Hemen zaude: Hasiera Kolaborazioak Itziar Bartolome / Hezkuntza
Dokumentu Akzioak

Itziar Bartolome / Hezkuntza

Kaixo guraso,

Itziar Bartolome Aranburuzabala nauzu. Arrasaten jaio nintzen arren, Arabako herri txiki batean bizi naiz orain, Ilarduian, Sakana eta Arabako Lautadaren arteko mugan. Txatxilipurdi euskara elkarteko kidea naiz eta aldiro, bertako langilea ere bai.

Formazioz psikologoa naiz. Hezkuntzaren psikologia maite dut eta ikaskuntza prozesu zailetan nola eskuhartu izan zan nire lehenengo erronka.

Batez ere, hezkuntza ez formalaren esparruan egin dut lana, hau da, eskolatik kanpo. Lan eremu hori horren zabala eta anitza izanik, esperientzia ezberdinak bizitzeko aukera izan dut;  batez ere haur eta gazteen aisialdiko hezkuntzan aritu banaiz ere, helduentzako formazio saioak gauzatu ditut (begiraleak, gurasoak, emakumeak zein irakasleei zuzendutakoak), eta baita, material didaktikoa sortzeko proiektu ezberdinetan parte hartu  (hezitzaileei zuzendutako gidaliburuak, hezkuntza proiektuak, jostailuak..).

Gaur egun, Gurasoei zuzendutako Familia Orientazio Bulegoa martxan jartzeko lehengo urratsak ermaten ari naiz Asparrengo Udalarekin elkarlanean. Ildo beretik, GURASO.COM webguneko kolaboratzailea naiz psikologia arloko gaietan.

Elkarrengandik asko ikasiko dugulakoan, gero arte eta ondo bizi!