Hemen zaude: Hasiera Kolaborazioak Aitok ardura hartu beharra
Dokumentu Akzioak

Aitok ardura hartu beharra

Iñaki Kasares 2010/11/12

Orain artean, aitok seme-alabengandik urruntxo bizi izan gara, oro har. Batzuk gehixeago, beste batzuk gutxixeago, baina, orokorrean, beste “mundu” batean, beste eginkizun batzuetan murgildurik.

Zenbait alderditan erosotasuna (“erosokeria” hitz egokiagoa da ziur aski) ekarri digu honek, batzuek “abantaila” esaten diotena. Beste zenbait arlotan, ordea, bizitzan berebiziko garrantzia duten arlotan alegia, galera izugarria pairatu dugu. “Erosoa” ez baita “ona”, noski.

Egoera aldatzen dabil (aldatzen gabiltza, zehatzago esanda), emeki. Gero eta aita ( bai eta aitagai, eta aitita ere) gehiagok nahi dugu aitatasuna erabat bizi, horretan murgildu, eta horren aldeko apostua egiten dugu. Neu ere horretan nabil. Aita ona izan ezezik “aita on” gisara nahi dut jokatu ere. Erabateko aita izan nahi dut. Nire alabarengandik hurbil nahi dut bizi, benetako giza-lotura estuan. Alaba ondo zaindu nahi dut; babestu bere bizi-bidean; entzun bere poz-aldietan, tristura-aldietan, beldur-aldietan,... beti; behar duenaz hornitu nahi dut, dela “materiala”, dela “emozionala”;... azken finean, erabateko aita izan gura dut. Gainera, gero eta aita gehiago gabiltza bide honetan, nire ustez. Erabateko aita izateko eskubidea dugu, eta aldarrikatu nahi dut.

Aita izateko nahia eta aldarrikapena gero eta ozenagoak dira, baita gero eta maizago entzunak ere. Hortxe dugu, esate baterako, aitatasun lan baimena handitzeko ahaleginak (eta protestak, Espainiako gobernuak berak agindu zuen haren luzapena legez arautzeko erabakia bertan beheta laga duenez). Hortxe ditugu, baita ere, gurasoak banandu eta gero, ume(ar)en zaintza partekatuaren aldeko hainbat aitaren eskaera zein erakunde batzuen ebaspena (besteegun batean jorratuko dugu luezago “zaintza partekatuaren” ingurumariak, gaiak artikulu osoa eskatzen baitu).

Zentzuzko eta bidezko aldarrikapen honi ardura eta erantzunkizuna ere erantsi behar zaizkio, jakina. Aita izango garela jakiten dugun unetik hasten den ardura eta erantzunkizuna da. Erantzunkizuna seme-alaberekiko, ahalik eta onena eskaini ahal izateko; erantzunkizuna norbere buruarekin ere, aitatasuna norberaren garapen pertsonalean aurrera egitea ahalbidetzeko; baina eta, erantzunkizuna harago ere badoa, bikotekidearekikoa ere (bikote baten kasuan, noski) da-eta. Erabateko aita izateko, berdintasunean oinarritu behar da sendiaren bizimodua.

