duen legea.
Tarifazio gehigarria duten telefono zenbakiak
2009ko urtarrilaz geroztik, kodigo jakinen deskonexioa eskatzeko eskubidea daukagu telekomunikazioen erabiltzaileok, eta telefono-operadoreek obligazioa dute deskonexio hori gauzatzeko. Kasu horretan, gure telefonoetatik ezin izango da deitu zenbaki horietara.
Adin txikikoen erantzukizun penala
2000. urteaz geroztik, adin txikikoen erantzukizun penala arautzen duen Lege Organikoa dago indarrean. 14 eta 18 urte bitarteko gazteek burututako falta edo delitu izaera izan dezaketen ekintzak epaitzeko prozedura ezartzen du lege honek, eta zenbait kasutan 18 eta 21 urte bitarteko gazteei ere aplika dakieke.
Adin txikikoak dibortzio eta banaketa prozeduretan
Seme-alaben zaintzaren inguruko erregimena bata zein bestea izan, dudarik gabe beraien interesei begira formularik onena gurasoen arteko harremana ona izatea (seme-alaben inguruko erabakiak hartzerakoan behinik behin) eta bisitak ezartzerakoan malgutasunez jokatzea izango da, adin txikikoek bi gurasoekin harremana izan dezaten bermatuz. Eta praktikan azken batean bi gurasoek parte hartuko dute seme-alaben zaintzan, nahiz eta zaintza partekatua bezala ez planteatu.