Gain estimulazioaren kalteak
Bizitza estimuluz beteta dago eta hauek oso garrantzitsuak dira pertsonak munduarekin duen harremana eraikitzeko orduan. Estimuluak mota askotakoak izan daitezke: doinu bat, janaria, besarkada bat, hitza, irudi bat, mugimendu bat, usain bat, objektu bat... baina zer gertatzen da estimuluak pilatzen zaizkigunean? Nola erantzuten dugu?
Gure izate arruntak estimuluei arreta eskaintzen die, berez. Estimuluak neurrian jasotzen ditugunean, hauek gure pentsamendua eta emozioak garatzen laguntzen digute. Aldiz, estimulu gehiegi jasotzen ditugunean, gure pentsamendua bizkortu egiten da eta horrek gure garapen armonikoa oztopa dezake.
Industrializazioaz geroztik, asko dira gure eguneroko bizitzan txertatu diren estimuluak: trafiko hotsa, lan makina erraldoien doinua, eskaparatez jositako kaleak, trenak eta hegazkinak, telebista, telefono eta interneta, lantegiko zarata,... naturaren doinu eta irudi lasaigarriak estaltzen dituzten estimuluak guztiak.
Telebista aurrean egotean, urrunago joan gabe, izaera ezberdindun 60 pertsona aurkez diezaizkigu ordu batean (iragarki, telesail, albistegien bitartez). Egungo haur batek, 7 urterekin, duela bi mende bizi zen 70 urteko nagusi batek baino informazio gehiago pilatu du bere memorian. Harrigarria da. Baina kontuz, informazioak ez du jakintza esan nahi eta!
Augusto Cury psikiatra eta pedagogo brasildarrak dio, gain estimulazio horrek gure pentsamenduan eragiten duela. Baina nola eragiten du?
SINTOMAK
Autorearen hitzetan “Pentsatzea oso ona da, baina gehiegi pentsatzea oso oso txarra da”.
Gehiegizko estimulazioak gure pentsatzeko modua aldatu duela eta Pentsamendu Azeleratuaren Sindromea (PAS) deitzen dion gaitza definitu du Cury-ek.
Gure jendartean, haur zein nagusiek sufritu dezakegu gaitz hori. Estimulu berriekiko dependentzia handia sortzen da. Beraz, estimulu berriak bilatuko ditu pertsona horrek etengabe. Hauek aurkitu ezean, antsietatea sentituko du, eta horrekin batera, lo txarto egitea, gauzak ahaztea, kontzentrazioaren gutxitzea, buruko mina, giharretako mina... sortu ahal zaizkio.
PAS sindromearen eraginez, egunerokotasunak eskaintzen dizkigun estimulu txikiekiko interesa galtzen da eta hauek ez digute plazerrik sorrarazten. Ondorioz, gure estimulu egarria ase ezinezko bihurtzen da.
|
Gaitz honen argazkia izan daiteke, jostailuz inguratuta egon arren aspertu egiten den haurrarena, eta asperdura ekiditzeko jostailu berri gehiago eskatzen dituena. |
ZER EGIN DEZAKEGU?
-
Lehengo urratsa, inguratzen gaituzten estimuluen kalitatea zaindu eta kantitatea gutxitzea da. Bide batez, isiltasun momentuak baloratu eta naturako doinu eta estimuluetara hurbiltzeko saiakerak egin.
-
Bestalde, zoriontasuna gauza ttipietan bilatzera bultzatzea: besarkada batean, lainoen mugimenduan, janarian, inguruko lagunekin konpartitzean...
- Azkenik, amets egiteko ohitura berreskuratzea. Ametsak baitira gure motibazio pertsonala elikatu eta zoriontasunaren bidean jartzen gaituztenak!!!
Argazkiaren iturria.
ados
Oso interesgarria egin zait zure artikulua, ezagutzen ez nituen hainbat kontzeptu aipatzen dituelako. Estimuluei jarraiki, azaldu diezadakezu mesedez estimuluen kalitatea nola neurtzen den? Eskertuko nituzke pista batzuk.
Ondo izan eta segi idazten mesedez!
enekoren galdera erantzun nahian...
Demagun, zuk eta nik bizitzan bilatzen duguna mozkortzea dela. Nik bi ardo kopa nahikoak ditut, eta agian zuk, lau behar dituzu... Kalitateari dagokionez, komenigarriagoa da bion osasunerako, Don Simon-ekin mozkortu beharrean, Errioxako ardo goxo batekin egitea......
Estimuluen mundua, aldiz, horren anitza da, kalitatea definitzeko aldagai pila azter daitezkeela. Oro har, kalitatezko ikur pertsonal hori jartzeko, nik hartu dudan irizpide nagusia, osasun mental eta psikikoan kalterik ez eragitea da. Ikuspegi horretatik pista gutxi hauek ematera ausartzen naiz:
- SOINUA: frekuentzia eta bolumena. Doinu bakoitzak bere frekuentzia du, frekuentzia horiek gure gorputzean talka egiten dutenean emozio ezberdinak eragiten dituzte (nekea, tristura, estresa, lasaitasuna, alaitasuna...) Nekea eta estresa eragiten dutenak ekiditzea komeni, adibidez, trafiko hotsa.
-KOLOREA: kolore bakoitzak bere propietateak ditu eta uhinen bidez jasotzen ditugu. Kolore intentsuek kitzikatu eta kolore pastelek lasaitu egiten gaituzte. Luzaroan kolore baten aurrean egon behar badugu, bere propietateak ezagutu beharko genituzke.
-IRUDIA: irudien balorazioa egitea zailagoa da. Irudiak gure emozioekin bat egiten du: txakur baten irudiaren aurrean, norbaiti laguntasun sentimiendua piztuko zaio, eta beste bati, beldurra. Irudien kasuan, uste dut irudien abiaduran egon daitekela koxka. Irudiak gero eta azkarrago aldatu, informazio bisual andana lortuko dugu eta garuna gainestimulatzen arituko gara.
-etab.
Dena den, Estimuluaren Kalitate Ikurra, uste dut, ein haundi batean, pertsona bakoitzak berea jarri behar duela. Norbera, kaltegarriak zaizkion estimuluetaz jabetu eta horiek aldatu, gutxitu edo ezabatzea izan daiteke aukera osasuntsuena.
Ez dakit zure galderari erantzuten diodan, baina gaiak luzerako ematen du.
eskerrik asko
BATZUETAN...
pazZiYrkXiRgJOpUwBj
arzYqlzoSKwXfTMc
FGGQMGHBDRL
icdPqHOjsRecLib
TBGhnXzjCbHzucIEkJt
JwxiXDyFSgOo
JqEwoqrqUgHQXf