Erabateko aita izan nahiak, sarritan gaitz diren erronka nabarmen biren aurrean paratzen nau: Lehenengo da, gizona naizen aldetik, Matxismoaren baldintzamendua izan dut jaio naizenetik. Besteak beste, hornitzailea izateko,barneratua dudan matxismoa garbitzea nire baitatik menperatzailea izateko, indarkeria baliatzeko eta jasateko, lehiatzeko, emozioekin lotura duen oro gaitzetsi eta baztertzeko,... prestatu nahi izan naute baldintzamendu horretaz; eta, alderantziz, erabateko aitatasunari zeharo lotuta dauden maitasuna, goxotasuna, enpatia, errespetoa, komunikazioa, sentiberatasuna, zaintza, etxeko lanekiko ardura eta halako guztiak gutxietsi eta nire bizitzatik ezabatzeko. Ikasitakoa desikasi eta ez ukatu didatena ikasi behar dut erabateko aita izateko bidean. Eta ez soilik teorian, nahiz eta hori errazena izan, praktikan saiatu behar naiz horiek gauzatzen. Alegia, beste gauza batzuetan (gizon gehienoi gustatzen zaizkigun “gauzetan”, badakizu) emango nukeen denbora nire alabarekin jolasten, edo afaria ematen, edo bere arropaz arduratzen, edo eskolan gertatu zaiona entzuten... ematen; mina, tristura, beldurra, maitasuna, poza... sentitzen dudanean, ezer gertatzen ez zaidan itxurak egin beharrean, sentitzen dudana agertzen; “neuk esaten dudalako” bezalako heldukerien ordez, negoziaziatzen, entzuten eta ulertzen saiatuz, erabakiak ahal dela partekatuz; eta halako abar luzea.

Alabarekiko horiek ezezik, badu beste alderdi bat lehenengo erronka honek. Nire matxismoa garbitu behar dut alabarekiko harremanetatik, baina ez soilik harekikotik. Hurbil-hurbil dago neskalagunarekikoa, eta hortan ere badut zer egina. Zelako erabateko aita izango naiz, neskalagunaren bizkar geratzen badira etxeari loturiko eginkizun gehienak, horretan ere matxismoak marrazturiko egin-moldeak nagusi badira? zelako eredua naiz nire alabarentzat? zelan ari naiz ba hezitzen?

Ez naiz ari soilik etxeko lanez noski. Bikotekidearekiko harremana zaindu nahi dut;bion arteko komunikazioa landu, bere gauzak entzun eta nireak azaldu; babesa eman nahi diot beraren bizitzan, etxetik, alabatik eta niretik haragoko horretan ere ahalik eta osoen bizi dadin, behar eta merezi dituen atseden eta aisia izan ditzan; kontuan hartu nahi ditut bere nahiak, bere iritziak; onartu bere erabakiak eta izaera; begirunez eta maitasunez nahi dut.

Batek pentsa lezake hori dela bikote-harremanen bati dagozkion kontua, seme-alabarik izan ala ez, eta egia da. Baina egia ere bada, seme-alabarik izanda, horrek eragin handia izango duela umearen heziketan, sendian gertatzen den beste edozerk bezalaxe. Bi aldetatik, gainera. Batetik, gurasoen egoera zenbat eta hobea, orduan eta hobeto zainduko dute umea. Bestea, behin irakurri nuen esaldi batek laburbiltzen du ederto: seme-alaba batzuek esaten diezuna egiten dute, beste batzuek egin ere egiten dute esan diezuna, baina den-denek egiten dute zuk egiten duzuna. Ildo beretik, esanguratsua da, eta zer pentsatu ematen du, interneten dabilen iragarki batek, children see children do izenekoak. Hementxe duzu ikusgai.

Erabateko aita izateko aldaketa pertsonala ezinbestekoa da, beraz. Lortu al dut nik hori guztia? Ez, noski. Areago, maiz izugarri hurrun nagoela eta sekula ez naizela erdira iritsiko begitantzen zait; beste askotan azken urteotan nabarmen aurreratu dudala ikusten dut, arestian baino gertuago nagoela ere eta, ahalik eta hoberen saiatzen naizela, ohartuta nire burua ia barkatu egiten dut. Bidea luze-luzea da, are amaierarik bakoa ere, askotan neketsua, latza eta deserosoa, baina mugarri txiki gozagarriz betea ere bai. Gizatasunaren bidea, nire aburuz.Erronka itzela, hi!

