Hemen zaude: Hasiera Kolaborazioak Gaztetxoak haurdun gelditzen dira
Dokumentu Akzioak

Gaztetxoak haurdun gelditzen dira

Larraitz Arando 2011/11/14

Aurreko astean guraso.comen Madrilgo Complutense Unibertsitatean nerabeen haurdunaldian inguruko ikerketen ondorioak irakurri genituen. Datuek estatu espainolean gero nerabe gutxiago haurdun gelditzen direla zioten.

Datu positiboa iruditu zait. Halere ez dugu ahaztu beste aldeak hor diharduela. Hau da, gure inguruan oraindik ere gaztetxo asko haurdun gelditzen  dela. Eta gainera, errealitate hau ezkutatzeak ez digu mesede egiten. Orain arte ezkutuan izan dugu gai hau baina guztion osasunerako eta batez ere haurdun gelditzen diren neskentzat, errealitate hau azaleraztea garrantzitsua da. Azalerazi eta bere tokia emanda errealitate hau existitzen dela onartuko dugu. Horrela honen aurrean ditugun, beldur, pentsamendu, jokaerak … landu ahal izango ditugu. Existitu ezean, ezin horrelakorik egin.
Halere ez oker ulertu esandakoak, ez bainator Margarita Delgadoren ikerketaren kontrakoa adieraztera. Haurdun gelditzen diren gaztetxoen haurdunaldi ikusezinak azaleraztera baizik. Hau dela eta, guraso.com-eko tarte hau gaztetxoen haurdunaldiei eskainiko diet. Nolabait, errealitate honi jendartean dagokion tokia ematen hasteko.

1.    Gaztetxoak haurdun gelditzen dira.
Ez dakit Euskal Herriko beste herrietako errealitatea zein den baina Arrasate inguruan behintzat gaztetxo asko gelditzen dira haurdun. Datu zehatzak ez dakizkit baina dakidana da Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuan aritu naizen bitartean, behin eta berriro errepikatu ohi den eskaera bat izan dela. Baliteke gehienen adina  16 urtetatik gorakoa izatea;  17, 18, 19 ...  Baina Madrileko ikerketa horrekin alderatuz, gurera perfil guztietako neska-mutilak etorri dira; herrian jaiotakoak, diruz estu dabiltzanak, ikasketadunak, ekonomikoki arazorik ez dutenak, etorkinak, ...
Ahalik eta modu goxoenean saiatzen gara gerturatutako gaztetxoei laguntzen. Baina sinets, gehienak estu eta larri etortzen direla. Beldurtuta eta sentsazio txarrekin.

2.    Haurdunaldi klandestinoa
Neska nerabe nahiz gazte batentzat prozesu honetatik pasatzeak ondorio gogorrak izaten ditu. Ondorio psikologiko, fisiko eta sozialak. Egoera horretan, guzti hauei aurre egiteko indarrak batzea zaila izaten da eta gordeta eramanez gero, ondorio sozialak saihestu daitezke. Ondorioz, haurdunaldiaren inguruko erabaki guztiak isiltasunean eramatea oso ulergarria da.

3.    Sozialki zigortuak
Euskal Herriko kultura zurrun honetan nahi gabe hardun gelditzea ez da oraindik ongi ikusia: errore bat da, arinkeriaz jokatzearen ondorio bat, nolabait dabiltzan horiei gertatzen zaiena, ez jakinak diren horiei gertatu dakiekeena, alkoholaren gehiegikeriaren ondorio …
Ez dut uste gurekin egon diren neskak buru arinak direnik, ez eta ez jakinak … Hau behin eta berriro gertatzeko arrazoien zerrenda luzea da. Baina erruduna ez da haurdun gelditzen den neska hori.  Kaltetua baizik.

4.    Psikologikoki gogorra.
Nahi ez eta haurdun gelditzea golpe galanta da neskentzat. Horrek auto estimuan eragina zuzena izaten du. Berria jasotzean, huts egin duenaren sentsazioa bizi izan ohi dute askok. Bakardadea. Berak jakin baitzekien zer ez zuen egin behar eta egin duenez, bere burua zigortzen du behin eta berriro. Ez da sentsazio erreza hori. Errudun sentitzen da.  Errua berea dela sinesten du. Berea soilik.
Gerora haurdunaldiarekin zer egin erabakitzeko kezkak eta beldurrak sortzen dira askotan. Denbora ez baita aldeko izaten. Abortatzeko pasatzen den egun bakoitza erabakigarria izaten baita. Hau dela eta, presio horren azpian erabaki beharko du zer egin nahi duen haurdunaldiarekin. Bere bizitzarekin.
Bestalde, prozesu honetatik pasatzeak psikologikoki alde positiboak ere izan ditzake. Epe motzean heldutasun psikologiko bat ematen da neska askotan. Erabakietarako lehentasunak aukeratzerakoan, bizitzaren ikuspuntuan, harreman intimo eraikitzaileagoen bidean, arriskuak ikusterakoan... Guzti hau lortzeko ez da prozesu gogor honek honetatik pasa behar baina pasatzen duten askotan, azeleratu egiten da heldutasun hori.

