Mirari Arando / Aisialdia
Mirari Arando Ilarduia nauzue (Aretxabaleta, 1982). Formazioz Psikologian lizentziatua eta hezkuntzaren psikologia arloan espezializatua naiz. Heziketa sexuala eta aholkularitza sexologikoan aditu izateko Sexologiako masterra amaitzen ari naiz eta Haur Hezkuntzan irakasle izateko ikasketak burutzen ekin berria.
Egun,
Arrasateko Udaleko sexologia Zerbitzuan eta ACABE Anorexia eta
Bulimiaren aurkako elkartean egiten dut lan. Dena den, 15 urte nituela
hasi nintzen aisialdiko begirale eta kirol begirale lanetan. Ondoren,
klase partikularrak ematen, tabernari lanetan eta dendari gisa ere
ibilia naiz. 2005 urte amaieran, Arrasateko ikastetxeetako L.M.H
6.mailako haurrekin Hezkuntza Sexuala lantzeko aukera izan nuen. Baina
2006ko hasieran atzerrian praktikak egiteko programarekin Argentinara
egin nuen ihes eta Patagoniako herri txiki bateko auzo batean
orientatzaile lanak eta ikastetxeko psikologa, orientatzaile eta
hezitzaile lanak burutu nituen. Hau amaitu eta Buenos Airesera joan
nintzen bertako psikiatrikoetan bolondres gisa lan egin eta Haur
Garapeneko ikastaro bat egitera. Aberrira bueltatzeaz bat,
Txikilandiako ludotekako begirale eta Txatxilipurdik Eskoriatzan duen
Gazte Txokoan hezitzaile lanetan hasi nintzen. Ondoren, AEDn eta
Umezaintzan egin nuen lan eta 2008 hasieran Sexologia Zerbitzuan hasi
nintzen.
Txatxilipurdi eta Goienak sortu berri duten
egitasmo honetan sexualitateari buruz jarduteko aukera eman digute,
gaiaren inguruan ditugun kuriositate, zalantza, ekarpen eta bestelakoak
denon artean argitzeko eta haur eta gazteen sexualitate osasuntsua
bultzatzeko asmoz. Besterik gabe, elkarrekin asko ikasiko dugulakoan,
laster arte!