Hemen zaude: Hasiera Kolaborazioak Larraitz Arando / Sexualitatea Sexualitatea

Altxor bat zuretzat

Larraitz Arando 2012/02/08

Altxor bat dut zuretzat bihotza. Altxor polit-polit bat. Magia modukoa da altxor hau. Zurea da eta agian ni ohartu ez arren, ezagutuko zarete jada. Halere aurkezpena egiten ausartuko naiz:

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Gaztetxoak haurdun gelditzen dira

Gaztetxoak haurdun gelditzen dira

Larraitz Arando 2011/11/14

Aurreko astean guraso.comen Madrilgo Complutense Unibertsitatean nerabeen haurdunaldian inguruko ikerketen ondorioak irakurri genituen. Datuek estatu espainolean gero nerabe gutxiago haurdun gelditzen direla zioten.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Genitalak tabu al dira gurasoontzat?

Genitalak tabu al dira gurasoontzat?

Larraitz Arando 2011/06/22

Txikitatik ikasten dugu gorputz atal guztiak ezberdinak direla. Ez ezberdinak direla bakarrik, guztiak ezberdin tratatu behar ditugula. Hau da, batzuen inguruan gauza politak lasai esan genezakeen arren, beste batzuk existituko ez baliran aritu beharko garela.

Gehiago Irakurri… [ 5 erantzun ]

Beldurretatik plazerretara

Beldurretatik plazerretara

Larraitz Arando 2011/02/11

Urte dezente pasa dira sexu hezkuntzari garrantzia ematen hasi ginetik. Halere orain arteko gehienek komunean gauza bat dute: Abiapuntua. Beldurretik eta arriskutik abiatutako sexu hezkuntza egiten ohitu baikara. Baina osasuntsua al da honela heztea?

Gehiago Irakurri…

Zenbat urterekin hitz egingo dugu sexualitate kontuez?

Zenbat urterekin hitz egingo dugu sexualitate kontuez?

Larraitz Arando 2010/06/11

Ba al dago sexualitate kontuak kontatzen hasteko adin egokirik? Guraso askoren ardura izaten da. Ardura hori haurraren ulermen mailarekin lotuta baino horrek ekar dezakeen ondorioengatik pizten da gehienetan. Hau da, kezkatzen gaituena ez da haurrak ulertzeko gaitasuna izango duen edo ez. Guk kontatu nahi diogun horrekin zer egingo duen baizik.

Gehiago Irakurri… [ 6 erantzun ]

“Sexaple” falta edo sexu pila haurdunaldian?

“Sexaple” falta edo sexu pila haurdunaldian?

Larraitz Arando 2010/02/16

Guraso izaten askotan haurra jaio aurretik hasten da. Batzuetan ernalkuntza eman aurretik ere. Hots, proiektua martxan jartzen denean, gurasotasunaren inguruan hitz egiten hastean, izenak aukeratzean,… Beraz, gure intentzioak horretara bideratzen ditugunean, sortutako energia guzti horrek guraso bilakatzen laguntzen gaitu.

Gehiago Irakurri… [ 8 erantzun ]

Medikuetara jolasten

Medikuetara jolasten

Mirari Arando 2009/08/23

Heldu asko beldurtu egiten gara haurrak medikuetara jolasten, biluztera jolasten edo masturbatzen ari direla ikustean. Gure sexualitatearekin konparatzen dugu eta sexu jolasak ezkutuko gauza eta lekuez lotzen ditugunez, helduoi mamu ugari azaltzen zaizkigu.

Gehiago Irakurri…

Sentsazioetan oinarritzen den sexualitatea

Sentsazioetan oinarritzen den sexualitatea

Mirari Arando 2009/04/02

Izan daiteke noizbait zure seme-alabak zu galtzeko beldur handia duela adierazi, haurrak nondik datozen galdetu edo zu biluzik ikusteko eskatu izana. Horrelako egoerak edo antzerakoak, haurrek naturaltasunez eta beste edozein galdera lez burutzen dituzte. Helduok ordea, egoera hauen aurrean erantzuteko zailtasunak, urduritasuna eta gorri jartzea azaltzen diegu. Gure erreakzioaren eraginez, haurrak berehala ohartzen dira gaiak baduela misterio puntu bat eta honen ondorioz, beraiek ere sexualitateari tratu berezi bat ematen diote.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]