5.  Beldurrak.
Ziur haurra izatea erabakitzen duten neskei kezka eta beldur ugari sortuko zaizkiela. Dena den, ama gaztetxoen gaia beste baterako utziko dugu eta gaur haurdunaldia etetea erabakitzen duten nesken ohiko beldurrak ezagutuko ditugu. Bakoitzak bere beldurrak izan arren, batzuk errepikatu egiten dira:
•    Sozialki baztertua izatea.
•    Gurasoen espektatibak ez betetzea: “Jada ez naiz beraiek uste zuten alaba ona edo perfektua”.
•    Aurrerantzean beste mutilek berarekin harremanik ez nahi izatea: “ Agian abortu bat izan dudala zabalduz gero, ez du edonork nerekin harremanak izan nahiko”.
•    Osasunean ondorioak.
•    Ebakuntzari beldurra: Zer egingo didate? Anestesia bai? Han egin behar dut lo? Hankak zabalik egon behar al naiz? Emakumezko batek egingo dit ebakuntza? ...
•    Gerora haurrik ezin izatearen beldurra: Orain abortatzen badut, hemendik 10 urtetara haurrak izateko arazorik izango al dut?...
•    Pentsamendu deserosoak: Nolakoa izango zen barruan nuena?
•    Dirua lortzearen kezka. Nondik lortuko dut 450€?
•    Gurasoak jakitearen beldurra. “ Hilko naute. Jakinez gero, hasarretuko dira...”
•    Osasun etxean datuak babestearen beldurra. “Datuak babesteko eskubidea al dut? Nire etxera bidaliko al dute zerbait?, gurasoek jakin al dezakete zer egin didaten? ...
•    Geroko harreman sexualak baldintzatzearen beldurra. “Agian honen ondorioz ezin izango dut sexu harremanetan gozatu, edo baliteke mutilekin berriz oheratzeko beldurra izatea,...”
•    ...
Hauek eta gehiago dira egoera horrek sor ditzaketen bizipenak. Hemen irakurritako esaldiak ez dira asmatutakoak, zerbitzuan sarri entzundakoak baizik.

6.    Bizitzak aurrera jarraitzen du.
Beldurrak-beldur, gaztetxoen bizitzak aurrera jarraitzen du.Oraindik ere, haurdun egotea eta abortatzea isilik eraman beharreko kontuak dira. Sekretu pisutsu horrekin beraz, gaztetxoak klasera joaten jarraituko du. Gogo gutxirekin baina kalera irteten, lagunekin elkartzen, irakaslearen txapa entzuten, lagunen kontuak entzuten, asteburuko plan aztoratuak bizitzen, gurasoekin elkarbizitzen... Bakoitzak ahal duen moduan egingo dio aurre bere egunerokotasunari, bere sekretua ezagutzen ez duen errealitate horri.

7. Gurasoei laguntzarik ez
Baliteke alabak nahi gabeko haurdunaldi bat izan eta gurasoak ez jakitea. Gurasoen jarrera edozein izanda ere, lehen aipatutako arrazoiengatik erabat ulerkorra da gurasoekin ez kontatzea. Noski,  jakin ezean ezin gaitezke gure alaben bide lagun izan. 
Halere bide lagun izan gabe, gurasook gaiarekiko dugun ikuspegi orokorra landu dezakegu. Horretan hasteko errealitate hau onartu beharko dugu; gure herrian, gure familian, gure etxeetan … gaztetxoak haurdun gelditzen direla alegia. Onartze hutsak gaiarekiko ikuspegia aldatzen laguntzen digu. Errealitate hau nahiko ohikoa dela sinesten badugu, drama izatetik zailtasun izatera pasako da. Mintzatu eta konpondu daiteken zailtasun bat. Bertatik ikasi daiteken egoera zail bat. Konpondu daiteken egoera bat.

8. Bide lagun zintzo
Inguruan nahigabeko haurdunaldi bat tokatuz gero eta bide lagun izateko laguntza eskatzen badigute,  gauza xume baina oso lagungarriak eskaini diezaiokegu. Bakoitzak bere formulak izango dituen arren, hona baliagarriak izan daitezken gako batzuk:
•    Besarkatu.
•    Berekiko kezka lasai adierazi. Zer moduz dagoen galdetu, entzun, norberaren ezin egona azaldu …
•    Soberan daki berak zer egin behar ez zuen. Errepikatzeak ez dio gehiegi lagunduko. Oraindik ere errudunago sentiarazteko balioko baitio soilik.
•    Berak hartuko duen erabakia errespetatu.
•    Maitasuna senti dezala, egiten duena eginda maite dugula eta beraren ondoan gaudela senti dezala.

