“Sexaple” falta edo sexu pila haurdunaldian?
Guraso izaten askotan haurra jaio aurretik hasten da. Batzuetan ernalkuntza eman aurretik ere. Hots, proiektua martxan jartzen denean, gurasotasunaren inguruan hitz egiten hastean, izenak aukeratzean,… Beraz, gure intentzioak horretara bideratzen ditugunean, sortutako energia guzti horrek guraso bilakatzen laguntzen gaitu.
Ondorioz, momentu horietan eta haurdunaldian sexualitatea bizitzeko moduak gure alaba edo seme izango denarengan eragina izango du.
“Sexaple” falta edo sexu pila?
Salbuespenak-salbuespen haurdunaldiak gehienetan bizitza sexuala ez du asko aldatzen. Haurdunaldi aurreko bizitzan sexualki oso aktiboa izan denak, haurdunaldian ere horrela jarraituko du, egoera berriko ezaugarrietara egokituz. Eta alderantziz, bizitza ez hain aktiboa duen horrek ez du ikaragarrizko aldaketak nabarituko haurdunaldian.
Gainera emakume bakoitza eta haurdunaldi bakoitza ezberdina da. Ez dira berdinak diren bi, beraz, gomendioak kontutan hartu baina ez enpatxatu.
Haurdunaldian sexy?
Orain gutxi arte, emakume haurduna ez zen emakume erotikoa. Kontrakoa. Ondorioz, haurdunaldian tripa arropa handiz estali eta disimulatzen zen. Poliki-poliki gero eta ohituagoak gaude kamiseta estudun tripa harroak eta bular oparodun eskoteak ikusten. Ia-ia haurdunaldia sexya bilakatzea lortu dugu.
Ondorioz, jendartean emakume haurdunduek duen kontzeptuak eragin nabarmena du emakumearengan eta emakume izate hori bizitzearengan. Orain gutxi arte, gure bizitzako fase honetan erakargarria izateko legitimitatea lapurtu digute.Ondorioz, norberaren autokontzeptuan amatxo sexy bat sentitzearen alde lan egitea garrantzitsua da.
Ez gaizki ulertu sexy edo erakargarri kontzeptua. Erakargarri mila modutara sentitu gaitezke. Ez dugu horretarako kanpoko gauzen (arropa, perfume…) beharra izan beharrik edo bai. Bakoitzak erakargarri sentitzeko bere modu propioa du. Garrantzitsuena hori sentitzea da. Ez beti baina hori sentitu dezakegula jakitea.
Beraz, haurdunaldiarekiko norberak duen kontzeptua garrantzitsua izango da geroko bizipenetan.
HAURDUNALDIKO
FASE EZBERDINETAN SEXUALITATEA:
Haurdunaldi osasuntsu baten ordea, fase ezberdinak bereiz daitezke.
1.- Lehengoko hiru hilabeteetan:
Proiektu garrantzitsu baten barrena sartu zarela eta fase berri horretara egokitzen arituko zara. Agian, lehen esandako autokontzeptuen arteko lanketekin tirabiran ere ibiliko zara.
Umetxo bat zure barnean hazteko gorputza prestatzen hasten da.. Aldaketa fisikoen fasea da beraz. Gorputza abiadura bizian aldatzen hasiko zaizu. Gerrialdea desagertu, bularrak hazi,…
Itzela da gainera, zure barruan sortzen den hormonen mugimendua. Barne-mugimendu hauek ondorio batzuk sortzen ditu batzuengan; nekea, logalea, okadak, digestio astunak… eta egoera fisiko hauek sexu griñean eragitea orokorra da.
Psikologikoki
ere egokitzapen fasean sartu zara. Hain garrantzitsua den
proiektu hori gauzatzen ari zara. Momentu honetako besarkada baten
indarra izugarria izan daiteke. Eta oso kitzikagarria.
Abortu
bat sortu al dezaket jostailu erotiko baten sarketarekin? Eta
zakilarekin?
Sarri aipatu dira
hasiera honetako beldurrak.
Batez ere koitoarekin, mugimendu zakarrekin, masturbazioarekin,
orgasmoarekin… barruko haurtxo horri mina emango ote diozun
beldurra.
Haurdunaldi
osasuntsu batean, orgasmoa bat edo besarkada kitzikagarri baten
ondorioz, fetuak oxigeno igoera
nabariko du. Sexu jolasetan diafragma zabaltzen zaigunez, oxigeno
gehiago helduko zaio barruko umetxoari. Orgasmoarekin berriz,
sentitzen ditugun gihar mugimenduen
bibrazioak iritsiko zaizkio eta
sehaska batean kulunkaka gisa sentituko da haurra. 2.-Bigarren hiru-lau
hilabetekoan
Orokorrean, hirugarren hilabetetik aurrera okadak, logaleak… desagertu egiten dira. Amarentzat hiruzpalau hilabete energetikoenak izaten dira orokorrean. Oraindik ez zara astun sentituko eta indartsu senti zaitezke. Gogotsu.
Bigarren fase honetan, alua eta pelbisa erditzeko gertatzen hasiko dira. Alu barruko giharrak prestatzeko ariketa ezberdinak burutu dezakezu edo sarketa ezberdinak burututa giharrak landu.Gainera basodilatazioen eraginez, aluko hezetasuna handituko zaizu ziurrenik. Honek tentsio sexual bat piztu dezake zugan. Sexu gogoa bizia senti dezakezu. Berotasuna.
Beraz, ziurrenik bero-bero sentituko zara maiz. Dena den, kitzikadura handia izan arren, basodilatazioen ondorioz orgasmora heltzeko denbora luza daiteke.
3.- Azken fasean, 8-9.hilabeteak
Azken hilabete
hauetan tripontzi-tripontzi egongo zara. Agian astun sentituko zara,
bizkarreko minekin, orkatila handituekin, hanka lodiekin, trakets…
Ondorioz gure sexu jolasak egoera fisiko berri honetara egokitu
beharko ditugu. Bakarka nahiz beste bikoteka postura egokiak bilatuz.
Ez zaitez larritu bularrak laztanduz gero, esnea irteten bazaizu; normala da eta.
37. astetik
aurrera edozein momentutan eman daiteke erditzea. Oxitozina da
erditzearen probokatzaile nagusia. Estimulazio sexualaren bidez
oxitozina hori modu naturalean sortu dezakegu eta hainbeste desio
dugun erditzea eragin.
Argazkiaren iturria
Sexaple?
erantzuna
Bai inglesezko "sex appeal"a adierazteko erabili dut. Dudatan egon nintzen nola idatzi, horrela irakurria dut eta bestetik agian, nire inglesarekiko ezjakintasuna.
Espero testuaren ulermenean honek asko ez eragitea,
Eskerrik asko,
larraitz