Hemen zaude: Hasiera Kolaborazioak Sentimenduak
Dokumentu Akzioak

Sentimenduak

Maite Aizpiri 2010/02/09

Mintzen edo kezkatzen gaituen hori adieraztea egoera konpontzen hasteko modua izaten da, baina sarritan ez da erraza horren inguruan hitz egitea, horregatik da garrantzitsua txikitatik seme-alabak sentimenduak adierazten trebatzea.

 

Familian egunerokotasunean igartzen ditugu bata bestearen gogo-aldarte aldaketak, hauek familiako elkar bizitzan eragina izaten baitute, tentsio, poztasun, urduritasun edota tristura momentuak sortuz. Eta norberekiko pentsatzen dugu, “ Joe! aita nolako jasanezin dagoen”, “Arraro dabil azkenaldian Xabi”, “ Ezinezkoa da amarekin hitz egitea”, “Aspaldian triste xamar dabil Aitor” etab. Baina hitz egiten al dugu horren inguruan?

 

Batzuetan ez da erraza izaten, batez ere, sentimenduak adieraztea ohikoa ez den giroan hazi izan bagara, baina seme-alabak sentimenduak adierazten trebatu nahi baditugu, garrantzitsua da guk ere etxean sentimenduak adieraztea, dena delakoagatik pozik, triste, haserre…gaudela esatea.

 

Sarritan, sentimenduak ez ditugu hitzez adierazten, alegia, besarkada batekin maitasuna adierazten dugu, begirada batekin haserrea. Ez hitzezko lengoaia garrantzitsua bada ere, elkar ulertu nahi badugu zenbait egoeretan ezinbestekoa da sentimenduak hitzen bitartez adieraztea. Izan ere, haserre bagaude eta gure haserrea isiltasunarekin, ate danbateko batekin adierazten badugu, askotan gure sentimenduen inguruan hitz egiteko, elkar ulertzeko eta konponbideak bilatzeko uneak galduko ditugu, eta tentsioa, amorrua etab. areagotu egingo da noizbait eztanda egin arte. Era honetan seme-alabek ez dute erraz ikasiko etxean sentimenduak lasai adierazten.

 

Sentimenduen adierazpena txikitatik lantzea komeni da, haurrei erakutsi behar diegu sentimenduak adierazten, hasieran emozioei izena jarriz ( poza, haserrea, lotsa, beldurra…), haurrek lotu dezaten hitza egoera emozional jakin batzuekin. Eta poliki-poliki lagunduko diegu nola sentitzen diren bereizten, sentimenduei arrazoiak bilatzen eta denborarekin horien inguruan hausnartzen.

 

Kontuan izan behar dugu, haur edo nerabe guztiek ez dutela sentimenduak adierazteko gaitasun bera, ezta egoera jakin batzuei aurre egiteko baliabide pertsonal berberak ere, horregatik, ahalegindu beharko gara haien lekuan jartzen, haiekin batera sentimenduen irakurketa egiten, eta egoerari aurre egiteko zein aukera dauden eta aukera hauek zein ondorio dituzten hausnartzen. Beti ere, haien sentimenduei garrantzia kendu gabe, guretzat tontakeria izan daitekeena haientzat oso garrantzitsua izan daiteke.

 

Ingurukoek ere badituzte sentimenduak

 

Norbere sentimenduak adieraztea garrantzitsua den moduan besteen sentimenduak ulertzea ere garrantzitsua da, horregatik, seme-alabek ere ikasi behar dute besteen lekuan jartzen, etxekoak, lagunak… nola sentitzen diren ulertzen, eta norbaitekin pasatuz gero urrutiegi iritsi direla esaten.

Argazkiaren iturria

hXlvCOWNgViZs

VzHUGmMUBfMOSTFMqU — 2012/04/06 06:07
I really neeedd to find this info, thank God!

DRnEOPqkowNhAWcPM

LObTlAhzVBLnhc — 2012/04/06 17:36
Rosie - Michelle our dads are brothers!! ) I wish we lived coeslr to them I think our boys would have SO MUCH FUN more often ) I am so blessed with such wonderful family ♥November 10, 2010 4:48 pm

pNbrGGTKtrpZVjr

NPmiclkI — 2012/04/06 20:08
rjEq5e <a href="http://cnftgenoqxzh.com/">cnftgenoqxzh</a>

JqQgWwuXNPTvAeRU

NGrbPEArKiIocWBb — 2012/04/08 11:56
xlySoG , [url=http://ewlqjrrcihjb.com/]ewlqjrrcihjb[/url], [link=http://wyavsisumqrq.com/]wyavsisumqrq[/link], http://kdmdjchtushx.com/

TuROqwDUzHJrI

MwjRcpva — 2012/04/08 18:29
wb6Lmk <a href="http://tcxukaqieegr.com/">tcxukaqieegr</a>

uGSDWJxNVJTJa

mAaTnOnqGItTF — 2012/04/09 06:43
Thanks so much pertaining to gvniig me an update on this matter on your web site. Please realize that if a brand new post appears or in case any changes occur on the current article, I would be thinking about reading more and understanding how to make good using of those techniques you write about. Thanks for your efforts and consideration of other folks by making this website available.

lTmDoiWqbjWLEACs

rGHOVEJXHZpOICWT — 2012/04/10 03:54
o2cI97 , [url=http://fbjdiokpqqyw.com/]fbjdiokpqqyw[/url], [link=http://hdgbyucqvgwf.com/]hdgbyucqvgwf[/link], http://qmtklvjkpmbt.com/

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Sentimenduak

Umea kezkatuta