Aitok eta zaintza kontzientea
Aita gehienok dugun erronkarik nagusienetakoa hurkoak zaintzen ikastea dela uste osoa dut. Ez dugu dema bakarra noski (hau pentsatu eta etxeko lanen banaketa desorekatua etortzen zait gogora, aurpegia piska bat gorritzearekin batera), baina bai garrantzitsuenetakoa.
Mitoak baztertuz: aitak ezin du haurra amak bezain ondo zaindu
Aurreko idazkian adierazi nuen benetako aitatasun osoari heltzeko aitok hainbat jarrera eta jokaera aldatu behar ditugula geure baitan, eta geure ardura dela, alegia gizon-aita garenona, horiek zertzea.
Aitok ardura hartu beharra
Orain artean, aitok seme-alabengandik urruntxo bizi izan gara, oro har. Batzuk gehixeago, beste batzuk gutxixeago, baina, orokorrean, beste “mundu” batean, beste eginkizun batzuetan murgildurik.
Aita onak gara
Geure gizartean susmatzen dudan keria nabarmenetako bat ezkorkeria da. Maiz, badirudi, jendeon asmo-txarkeria, gaitasun eza, alferkeria, eta halakoak soilik direla munduan, bestelako ñabardurarik gabe. Aita izateko maneran ere antzematen dut halako joera.
Aitak ere bagara, izan
Geure mendebalde honetan gizonak historiaren pasarte luzeetan dexente bazterrean utzi dugu aitatasuna. Gizarteak esleituriko eta geronek barneraturiko rolek horretara eraman gaituzte, eta horretantxe egon gara geu ere, beste eginkizun batzuetan, aitatasuna hazia eman eta hornitzea besterik ez balitz bezala ia beti.