Hemen zaude: Hasiera Kolaborazioak Matrikulazio kanpaina
Dokumentu Akzioak

Matrikulazio kanpaina

Irati Pagoaga 2011/02/16

Aztertuko dudan gai honetan matrikulazio kanpaina hartuko dut hizpide. Jakin badakit jada egun batzuk pasatu direla EAEko eskoletan izena emateko aukera itxi denetik.

     Guraso askok bide ezberdinak batzen duen bidegurutzean topo egingo zuten ziurrenik. Beraien seme-alabendako biderik egokiena zein izango aukeratu guran. Seme-alabaren matrikulatzeak hamaika galdera pizten baititu. Erabaki(g)une estu baten aurrean aurkitzen dira.
    Egia esan, eskola batean izena ematea paper betetzea baino zerbait gehiago da. Momentu berean erabaki ezberdin asko hartu behar dira, eta gainera umea hezten doan heinean eragina izango dutenak.
    Hasteko, eskola hautatu behar da. Horrek esan nahi du pedagogia baten alde egin behar dela eta hori izango dela seme-alabendako hautatzen den ikaskuntza-irakaskuntza metodoa.
    Honekin batera gure seme-alabak hezituko dituzten profesionalen aukera egingo dugu. Segur aski beraiek izango direlako urteetan gure seme-alaben hezkuntza prozesua gertutik jarraituko dutenak.
    Honekin batera ezin ahaztu gabe utzi hizkuntza. Hala nola, hezkuntza prozesua aurrera eramango den eredua. Momentu honetan Euskal Herrian ez dago hizkuntza eredu bakarrik, indarrean eredu bat baino gehiago baitaude.
    Gauzak horrela, oraindik matrikula burutu ez duzuen gurasoentzat
(haurreskoletan izena emango duzuenontzat, datak aurrerago baitira) hona euskaraz matrikulatzeko hamaika arrazoi.
1.    Orain arteko esperientzia luzeak frogatzen du euskarazko ereduak bakarrik ahalbidetzen duela haurrek euskara eta gaztelania ikastea.

2.    Euskara eta beste hizkuntza bat dakiten haurrek  abantaila linguistiko eta kognitiboak izaten dituzte beste hizkuntza batzuk ikasteko.

3.    Gaur egun euskarazko ereduan ikasten duten haurrak, etorkizunean hiru hizkuntzetan mintzatzeko gai izango dira: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

4.    Datuek erakusten dute euskarazko ereduan ikasten duten ikasleek emaitza akademiko onak lortzen dituztela.

5.    Euskarazko ereduan eskolatutako haurrek sormen handia eta arazoak konpontzeko gaitasuna erakusten dute.

6.    Euskal ereduko ikasleek balore, kultur, ohitura eta hizkuntza ezberdinen aurrean jarrera irekia erakusten dute.

7.    Hizkuntza bakoitza da ingurua ulertzeko modu desberdin bat. Gure lurraldeko kultura, ohiturak, kantak... ulertzeko euskara ezagutu beharra dago.

8.    Gure inguruan, haur batek eskolatik ateratzean euskara eta gaztelania ongi badakizki, gure kultura bere osotasunean ezagutzeko aukera lortuko du.


9.    Euskararekin batera hizkuntza gehiago jakiteak hainbat abantaila ekarriko dio umeari etorkizunean, adibidez, lan aukera hobeak izatea.

10.    Zure seme-alabak euskaraz matrikulatuz, euskararen unibertso anitzaren eta aberatsaren atea irekiko diezu.

11.    Matrikulatu euskaraz eta unibertso bat oparituko diezu.

Amaitzeko, bidegurutzean noraezean zaudeten horiek, hau irakurri eta gero, ez izan zalantzarik, MATRIKULATU EUSKARAZ!

Informazio gehiagorako begiratu www.euskaleskola.org

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.