Altxor bat zuretzat
Altxor bat dut zuretzat bihotza. Altxor polit-polit bat. Magia modukoa da altxor hau. Zurea da eta agian ni ohartu ez arren, ezagutuko zarete jada. Halere aurkezpena egiten ausartuko naiz:
Alabatxo, zure sexu plazerra aurkeztu nahi dizut.
Zurea izango den altxorra.
Zurea soilik.
Hasierako inpresioek eta harremanek geroko zure bizipenetan eragina izango dutenez, gozotasunez aurkeztu nahi dizut. Aurrerantzean ...
Zure kili kiliekin gozatzeko.
Barre egiteko.
Batzutan izarrak ukitzeko.
Alua berotzen ikasteko.
Plazerrez izerditan bustitzeko.
Tripetako tximeletekin dantzatu eta hegan egiteko.
Zure gorputzaren sekretuak deskubritzeko.
Nahi duzun hori lasai eskatzeko.
Zure erritmora gozatzeko.
Gustuko duzun horrekin beldur gabe jolasteko.
Nahi duzunean, nahi duzun horrekin zure altxorra elkar banatzeko.
Nekatuta zaudenean atseden hartzeko.
Zutaz topera gozatzeko.
Hauxe da zuretzat gordeta nuen altxorra.
Edarra oparitxoa!
zorionak!
sexu hezkuntza marrazten