Hemen zaude: Hasiera Kolaborazioak Ohitura osasungarriak urte berrirako
Dokumentu Akzioak

Ohitura osasungarriak urte berrirako

Amaia Diaz de Monasterioguren 2010/01/11

Argi dago, ohiturak aldatu behar ditugula. “Umetan gizena dena, adin batezkero gizena izateko aukerak haundiak izango ditu beraz urte barriakin ea gehiago pentsatzen dugun geuregan". Formula erraxa da.

Azkenengo notiziak diote gure haur eta gazteen artean gizentasun tasa gora doala. Gero eta elikadura informazio gehiago dugun arren, okerrago jaten ari al gara? Daramagun bizitza azkarrakin gutxi erreparatzen al diogu elikadurari? Eguneroko  erosketetan eta menuetan jarten al dugu behar bezalako arreta !

Argi dago,  ohiturak aldatu behar ditugula. “Umetan gizena dena, adin batezkero gizena izateko aukerak haundiak izango ditu  beraz urte barriakin ea gehiago pentsatzen dugun geuregan“.

Formula erraxa da. Hiru dira  behar ditugu osagaiak.

  • Elikadura osasuntsua
  • Umore ona
  • Ariketa

Elikadura osasuntsuari erreparatzen badiogu, aurten hartutako aholku dietetikoak martxan jartzeko garaia da. Jaten duguna gariela, argi daukagu ezta? Horretarako gure haur eta gazteak parte hartu beharko lukete eguneroko erosketetan, garaiko produktuak erabili eta noski zergaitik ez gara sukaldera batera sartzen?

Sukaldaritza oso gustoko dugu, ratu bat batera pasatzeko aukera ematen digu, produktuak esku artean erabiltzeko, kolore eta usaiez disfrutatzeko. Umeak  plater horren protagonista sentituko dira. Eta horrela erraxago probatuko dituzte platerak.

Beraz, amantala jantzi eta denok sukaldatzera.

Hasieran eurakin gertatzeko aukeratuko ditugun errezetak erraxak izango dira.  Askotan osagaiak  platerean jartzearekin, platera montatzearekin aski izango da. Hemen dituzue ideia batzuk:

  • Entsaladak, patatata eta barazki beteak eta pizzak,
  • Erroskilak, bizkotxua, pastak. Noizean behin jatekoak diren arren egun berezietarako etxean gertazen badugu hobe.

Ez ahaztu gorputza mugitzearen garrantziaz. Egunerokoari jarriko diogu arreta . Hau da , eskilarak erabili , oinez joan batetik bestera. Eta astean bizpairu egunetan kirola egin. Taldean egiten den ariketa oso aberasgarria izaten da.

Familia artean ere posible da egitea eta horretara animatu nahi zaituztet. Hau guztien lana delako mendi irteerak, jolasak, bizikleta bueltak.

Argazkiaren iturria

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Ohitura osasungarriak urte berrirako

Gaztetxoak labetik janaria ateratzen