Hemen zaude: Hasiera Kolaborazioak Haur txikien elikadura
Dokumentu Akzioak

Haur txikien elikadura

Amaia Diaz de Monasterioguren 2011/04/11

Elikadura oinarri bat, bide bat, erakutsi nahi dizuet gauzak errazteko. Emozioak eta janaria oso erlazionatuta daude. Bat bestearekin doaz. Poliki, lasaitasunez eta maitasun handiarekin egingo ditugu pauso guztiak.

Sarrera:
Umearekin etxera iristen garenean, haur txikia besoetan daukagula, kezka eta urduritasuna sartzen zaigu.  Lasai hartu behar dugu guztia.  Haurrari eta gu geuri entzun,  gu baino hobe,  ez duela gure umea inork ezagutzen. Beraz momentua da disfrutatzeko. 

Hau kontutan izanda elikadura oinarri bat, bide bat, erakutsi nahi dizuet hau errazteko. Emozioak eta janaria oso erlazionatuta daude. Bata bestearekin doa. Poliki, lasaitasunez eta maitasun handiarekin egingo ditugu pauso guztiak. Ume bakoitza mundu bat da eta bere erritmoa jarraitzea da sekretua.

Lehen etapa (jaiotzatik 4-6 hilabetetara)
Jaiotzen garenean haurra likidoak  irensteko ahalmena besterik ez du. 

Bere liseriketa aparatua eta giltzurrunak ez daude helduta. Beraz, bere elikaduraren oinarria amaren esnea izango da. Hau da onena, ezaugarri nutrizional guztiak betetzen dituena. Aberatsa da proteina, elementu bioaktibo eta koipetan. Eta gainera beti dago prest.

Bigarren etapa (6.hilabetetik 12.hilabetetara)
Gure haurrak zerbait gehiago behar du. Esnea ez da nahikoa. Oinarria esnea izango da baina beste produktu batzuk sartzen hasiko gara poliki-poliki. 

Umeak jaten ikasi behar du, beste produktu batzuekin kontaktua izaten, testura aldaketa bat egiten hasiko gara.
Horren likido ez diren testurekin hasi eta janari zatitxoekin kontaktuan jarri arte. Ostean janaria txikitzen ikasteko. Ahoarekin  izango da kontaktu guztia. Umeak ahoarekin erlazionatzen. Ahora sartu eta atera janariak, janaria ukitu… Abentura bat da guzti hau.

Beste aldetik,  kontutan izan behar dugu koloreak gure bizitzan duen garrantziaz. Txiki txikitatik gustuko dute, kolore laranja. Hauek oso egokiak dira lehen kremak gertatzen ditugunean.

Lehenengo eskainiko diogun  jakiak zerealak eta frutak izango dira. Umeak 6 hilabete dituenean. Zerealak gluten gabeak izango dira. Beraz, arroza eta artoarekin gertatuko ditugu. Frutak emateko momentuan gogoratu gure txikia likido epel eta gozora ohituta dagoela. Beraz, aukeran fruta egosiak egokiagoak  izango dira.

Banaka-banaka,  sartuko ditugu frutak. Lehenengo egunerako 3-4 koilaratxo txikirekin nahikoa izango du. Proposamen batzuk, sagar egosia edo madari konpota zoragarri geratzen dira.

Haurrak jaterik nahi ez badu, ez du axola. Egun asko dugu probatzeko. Aukeratu momentu egokia, umea pozik eta eroso dagoen momentua. 

Produktu berri bat ematen diogun bakoitzean, hobe goiz erdian ematea. Bere erreakzioa aztertzeko eta ikusteko.

Hurrengo produktua barazkia izango da. 7.hilabete inguruan. Honekin 4 jatorduak antolatzen joan gaitezke.

Lehenengo barazkiak, azenarioa eta patata izango dira. Laranja kolorearekin gustagarriago egingo dugu platera. Azenarioa eta kalabaza barazki gozoenetakoak dira. Olio gordin  apur bat gehituko diogu txikitzeko orduan. 
Plater osoagoa egin nahiez gero, esne apurtxo bat ere gehitzeko aukera badugu.

Frutarekin egin dugun bezala, koilaratxo batzuekin lehen egunean nahikoa izan daiteke.
Egun batzuk pasa ondoren, beti banaka-banaka beste barazki batzuk probatzen joango gara kalabazina, porrua, lekak…

8 Hilabeterekinharagi zuri zatitxo txikiak barazki kreman sartzeko momentua izango dugu. Badakigu, barazkiak ondo doakiola eta oilasko edo untxi zati batzuk sartuko diogu. 20 gramorekin nahikoa izango da. 
Barazkien koloreak kontutan hartu, ahalegindu aldatzen, zapore eta koloreak umea ez aspertzeko.

