Amatsun/aitatasun bajagatiko prestazioa
Espainiako Langileen Estatutuaren arabera, amatasun egoeragatik 16 asteko bajarako eskubidea dute emakume langileek. Epe horri dagokionez, Europa mailan 8. postuan aurkitzen gara.
Noruega (52 aste) edo Suedia (96 aste) bezalako herrialdeetatik oso urruti oraindik ere. Aurten lehen aldiz, amona bati onartu zaio baja horretaz gozatzeko eskubidea, bere bilobaren zaintza eskuratu ondoren.
Gizarte Segurantzak ematen duen Amatasun Prestazioaren ezaugarri nagusiak honakoak dira:
AMATASUN BAJAGATIKO PRESTAZIOA: Amatasun bajako lehen 6 asteak, derrigorrezko atsedenekoak dira, eta ondorioz, nahitaez amak hartu beharrekoak. Hurrengo 10 asteak aldiz, amak zein aitak goza ditzakete, bien arteko akordioaren arabera.
Amak prestazioa jasotzeko gutxieneko kotizazioak betetzen ez baditu, aitak eska dezake, lehen 6 asteetakoa izan ezik.
AITATASUN BAIMENA: Aitak 15 eguneko baimena du 2007. urteaz geroztik, berdintasunerako legea onartu zenetik hain zuzen ere (jaiotza edo adopzioagatik aurrez aitortzen ziren 2 egunak, eta 13 gehiago).
Epe honetaz gozatzeko 2 aukera daude: jaiotza edo adopzioagatiko 2 egunak igaro eta jarraian, edota amatasun baja amaitu ondoren.
HAUR GOIZTIARRAK edo OSPITALIZAZIO KASUAK: Haurra espero baino lehen jaio bada edo jaio ondoren ospitalizazioa behar badu, behin lehen 6 asteak igarota, hurrengo 10 asteen baimena suspentsoan utz daiteke haurra ospitaletik atera bitartean.
AMAREN HERIOTZA: Erditzean zehar edo ondoren amaren heriotza gertatzen bada, aitak har ditzake 16 asteak osorik.
Aurten lehen aldiz, 16 asteko amatasun baja onartu diote amona bati, bere biloba zaintzeko.
EDOSKITZE BAIMENA: Behin amatasun bajaren epea igarota, edoskitze baimenerako eskubidea dute emakumeek egunean ordubetez. Amak berak erabaki ahal izango du nola murriztuko duen bere lanaldia ordubetez: ordu erdiko bi txanda eginez, edo lanaldi hasiera edo amaiera ordubete murriztuz. Edoskitze baimeneko orduak ere, egun osoetan bildu daitezke eta amatasun baja ondorengo egunetan jarraian hartu.
ESZEDENTZIA: Langile Estatutuaren arabera, gehienez haurrak 3 urte bete arte eska daiteke eszedentzia, eta aurreneko urtean zehar lanpostua gordetzeko eskubidea dago.
Halere, lan hitzarmenen arabera baldintza ezberdinak ezarri oi dira.
LANALDI MURRIZKETA: Haurrak 8 urte izan bitartean eska daiteke lanaldi murrizketa.
Aurrez aipatu bezala, aurten lehen aldiz, 16 asteko amatasun baja onartu diote Zaragozako emakume bati, bere biloba zaintzeko. Emakumeak, bere alabaren heriotzaren ondoren jaso du 5 urteko bilobaren zaintza judiziala, eta egoera hau lehen aldiz parekatu zaie adopzio, zaintza edo amatasun biologiko egoerei.
Amatasun egoeragatiko atseden epe babestu gisa, honako egoerak hartzen dira kontuan: jaiotze biologikoak, adopzioak eta familia harrerak (behin-behinekoak zein behin-betikoak), azken egoera honen kasuan beti ere urtebetetik gorakoak badira.
Bestalde, adopzio eta harrera egoeretara parekatzen da honako egoera hau ere: adin txiki baten gaineko tutoretza izendapena, tutorea familiako norbait denean, zeinak ezin duen adin txiki hori adoptatu araudi zibilaren arabera.
Zaragozako Epaitegiak beraz, azken parekatze hau kontuan hartuz, adopzio edo harrera egoeretara parekatu du emakume honen egoera, zeinak bilobaren kargu egin behar izan duen bere alabaren heriotzaren ondoren.
Zalantza
Eszedentziaren iraupena
Langile Estatutuak dioenaren arabera, eszedentzia mota honen epea haurra jaiotzen denetik hasten da kontatzen, eta gehienez honek 3 urte bete arte eskatu ahal izango da. Ondorioz beraz, eszedentzia inoiz ez da 3 urtekoa izango. Hau da, amatasun baja osorik disfrutatzea erabakitzen daba (16 asteak), eszedentzia gehienez 2 urte eta 8 hilabetekoa izango da. Aldiz derrigorrezko lehen 6 hasteak soilik disfrutatzea erabakiz gero (gainerako 10 asteak aitak har ditzan adibidez), eszedentzia gehienez 2 urte eta 10 hilabete eta erdikoa izango da.
Bestalde, bularra emateko baimenaren funtsa, emakumeak lanean diharduen bitartean haurrari bularra eman ahal izatea da. Hau da, baimen hori eskatzen bada, behin amatasun baja amaituta ama lanera itzuliko dela suposatzen da. Beraz, eszedentzia eskatuko bada, ez da edoskitze aldirako baimenik ematen.
Halere, kontuan izan Hitzarmen Kolektibo bidez baldintzak alda daitezkela, eta supostu bakoitza kasuz kasu aztertu beharra dagoela.
Aitona-amonen baimenak
kontsulta bat: ikusten diozu etorkizunik Zaragozako epaile horrek hartu duen erabakiari?
Beste era batera esanda, uste duzu jurisprudentziak babestuko duela aitona-amonen amatasun baja...
Kontuan izanda eurek duten pisua haurrak zaintzeko eta hezteko orduan, erabakiak garrantzia handia izan dezake.
Eskerrik asko eta esango didazu
Eskerrik asko!
irECmCMigFBy
GXDKszdblfcXhj
gBTxarTNIElg
LqeJJMIDOfrpVvOjcdy
edoskitze baimena