9. Paraleloki lantzen
Lehen aipatu dudan moduan, fenomeno hau behin eta berriz gertatzeak badu hainbat arrazoi. Garbi dago honi buelta emateko gakoa sexu hezkuntzan (etxean, ludotekan, kalean, gaztetxokoan eta ikastetxeetan) dagoela. Honen bitartez poliki-poliki bagabiltza  arazoaren muinean eragiten; harremanetarako ditugun ereduak zabaltzen alegia. Gure seme alabak informatzeaz gain, sexualki hezten. Hauen fruituak ez dira epe motzean ikusten.
Bestalde, gaur egungo errealitate erotikoak sortzen dituen emergentziazko ondorio aurre egiteko bideak lantzen ari gara. Emergentziazko ondorio horien artean, gaztetxoen haurdunaldiak ditugu.  Epe motzean erantzutekoak. Hauei modu teknikoan (ginekologo, pastilla …) erantzuteko bideak bermatzeaz gain, jendartea emozionalki erantzuteko prestu egotea garrantzitsua da.
Ez dago erantzuteko modu bakarra. Bakoitzak ahal bezala egingo du. Gomendio txiki bat soilik: ez epaitu haurdun gelditu den alaba, loba, laguna … Maitasuna eskaini. Maitasuna.

Argazkiaren iturria

ETORRIKO DENARI BEGIRA

Elena — 2011/11/18 15:32
Joe, zelako hitz politak Larraitz. Nik oraindik alaba oso txikiak ditut baina nahiko nuke, nerabe izatera heltzen direnean, beraien lehen harremanez gozatzeko aukera izaten hasten direnean, arazorik balute, espero ez dute zebait suertatuko balitzaie, nirekin kontatzeko aukerak zabaltzea, gaurtik hasi beharreko harreman eraikuntza da hori, noski eta horretan egingo dut ahalegina. Baina diozun moduan, nerabezaroan horrelako esperientzia bat bizitzeak eta inguruan inolako babes sendorik aurkitu ezinak, egundoko ondorioak sor ditzake norberaren buruarekiko konfidantzan, harremanetan, etorkizuneko bizipen sexualetan... eta ama bezala, egoera horretan, nire alabaren ondoan egon nahi nuke, besarkatzeko aukera izan, bere erabaki hartzean ondoan egon eta edozein delarik ere bere erabakia nire laguntza eta maitasuna eskaini. Guraso bezala, nahiago izaten dugu etorkizunera begiratu eta une politak irudikatzea, gure alaba eta semeek biziko dituzten lorpenak imajinatzea. Baina bizitzak hamaika poz eta nahigabe ekarriko dizkie guri bezala eta benetan nahiko nuke bidelagun izan, bai batzuetan eta gehiago besteetan. Mila esker gogoeta hauek eragiteagatik! Besarkada bat!

oAagoftnjdxorMq

VmJTHKtPdjYql — 2012/04/07 18:33
Finding out to drive is surely an eyjanoble practical experience nevertheless it can also be stressful, that's the reason it truly is vital which you use our ‘Find a driving instructor’ facility to make sure that your lessons deliver you with price for revenue and that you simply learn with a DIA expert. Only a totally qualified driving instructor are going to be capable of guidebook you every action of the way towards your driving test.

MDEzocxCPIqpGBuvQtz

SQfaJWCQXZnnhhhbNI — 2012/04/08 05:58
xtyWu9 <a href="http://fdbrwcgfkvgm.com/">fdbrwcgfkvgm</a>

ImZxaMZHDbtpjdmm

fXbNPfwbiloRpZrvz — 2012/04/08 08:03
A6WVSY <a href="http://tixltshcsyar.com/">tixltshcsyar</a>

jNKuGiirfMgEv

pZhrZNgOjhlcQSj — 2012/04/08 10:44
1VdBV7 <a href="http://fjlbqmiirxle.com/">fjlbqmiirxle</a>

kSjVbbLYhfOgVzNoz

FUOMJqaAu — 2012/04/09 18:06
9e00aY , [url=http://hpjzajczbujt.com/]hpjzajczbujt[/url], [link=http://pcxylouwtmgm.com/]pcxylouwtmgm[/link], http://kulwqjeacusx.com/

vqVJafVJYx

xHnHZNvXMCzJDpGIJX — 2012/04/09 22:28
Q4phGd <a href="http://vgrhbdvvneha.com/">vgrhbdvvneha</a>

qUnahuaHTn

WwMQxAPNeMRQJUB — 2012/04/11 05:28
lyjEbZ , [url=http://fpzaihvmtirz.com/]fpzaihvmtirz[/url], [link=http://fqnqdcuayvdx.com/]fqnqdcuayvdx[/link], http://wymvmtzbtsmc.com/

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.