Hostodun barazkiak ere hilabete honetan probatuko ditugu. Orain arteko barazkiari, espinakak , zerbait edo letxuga hosto bat edo bi sartuko dizkiogu. Kolore, testura eta zapore desberdina emateko.

10 Hilabete inguruan, lehen hortzak agertzen hasten dira. Testura aldatzen joan gaitezke.
Produktu batzuk eskaintzen diogu osorik: arroz aleak, artoa, patata zatitxoak.

Aspertzen joaten dira beti pure berdinarekin.  Aukera polita izaten da gertatu  diogun errazio txiki bat zatituta ematea eta bestea purean aurkeztea. Ea zer egiten duen !

Hemendik eta hamabi hilabetera arte ilarrak ere sartzeko aukera dugu. Forma dibertigarria du. Erraza jateko, osorik edo kreman. Lekale fresko hau, baba handiekin batera umearen elikaduran lehenengo sartuko ditugun lekaleak dira. Urte betetik aurrera, dilistak, babak eta besteak sartuko ditugu.

Hamabi hilabetera arte ez dugu arrautza osoa eta arraina sartuko. Kontutan izan beti aste berdinean 2 produktu berri ez sartzen.

Oso poliki joango gara prozesu guztian. Ez daukagu presarik eta geldiuneak izan arren ez desanimatu. Ez kikildu! Ume bakoitzak bere erritmoa du eta lasaitasunez hartu.  Gogoratu gu baino hobe, ez duela gure umea inork ezagutzen. Animo!











Beste aukera bat

Zaloa — 2011/05/18 10:14
Beste aukera bat da pureez paso egitea eta haurrari janari bigunen zatitxoak eskaintzea: madari zatitxoak, platano biguna, arroz egosia, makarroi bigunak, barazki egosiak... Haurrek ez dute zertan trituratutako janaririk jan, ez da beharrezkoa. Hortzarik eduki ez arren, oheak oso gogorrak dituzte eta janaria ondo txikitzen dute. Osorik edo tenedoreaz pixka bat zapalduta jan ditzakete, eta hobea da hori guztiz trituratuta ematea baino, aurpegiko giharreak gehiago lantzen dituztelako eta zatitxo gogorrak eztarrian kateatuz gero kanpora botatzeko instintua mantentzen dutelako (trituratuarekin galdu egin dezakete, eta hori arriskutsua da).

Bestalde, bularra hartzen duten umeek 6 hilabetetik aurrera glutena duten zerealak jan ditzakete hilabete batzuez bularra harzten jarraituko badute, amaren esneak babesten dituelako. Ez hala biberoia hartzen dutenak, horietan atzeratu egin behar da. Berez, janariak probatzera emateko ordena ez da garrantzitsua, banaka eskaintzen joatea bai, ordea, erreakzioa ikusteko. Gogoratu baita ere bularra hartzen duten haur askok ez dutela beste ezer nahi izaten 7, 8 edo 10 hilabetera arte, eta osasunez ondo badaude, ba iritsiko zaie garaia jaten hasteko, beraien erritmoa errespetatu behar da. Gurasook 6 hilabetetik aurrera janaria eskaini egin diezaiekegu, eta nahi ez badute, ba aurrerago berriro saiatu, agobiatu gabe. Garrantzitsua da urtebete bueltara arte lehenengo titia eta gero bestelako janaria eskaintzea, eta ez alderantziz, pediatra askok oraindik esaten duten bezala, zoritxarrez, urtebetera arte esnea baita janari nagusia, Amaiak ondo azaldu duen bezala.

eskerrak

guraso.com — 2011/05/18 12:23
Eskerrik asko Zaloa zure ekarpenagatik, benetan aberasgarria!

haur txikien elikadura

Maier — 2011/06/08 14:04
Zaloaren ekarpena oso interesgarria deritzot. Gure haurrak 2 urte dauzka eta oraindik bularra hartzen du. 11 hilabete arte ez zuen janaririk probatu ere egin (eskeintzen 7 hilabetekin hasi ginen). Ez degu inoiz behartu eta orain ia ia nik baina gehiago jaten du eta denetik probatu nahi izaten du. Otordua festa bat da beretzat baina beti errespetatu degu jan nahi ez duenean izan (agian erdi gaiso dago, hori berak badaki...). Bularrak ere lasaitasuna ematen du horrelakoetan.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.