Hemen zaude: Hasiera Kolaborazioak Ahotsa zaintzen
Dokumentu Akzioak

Ahotsa zaintzen

Maider Egino 2011/11/18

Ahots arazoak gero eta ugariagoak dira gure gizartean; hala ere, beti lotzen dugu irakasleen patologiarekin. Gaur egun, aldiz, esan beharra dago gero eta pertsona gehiagok izaten dituztela ahots arazoak, eta, noski, haurretan ere gero eta nabariagoak dira.

Gehienetan, mutilek izaten dituzte umetan ahots arazoak; beraien jolasetan ahotsa ateratzeko erabiltzen duten organoak asko behartzen dituztelako; hala ere badira neskak ere ahots arazoekin.

Ahots arazoari disfonia deitzen zaio eta haurren kasuetan haur disfonia bezala ezagutzen da.

Disfonia detektatzea

Disfonia edozein ahots arazori deitzen zaio, hau da, ahotsak bere kalitatea galtzen duenean esaten da eta era desberdinetakoak aurki ditzakegu:

Disfonia funtzionala: hau  ahotsaren erabilera ez egokiarengatik (sobreesfortzuagatik, edota erabilera teknika okerragatik) gure ahotsa izorratzea da.

Disfonia organikoa: ahotseko organoetan aurki dezakegun arazo anatomiko bategatik ahotsa izorratuta izatea; normalean noduluak eta polipoak izaten dira ezagunenak.

Diagnostiko hau medikuak (ORLak) egin behar du; ondoren, arazoari irtenbide egokia emateko.
Gertatzen dena honako hau da: gurasoek, irakasleek edota haurraren inguruan dauden pertsonak haurraren ahotsaren ezaugarri akustikoetara ohituta daudela eta ez dutela inolako arazorik sumatzen haurraren ahotsean, eta, noski, haurrak berak ere beti lotzen du ahots arazoa ondo pasatu duen momentu batekin (udalekuetatik bueltatzea, irteera baten itzulera, futbol partida baten ondorioa, eta abar), eta normaltzat hartzen dute ahotsa galtzea.

Beraz, kasua gogorra izan arte, mina izatera iritsi arte, edo ahots arazoa denboran asko luzatu arte ez diogu inongo garrantzirik ematen, eta ez dugu haurra medikuarenera eramaten.

Garrantzitsua da beraz, adi egotea eta harreta jartzea haurraren ahotsaren kalitateari (askotan, nagusiak bere ahotsaren kalitateari ere garrantzia eman beharko lioke).

Ahotsaren arazoaren arrazoiak

Haurraren ahots arazoen arrazoiak honako hauek izan daitezke:

-    Ahotsa abusatzea, asko hitz egitea, garrasi asko egitea…
-    Senitartekoren batek ahots arazoak izatea, eta beraz, hereditarioa izatea.
-    Arnasketa arazoak: normalean haurrek ezin dute sudurretik arnasa ongi hartu, eta beti ahotik hartzean, asmak eta horrelako gaitzak ere ahotsean kalte egin dezakete…
-    Momentu emozionalak eta arazo psikologikoak izatea.
-    Haurraren inguruan dauden pertsonek ahotsa erabiltzeko patroi ezegokiak erabiltzea eta hauei imitatzea.

Tratamendua eta ahotsaren heziketa

Edozein ahots arazo nabaritutakoan, haurra otorrinolaringologoarenera eramatea komeni da; bertan, adituak diagnostiko egokia egin diezaion, eta ondoren, ezinbestekoa da, logopedarenera bideratzea, errehabilitazio bitartez, gurasoei emandako hainbat jarraibideren bitartez, eta haurraren ahotsaren heziketaren bitartez, arazo honi lagundu eta irtenbidea emateko.

Ezinbestekoa da gurasoen lana ahots heziketa honetan, haurrak oraindik ez baitira kontziente beraien arazoan, eta kontzientzia eta sentsibilitatea izan dezan bere ahotsarekiko; azkenean, ahotsaren erabilera egokia ikasi egiten da eta guztioi datorkigu ondo.

Hala ere, kontutan izan behar da lan luzea eta zaila dela; askotan haurraren inguru osoa sentsibilizatu eta aldatu beharko delako, berak ikusten eta entzuten duena xurgatzen baitu.

Nondik hasi:
-    Hitz egiterako orduan abiadura egokia izan behar dugu, gure arnasketak kontrolatu ahal izateko
-    Hitz egiterako orduan arnasarik gabe ez geratzea
-    Etxeko giroa lasaia izatea
-    Garrasiak eragoztea
-    Ahotsa bolumen egokiaz erabiltzea
-    Haurren sudurrak garbitzea, arnasa sudurretik hartu ahal izateko
-    Hidratatzea: likidoak edan eta noizbehinka lurrinak egitea
-    Ahotsarekin imitazioak eragoztea
-    Ahotsa asko deskantsatzea; batez ere, egun luze baten ondoren
-    Banan-banan hitz egitea
-    Ondo ahoskatzea




Argazkiaren iturria



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.