Erronka “pertsonal” dei dezakegun horrez gain, badago bigarren bat: gizarte matxistaren eraginari buru egitekoa, hain juxtu. Izan ere, berez nekeza izanik norberaren jokaera errotuak aldatzea, inguruaren alderantzizko presioa jasan beharrak are nekezago bihurtzen du asmoa. Baina hau hurrengo baterako gaia izango dugu.

 

Amaitu dezagun gaurkoz, ba, besarkada handi banarekin, bai elkarri ematekoa, bai nork bereburuari. Ari gara, gero eta hobeto gainera, eta zoriontzeko modukoa da. Ah, eta ez ahaztu, zure iritziak, bizipenak, erabakiak eta abarrekoak iruzkina uzten baduzu denon onerako izango dela; beraz, animo!

oso artikulu ona!

Eneko — 2010/11/15 10:40
Aupa Iñaki, oso artikulu ona idatzi duzu. Badugu gizonok zer ikasi eta zer hausnartu! Zaintza partekatuaren artikuluaren zain geratzen gara! Eskerrik asko!

Edarra!

Mirari — 2010/11/18 14:25
Edarra artikulua Iñaki! Zorionak!

pasada bat!

nagore — 2010/11/18 23:47
pasada bat! zure idatziak jendarteak heldu beharko lukeen hurrengo kapitulura garamatza: emakume eta gizonen arteko orekazko harreman batera, jendarte orekatuago batera, norbanako osasuntsuagoetara eta zoriontsuagoetara.
Eredu horretara bidean badugu zer hausnartua eta zer landua bai gizonek baina baita emakumeok ere, maiz geuk ere ez baitugu harreman mota hori bultzatzen. eta batez ere badugu elkarrekin zer landua.
mila esker! segi horrela

eskerrik asko!

Itsaso — 2010/11/23 22:44
Guraso ez izan arren ere, badugu bai emakumeok baita gizanezkoek ere, egunerokotasunean daukagun jarduteko eran. Zoritxarrez, jendarte matxista honek askotan, gure lorpenik txikienak ere, ez ikustera garamatza.
Zurea bezalako testuek, gogorarazten didate lorpen txiki hoiek aurrera eramaten segi behar dugula. Eskerrk asko eta beste besarkada bat.

eskerrik asko!

Itsaso — 2010/11/23 22:46
Guraso ez izan arren ere, badugu bai emakumeok baita gizanezkoek ere, egunerokotasunean daukagun jarduteko era aldatzeko beharra. Zoritxarrez, jendarte matxista honek askotan, gure lorpenik txikienak ere, ez ikustera garamatza.
Zurea bezalako testuek, gogorarazten didate lorpen txiki hoiek aurrera eramaten segi behar dugula. Eskerrk asko eta beste besarkada bat.

DbrySFYJHYzMwzDFXL

TnqQAIXWJBsjV — 2011/12/10 19:26
And I was just wondernig about that too!

TIPbNafEVwKVGSLgQkI

gaToZGKYqdCwF — 2011/12/11 10:50
VFEOjw <a href="http://fbtbokuzddkt.com/">fbtbokuzddkt</a>

HFafUFrcSfqIjESPrL

HshbODcqNSuVATXJ — 2011/12/11 15:33
q3lOrC , [url=http://lnmrfmzgncrv.com/]lnmrfmzgncrv[/url], [link=http://gxxykerxbfhk.com/]gxxykerxbfhk[/link], http://tghcfoezpjdu.com/

wmXMvRrYPllwcPUL

EqxVHKQKHMSxQNnjvP — 2011/12/12 12:56
5SMwhO <a href="http://puvfeodgjtxa.com/">puvfeodgjtxa</a>

LgBhQWszZYtVkZLPGG

JERdhsVgtltaVqf — 2011/12/13 17:17
fO9R62 , [url=http://itzyudcfjurp.com/]itzyudcfjurp[/url], [link=http://jcztdwalbioi.com/]jcztdwalbioi[/link], http://uxxrskgqljly.com/

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.