Maider Egino/ Logopedia
Maider Egino Sagasta, Arrasaten jaioa. Logopedian diplomatua eta azken lau urteetan eta gaur egun Arrasateko IRATZARRI fisioterapia-logopedia zentroko eta aurten, zabaldu berria dugun Gasteizko HITZAK Logopedia zentroko jabekide eta logopeda.
Hemendik aurrera, nire ezagutzak zuekin konpartitzeko asmotan, guraso.com orrialdean kolaboratzaile ere izango nauzue.
Pixka bat gehiago ezagutu nazazuen, hona hemen nire prestakuntza osatzeko jarraitu dudan bidea.
Hasiera batean, Haur Hezkuntzan diplomatu nintzen, ondoren, Logopedian eta ikasketekin amaitzeko Burmuineko lesioetako tratamenduan masterra egin nuen.
Ikasketak amaituta lanean hasi nintzen bai Bartzelonako zein Euskal Herriko ospitale, zentro eta elkarteetan. Hala nola, Bartzelonan Santa Creu i Sant Pau ospitalean, Parkinson Elkartean, Laringektomizatu Elkartean edota CRIL zentroan (Centro de Rehabilitación y Lenguaje). Azken honetan, 5 urtez aritu naiz logopeda zein diagnostikoen arduradun gisa. Baita etxez etxeko logopedia tratamenduak egiten ere Bartzelonan bertan.
Amaitzeko, Donostiako Aita Menni eguneko zentroan eta Arrasateko Aita Menni ospitalean eta Gasteizko EMA gabinete pribatuan logopeda lanetan ere aritu naiz.