Kontu kontari
Nork ez dau entzun umetan Txanogorritxuren ipuina? Ziur zeuri be behin baino gehixautan kontau dotzuela otsua eta neskatuen arteko kontakizune. Gehixau edo gutxiau, danok jan dou belarritik ahotik berbetan ekin baino lehenau. Eta ze pozik gainera! Umetako kontutxuek ez baitie berehala ahazketan.
Dakigunez, gaur egunien ez die antzina letxe beheko su inguruek kez ezta umez beteten. Orduko su asko itxungi egin die, eta berakin nahasi aitajaun amandrien kontu ugari be airien desagertu die. Ikusten danez, tradizino hau aldatu egin da, baina beste espazio, kontaera eta kontakizun batzuri bidie emun dutzo. Sutondoko epeletik, eskolatako berogailuen epelera edo edredoi dotorien berotasunera pasau gara. Gaur egun be, jarraiketan dogu ipuinak kontetan, baina beste modu batzutan.
Bestetik, lehenau berbaz egiten zanari gaur liburuek, musikak, ikusentzunezkuek eta beste hamaika baliabide gehitu jakoz. Honi dagokixonien, merkatue zabaldu egin da, geroz eta abaniko zabalau baten aurrien gaz. Liburudendara sartzie besterik ez dauketzu hau hola dala frogaketako. Kolore, formatu eta material diferentetako produktuek topau leikez merkauen, zein baino zein dotore eta ederrauek.
Esan biherra dau ipuinek kontetan dienien kontatzailiek paper garrantzitsue beteten dauela. Ez da bakarrik tradizino bat ahoz aho, belaunaldiz belaunaldi katien luzetzie. Horretaz gain, beste honeik be egiten ditu hiztunak: umien sormena garaketan lagunketan dau, umien hizkuntzie aberasketan dau, entzuten egoten ikesten dau entzuliek eta gure maitasuna emuten dutzau. Izen be, norberak emuten dauen maitasuna eta babesa die bihotzien urratu txiki gogoangarrixe izten dauienak.
Esan barik doie neuri kontu guzti honek asko erakarten nauela. Neure lanien umiei ipuinek ahalik eta ondouen kontetan saiaketan naz. Hala ta be, egunak eta egunak egoten die eta horregatik be ipuin danak ez die sekula bardinak urteten. Gure aldartien arabera kontaketak asko aldaketan die, onerako zein txarrerako.
Bukaketako animau gure zauet zuein inguruko umiei edozein gauza polit kontetara. Norberak egiten dauena horreindako beti izengo da polite. Ez dau ipuin bakar bat bakarrik gure kulturan. Gure tradizinuen kontu kontari saiuek egiteko materixal asko sortu da eta pasau da bularretik minzora: ahokorapiluek, asmakizunek, esku jolasak, lo kantak, umie altzuen hartzeko esamoldiek... Bizimodu martxoso honei stop esan eta kontau goxo goxo. Badakit sarritan gaitza dana orratzak geraketia, baina batzuetan egin biharra dau. Osterantzien, gurpil zoro horrek ez baitakigu nora eruengo gaituen eta gure ondare kultural aberatsa nun geratuko dan.