Bularra emateari buruzko mito arruntenak (1. atala)
"Gaur egun bularra ematearen inguruko hainbat teoria ezberdin eta kontraesankor aurki ditzakegu. Belaunaldiz belaunaldi mito ugari sortu dira, eta gaizki-ulertuak ekiditeko asmoz, mito horietako batzuk azaltzen saiatuko naiz."
Edoskitzaroa, sexualitatea eta bikote-harremana
Badago gai bat inon gutxi aipatzen dena eta, itxuraz, existitzen ez dena: zer gertatzen zaigu emakumeoi gure sexualitatearekin erditu ondoren? Nora joaten ote da gure libidoa? Badirudi haurra izan ondoren, emakumeoi denbora batez sexurako grina gutxitzen eta, askotan, ia erabat desagertzen zaigula. Normala ote da hau? Bada, badirudi baietz.
Haurrak eta loa (1. atala)
Guraso askorentzat, guraso bilakatzearen alde gogorrenetako bat gauak izaten dira. Izan ere, ez da erraza gure gaur egungo bizimodua haur txikien beharrekin bateratzea, eta gauetan hori are gehiago nabarmentzen da. Haurrak sarri esnatzen dira gauez, eta gurasook zailtasunak izaten ditugu hori onartzen eta geure bizimoduan integratzen.
Nola jaiotzen dira haurrak Euskal Herrian?
Milaka urtetan, emakumeek beste emakume batzuen laguntzaz ekarri izan dituzte haurrak mundura. Gure zaharrei galdetzen badiegu, oraindik gogoan dituzte garai bateko emaginak, emakume batek haurra izan behar zuenean etxera joaten zitzaizkionak. Pixkanaka-pixkanaka, betidanik emakumezkoena izan den mundu horretan gizonak sartzen hasi ziren: medikuak erditzeetan parte hartzen hasi ziren, eta emaginak bigarren mailan geratu ziren, medikuaren agindupean. Haurrak munduratzeko modua aldatzen hasi zen, eta ez beti hoberako. Esate baterako, emakumeek ordura arte bultzatzea errazten zien posizioan izaten zituzten haurrak, baina medikuek "kontrola" bereganatu zutenetik, haurrak etzanda edukitzen hasi behar izan zuten, medikuak "hor behean" gertatzen zena erosoago ikus zezan, horrek erditzea zailtzen bazuen ere. Tresnak (fortzepsak, etab.) erabiliz lagundu beharreko erditzeak ugaritu egin ziren, horrek zekartzan kalteekin.