Hemen zaude: Hasiera Kolaborazioak Tarifazio gehigarria duten telefono zenbakiak
Dokumentu Akzioak

Tarifazio gehigarria duten telefono zenbakiak

Onintze Guridi 2009/10/22

2009ko urtarrilaz geroztik, kodigo jakinen deskonexioa eskatzeko eskubidea daukagu telekomunikazioen erabiltzaileok, eta telefono-operadoreek obligazioa dute deskonexio hori gauzatzeko. Kasu horretan, gure telefonoetatik ezin izango da deitu zenbaki horietara.

Iada ohiko bilakatu dira ikuslea nolabait protagonista denaren itxura eman nahi duten telebista saioak, etengabe telefonoz deitu edo mezu bat bidaltzera bultzatzen gaituztenak.

Itxurazko protagonismoa diot, ikuslearen gain jartzen baitute erabakia hartzeko ardura (nor izango den lehiaketatik kanporatua, irabazlea…), baina azken batean telebista kateek sekulako diru-sarrera ikusi dute mota honetako saioen atzean.

Kasu gehienetan, tarifazio gehigarria duten telefono zenbakiak izaten dira: 803, 806, 807… eta azken aldian batez ere 905 aurrezenbakia dutenak.

2009ko urtarrilaz geroztik, kodigo horien deskonexioa eskatzeko eskubidea daukagu telekomunikazioen erabiltzaileok, eta telefono-operadoreek obligazioa dute deskonexio hori gauzatzeko. Kasu horretan, gure telefonoetatik ezin izango da deitu zenbaki horietara.

Faktura iristean sustorik ez hartzeko, dei horiek ez egitea izaten da erabakirik onena. Baina kasu askotan erabaki hori ez dago norberaren esku, batez ere haur eta gazteak tartean direnean. Horregatik, deskonexioa eskatzea irtenbide eraginkorra izan daiteke.

Argazkiaren iturria

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Tarifazio gehigarria duten telefono zenbakiak

Telefonoz