Hemen zaude: Hasiera Kolaborazioak Autismoa ulertzeko gakoak
Dokumentu Akzioak

Autismoa ulertzeko gakoak

Jabier Agirre 2011/07/14

Orain urte batzuk pentsatzen zen autismoa gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetan izandako porrot goiztiarraren ondorioa zela. Gaur egun, ordea, gauza jakina da autismoa trastorno biologikoa dela. Eta gaur-gaurkoz sendabiderik ez duen arren, hezkuntza-mailako terapiarekin onura handiak lortzera irits daiteke.

   Jaiotzen diren 1.000 umetatik bat autista izaten da. Umearen bizitzako aurreneko hilabeteetan agertzen den garapen-trastorno honen ezaugarri nagusia gainerakoekin komunikatzeko ezintasuna da. Eta, ezintasun horren ondorioz, 1-3 urte arteko beste umeek izugarrizko garapena eta ikaskuntza izaten duten bitartean, haur autistetan ez da maila kognitiboan (ezagutza eta harremanei buruzko eremuan) inolako aldaketarik gertatzen urte horietan, itxura batean behintzat.

    Familientzat manejatzen oso zaila den trastornoa izaten da autismoa, kasu gehienetan, batez ere umeak gaitzaren ondorioz dituen ezaugarriak behar bezala ezagutzen ez badira, haur horien portaera ez baita erraz ulertzen sarritan.

    Gaixotasunak maila diferenteak dauzka: horrela, ume batzuk erasanagoak daude, beste batzuk normaltasunetik gertuago egongo dira, baina kasuen % 70-80 inguruk adimen-urritasun bat ere izaten dute. Beraz, zineman edo komunikabideetan autista jakin batzuen inteligentzia batez bestekoaren gainetik dagoela askotan esan izan den arren, egia esateko oso autista gutxi dira maila intelektual normalera iristen direnak.

    Ume autistak hiru arlo edo eremu nagusitan izan ohi ditu zailtasunak:

•    Maila sozialean: inguruko giroaz ez dute inolako axola edo interesik erakusten, eta kasu batzuetan besteekiko erantzun agresiboak ere izan ditzakete.
•    Komunikazio-mailan: erasandako umeen erdiak baino gehiagok ez du inolako mintzameni garatzen, hau da, ez du hitz egiten, eta ez du komunikatzeko beste bide alternatiborik ere bilatzen.
•    Ezagutza-mailan: etengabe mugimenduak errepikatzen dituzte (objektuekin, edo baita bere gorputzarekin ere), batere joko sinbolikorik, imitaziozkorik edo irudimenezko jolasik garatu gabe.

    Oso deigarria da erasandako umeen artean, neska autista bakoitzeko lau mutiko aurkitzen direla. Genetikaren aldetiko desberdintasun hori azaldu nahian, adituek diotenez hauskortasuna edo suszeptibilitatea handiagoa izango litzateke mutikoen artean, baina nesken kasuak, gutxiago izan arren, mutikoenak baino larriagoak izaten dira.


Portaera aldatu
    Urteak, hamarkadak hobeto esateko, dira ikertzaileak trastorno horren jatorriaren bila hasi zirela, baina azken arrazoia ez da oraindik ezagutzen. Azterketa batzuetan frogatu nahi izan dute badirela portaera-mailako alterazio hori justifikatuko luketen zenbait gene alteratu, baina teoria hori ere ez dago erabat onartua.

    Espezialistek diotenez, garrantzi handikoa da diagnostiko goiztiarra egitea, familiak umea nola tratatu ahalik eta lasterren jakin dezan, batetik, eta baita esku-hartze edo tratamenduko plana lehenbailehen martxan jartzeko ere, bestetik. Zenbat eta lehenago abiatu programa hori, orduan eta emaitza hobeak lortuko dira. Aditu batzuek diotenez, onura eta mesederik handienak terapia 2-3 urte bitartean hasten denean lortzen dira, eta noski horrek esan nahi du adin horretarako diagnostikoak erabat finkatua egon behar duela.

    Guraso batzuek uste dute (edo hori nahi lukete bederen) tratamendu jakin bat eman ondoren, euren seme-alaba erabat “normala” izango dela. Hala ere, argi utzi beharra dago autismoa trastorno iraunkorra dela, bizitza osorako iraungo duena, tratamendu egokiarekin ume autisten portaerak neurri handi batean hobera egingo duen arren.

    Tratamendua bi ildo nagusitatik bideratzen da: ildo psikologiko-ebolutiboan jardunez, alde batetik, eta tratamendu psikofarmakologikoari ekinez, bestetik.

    Lehenengo kasuan, ume hauek dituzten portaerak aldatu nahi dira, hain ohizkoak diren eszitazioa eta kasketaldiak gutxituz, haurrek komunikatzeko dituzten aukerak gehitu eta nolabaiteko autonomia-maila bat eskaintzeko.

    Botika jakin batzuk ematea baliagarria izan daiteke kasurik larrienetan, umearen portaera erasokorra eta bere burua lesionatzeko arriskuak direla medio, familia barruko giroa eta bizikidetza oso zailak eta nekosoak izaten baitira.

