Kolaborazioak
Maila bat goragoSozializazioa: Adiskidetasuna, etsaitasuna eta bakartzea
Haurraren sozializazioak paper garrantzitsua betetzen du bere giza ahalmenenetan eta etorkizuneko bizitzan. Izan ere, bizitza osoa garatzen dugu besteekin hartu-emanetan: senitartekoekin, lagunartekoekin, lankideekin… (batzuek jainko edo izaki metafisikoekin ere bai).
Nola lagundu gure alaba eta semeei etxerako lanekin
Ikasleek eskolatik eramaten dituzten etxerako lanen inguruko gaiak betidanik eman du zer esana. Aspaldian ordea, zenbat bazter nahiko nahastuta dabiltza gaia dela eta.
Belarri txar eta arritmikoak; nork izendatzen ditu?
Aurreko tartean, musikaren garrantziaz aritu nintzen eta musikaren garrantzia bezalako kontzeptuak irakurrita motz gelditzen naizela uste dut. Horregatik azalpentxo bat ematea nahiko nuke, musika ez da garrantzizkoa, musika: da. Horregatik eman behar diogu garrantzia.
Jolas gune edo parkeak aztergai
Inoiz jarri al zarete pentsatzen zeren arabera eraikitzen diren gaur egungo jolas parke gehienak? Noren beharrei erantzuteko eraikitzen dira, haurra ala berau zaintzen duten heldu edota gurasoena? Nolako materialekin eraikitzen dituzte? Eta azken finean, gaur egun zein helburu dituzte horrelako jolas parkeek?
Nire alaba ez da neurea
Kaixo, laguna! gaurko gaiari heltzeko neure bizitzako anekdotatxo pare bat hona ekartzea begitandu zait. Oso gertakari arruntak dira, baina uste dut balioko dutela geroago azalduko dudanari bide emateko. Natorren, ba, harira.
Krisiak zertan laguntzen du?
Krisi hitza barra-barra entzuten da azken aldian. Egun gauzatzen ari diren injustizia berri askoren arrazoitzerako erabiliena den hitza dugu: KRISIA.
Haurra eta jolasa
Denok dakigu zein garrantzitsua den haurrak jolastea, baina ez dakigu oso ondo zergatik eta zenbateraino, eta ezta jolasak nolakoa izan behar duen ere. Jolasak gizakiaren osasun fisiko, emozional zein mentalean dauka eragina eta eman ohi dioguna baino arreta handiagoa merezi du. Horretaz arituko naiz datozen lerroetan.
Mintzairaren trastornoak
Zure seme-alabak arazoak al dauzka hitzak ahoskatzerakoan? Espresatzeko zailtasunak al dauzka? Edo ez ditu esaldiak modu egokian josten? Ez larritu, arazo horiek guztiak normalean, konpontzeko modukoak dira eta.
Ipuinak; Martin eta bere lagunak altxorraren bila doaz
Gure gizartearen erakuntzan ere garrantzi handia izan zuten ahoz transmititutako istorioek. Gaur egun, ordea, apika denbora faltagatik ala bestelako baliabideengan uzten dugulako istorioak kontatzearen ardura, geroz eta ipuin gutxiago kontatzen dira etxeetan. Gauzak horrela, gogoratuko al du Martinek altxorra non zegoen ezkutatuta?
Irensketa atipikoa
Zer da irensketa atipikoa (gazteleraz deglución atípica bezala ezagutzen dena)? Nola jakin gure haurrak irensketa atipikoa duen ala ez? Nork antzeman dezake irensketa atipikoa? Nork edo nortzuk ematen diote irtenbidea degluzio atipikoari?