Aurreko artikulu batean haurren ahots arazoei buruz hitz-egin nuen, nola gaur egungo haurren artean gero eta ugariagoak diren, erabilera desegokia dela eta. Artikulu hari gehigarri bat egiteko asmotan nator oraingo honetan.

Ahots arazoak nola gutxitu edo ahotsa zaintzeko arau praktiko batzuk eskaintzeko asmoz. Interesgarria deritzot, gaixotasunera iritsi aurretik, gure esku dagoen heinean, haurrei ahotsa zaintzeko kontzientzia egoki bat garatzen laguntzea, praktikan jartzeko arau errez batzuen bitartez.

GOMENDIOAK AHOTSAREN GEHIEGIZKO ETA AHALEGIN HANDIEGIZ EGINDAKO ERABILERA KASUETARAKO

Antsietatea islatzen duten ohiturak saihesteko (eztul txikia, eztul ez-emankorra, hitz-egiterakoan erritmo azkarra, hitz-egiterakoan erreserban dugun airea agortzea…) kontzientziazio lana egin behar dugu.
Garrasi egiteko ohitura kentzen lagundu behar diegu.
Ahalegina egingo dugu ez dezaten gehiegi hitz-egin inguruan zarata handiegia dagoenean edo beste pertsona urruti dagoenean.

Ahalegina egingo dugu zarata handiko egoeratan hitz-egin ez dezaten. Inguruneko zaratarekin lehiatzea ez da komenigarria.Gorputz ariketa egiten ari garen bitartean ez da gehiegi hitz-egin behar.

Ariketa aerobiko baten ondoren, arnasaren erritmoa normaltasunera itzuli arte itxaron behar dugu.

AHOTSA EGOKI ERABILTZEKO GOMENDIOAK

Hitz-egiterakoan, entzulearen arabera, erabiltzen duten bolumenaren inguruan kontzientzia hartzen lagunduko diegu, bolumen altuegia erabili ez dezaten.

Arnasaren ziklo naturalak uzten dizkigunak baino esaldi luzeagoak ez ditugu erabili behar; ez dugu airea guztiz agortu arte jardun behar. Gogorarazi behar diegu, esaldi luzeetan, arnasa hartu behar dutela.

Toraxeko, lepoko eta sorbaldako muskuluak ez ditugu tentsioan jarri behar soinua igortzen ari garen bitartean.

Ahotsak imitatzea ez da komenigarria.

Poliki hitz-egin behar dugula gogorarazi behar diegu, eta garrantzitsua dela ondo ahoskatzea.

Hitz-egiterakoan, gorputza erlaxatuta eta postura egokian egon behar dugu.

BIZIMODU ETA INGURUNE OSASUNTSUA MANTETZEAKO GOMENDIOAK

Ahotsa neurrian erabili behar dugu: ezin diogu ahotsari gorputzeko beste atalei baino gehiago eskatu. Egunean zehar, ahotsari atseden hartzen utzi behar diogu, gorputza bezala, ahotsa ere nekatu egiten baita.

Ahotsa ez dugu luzaroan erabili behar, eta gaixo edo nekatuta bagaude are gutxiago.

Adi egon behar dugu honako sintomaren bat nabarituz gero: ahotsean tentsioa, eztarriko mina, alergia edo maizko katarroa.

MAIZEKO EDO HAMAR EGUN BAINO GEHIAGO LUZATU DEN ERLASTURA (ronquera) NABARITUZ GERO, GALDETU MEDIKUARI.

Tenperatura aldaketa bortitzak saihestu behar ditugu.

Elikadura zaindu:

Elikagai astunak saihestu behar ditugu (minak, oso onduak edo gaziak).

Gorputz ariketak egin aurretik ez da komenigarria elikagai astunak jatea.

Menta zaporeko gozokiak jatea saihestu behar dugu, eztarria sikatzen baitute, hobe beste zapore batekoak badira.

Edaria:

Ura maiz edan behar dutela gogoraraziko diegu, garrantzitsua baita ahoa eta eztarria beti heze eta lubrifikaturik izatea

Ez da ona edari beroegiak edo hotzegiak hartzea.

Etxean:

Entzuleak non dauden kontuan hartzea komeni da ahotsak egin behar duen ahalegina gutxitzeko. Gela batetik bestera garrasika hitz-egitea saihestuko dugu.

Hautsa eta bere mugimendua saihestuko ditugu.

Aireztatze, berotze eta aireko hezetasun egokia mantendu behar ditugu.

Posturaren oreka egokia mantentzen duela kontrolatuko dugu.

Garrantzitsua da gelak lainoztagailu baten laguntzaz heze mantentzea.

ASKOTAN, AHOTSARI ORDU BATZUK ATSEDEN HARTZEN UZTEN BADIOGU, ARAZO LARRIAGOAK SAIHETU DITZAKEGU.

irudiaren iturria