    Zenbait autorerentzat elikadurak ere eragina dauka haur horien prozesuan, eta horregatik dieta zehatz batek —glutenik eta kaseinarik gabeko jan-neurriak izaten dira normalean— erlaxatuagoak eta lasaiago egoten laguntzen diela uste dute.

    Adituek, dena den, behin eta berriz dioten bezala, ez zaie kasurik egin behar erabateko sendaketa agintzen duten fundamentu handirik gabeko terapia miragarriei, gaitzak zoritxarrez ez baitu sendaketarik oraingoz. Horregatik, kasu bakoitzean lor daitezkeen aurrerapenak umeak duen autismo-mailaren araberakoak eta ume autistaren beraren araberakoak izango dira.


Aholkuak gurasoentzat
* Errudun ez sentitzea da ume autista baten gurasoek jarraitu beharreko lehen araua. Sentimendu horrek gurasoen baitan jarraitzen badu, apenas eskaini ahal izango diete inolako laguntzarik beren seme-alabei.

* Ahalik eta autonomoenak izaten erakutsi behar zaie: bakarrik janzten edo jaten ikas dezatela, komunera joaten, gauzak beren modura eskatzen,... Eta, jakina, hori guztia gaizki egiten badute ere, sekula ez errietarik egin.

* Ez zaie gehiegi eskatu behar. Bere mugak kontuan hartu eta diren bezala onartu behar dira, baldin eta estimulu egokiak eskaintzen bazaizkio.

* Ez behartu, edo kontra egin haserrealdi edo kasketaldi bat izaten duenean. Horrela dagoenean, onena ez ikusiarena egitea da.


NOLA IDENTIFIKATU AUTISMOA
Bere umeak dauzkan sintomak ikusita, gurasoek haurra gorra ote den pentsatzen dute batzuetan, eta horregatik ez duela erantzuten, edo ez dela besteekin komunikatzen saiatzen. Hurrengo pautak baliagarri gerta daitezke trastornoa identifikatzeko.

0-18 hilabeteko haurra
- Ez du interesik erakusten inguruarekiko. Hurbileko senideak edo lagunak zapuzten ditu. Edozer arrazoi dela medio negarrez hasiko da, edo aitzitik, ez du sekula negarrik egiten.
- Mugimendu errepikatuak egiten ditu, behin eta berriz: gorputza balantzaka darabil, aurrera eta atzera, edo burua jiratzen du, edo etengabe eskuak igurtziko balitu bezala.
- Elikaduraren asalduak (jaki batzuk aukeratu eta besteei uko egiten die).
- Loaldiaren asalduak
- Itxurazko gorreria, ez dielako soinu-estimuluei erantzuten
- Ez da saiatu ere egiten gainerakoekin komunikatzen

18 hilabetetik 4-5 urtera bitarteko haurra
- Hitz egin gabe jarraitzen du,, edo mintzairaren alterazioak dauzka.
- Eszitatua, urduri agertzen da, eta oso zaila izaten da haurra kontrolatzea.
- Urduritasuna areagotu egiten da, umeari bere errutinak aldatzen badizkiogu.
- Gorputz-atalekin egindako mugimendu errepikatuak hortxe jarraitzen dute.
- Ez du autonomiarik ia (ez da gai bakarrik janzteko edo komunera joateko).
- Batzuetan agresibo agertzen da, bere buruarekiko edo inguruko senideekiko.
- Ez du rol-jokoetan parte hartzen, ezta ingurukoak imitatzen ere.
- Besteekin erlazionatzeko zailtasunak ditu

5 urtetik aurrerako haurra
- Ez du inolako sinbologiarik erabiltzen.
- Mintzairaren alterazioak jarraitzen dute
- Bakarrik egotea nahiago du, ez du ahalegin txikiena ere egiten beste inorekin beste inorekin erlazionatzeko.
- Itxuraz arrazoirik gabe, negarrez edo barrez hasten da.




UcZBcCxIlRAZCx

YybejzqcZOIQoVQWkNx — 2011/12/10 17:43
Action reiqures knowledge, and now I can act!

fGdQTlfAlFRKvaPxFpB

AnhGaaMoh — 2011/12/11 15:29
B1DnEJ , [url=http://mxfqnnnlzjmx.com/]mxfqnnnlzjmx[/url], [link=http://yswelxxtenhf.com/]yswelxxtenhf[/link], http://xybdxjlscady.com/

sYazqGYJnhynTW

tMcViuWPbQznJhovqG — 2011/12/12 12:55
uw0oYX <a href="http://nearoijlvhmv.com/">nearoijlvhmv</a>

fyMrHKoclzpAI

TXGWipBTVttfTVSEvvr — 2011/12/13 16:34
r32qNT , [url=http://vzcqfforlnlz.com/]vzcqfforlnlz[/url], [link=http://vlosbxslycik.com/]vlosbxslycik[/link], http://ptfnwmwgddyh.com/

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.