Onintze Guridi / Aspektu legalak
Onintze Guridi Otsoa (Arrasate, 1983), Zuzenbidean Lizentziatua. Abokatutza eta Praktika Juridikorako Masterra burutu nuen Bizkaiko Abokatuen Bazkunean, familia zuzenbidean espezializatu nintzelarik. Ordutik, urte bete hirigintza arloan lanean jardun eta gero, Bilboko USH Abogados Bulegoan ibili naiz lanean Zuzenbide Zibila, Penala zein Lan arloko kasuak eramanez. 2008ko apirilean kolegiatu nintzen, eta urte berean Familia Zuzenbideko kurtso praktiko bat egin nuen. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoan dihardut, Kontsumo Arloko Ikerketa eta Formakuntza beka bat dela medio.
Zuzenbidearen ikuspuntutik gurasoak kezkatzen dituzten gai asko daude, oso arlo ezberdinetakoak. Niri dagokidanez, horiek jorratzen saiatuko naiz kolaborazio testu ezberdinen bitartez, guztion artean asko ikasiko dugulakoan.