Kolaborazioak
Maila bat goragoMusikaren eragina gure artean
Musikaren eragina haur eta gurasoengan nola ematen den pentsatzen jardun dut txoko honetan idazteko aukera eman zidaten momentutik, eragina hain da handia zentzu askotan, emoziotan, kultur transmisioan, sortzailetasunean…irasagar arbola etortzen zaidala gogora adarrak etengabeko nahasketan.
Gure haurrei helarazten dizkiegun ahozko mezuak esanahiz janzten
Zenbatetan hutsik daude gure hitzak. Haurrei, jostailu berriei eta batez ere gurasoei begira aritu naiz, aurreko artikuluetan zuei eta nire buruari oparitutako betaurreko more eta belarri berdeak jantzirik. Oraingo honetan ordea, begi eta belarriak nahikoa ez, eta nire arreta gurasoen ahoetara eta bertatik ateratzen ziren mezuetara (des)bideratu dut.
Natura eskasiagatiko sindromea
Hala deitzen zion norbaitek gaur egungo haurren sindromerik ohikoenetako bati eta a zer egia galanta! Gure herri gehienetan naturaz inguratuta bizitzeko zortea daukagu oraindik, baina zoritxarrez bizkarra eman diogu nonbait.
Haurrak, jolasa eta hiria
“Alkate jauna, ez ditugu txirrista eta tobogan gehiago nahi. Herria nahi dugu”. Horixe aldarrikatzen zuten Italiako Fano hiriko haurrek. Oroitzen al zarete, non jolasten zineten txikitan?
Aldaketaren argi-ilunak
Aurreko artikuluan, Haurren Hiriaz mintzatu ginen. Proiektu oso estimatua da, finean, haur zein helduen bizitza kalitatea hobetzen laguntzen duelako. Hala ere, horrelako proiektu bat sustatu eta martxan jartzeko, aldaketa dezente eman behar dira, bai pertsonal, zein talde mailan.
Kasketaldiak ulertzen esku-hartzeko irizpideak izateko
Guraso askok, haurren garapenaren momentu batetik aurrera, hauekin harremana borroka baten modura bizi dute. Esnatzea, gosaltzea, bainua hartzea edo eta jertsea jarri behar izatea, bat batean, haserrealdi desproportzionatu batean bihurtu daiteke. Kasketen aroa hasi da.
Gabonak: nola aukeratu jostailu egokia?
Galdera hauxe da, sasoi honetan, guraso askoren buruan bueltaka dabilena. Eskatutakoa erosiko diot edo nik aukeratutakoa? Aukeratu dudan hori aproposa izango ote da beretzat? Nahikoa jostailu aukeratu ote ditut? Tankera honetako galderak, maiz entzun ohi ditut garai hauetan.
Zure umearen azaleko etsaiak
Garatxoak, dermatitis atopikoa, moluskuak, zorriak,… ez dira oso kontu larriak, baina bai, ordea, molestia eta endredo ugari sortzeko adinakoak. Horregatik, gaurko lan honetan arazo horiei nola aurre egin ikusiko dugu.
Ahotsa zaintzen
Ahots arazoak gero eta ugariagoak dira gure gizartean; hala ere, beti lotzen dugu irakasleen patologiarekin. Gaur egun, aldiz, esan beharra dago gero eta pertsona gehiagok izaten dituztela ahots arazoak, eta, noski, haurretan ere gero eta nabariagoak dira.
Gaztetxoak haurdun gelditzen dira
Aurreko astean guraso.comen Madrilgo Complutense Unibertsitatean nerabeen haurdunaldian inguruko ikerketen ondorioak irakurri genituen. Datuek estatu espainolean gero nerabe gutxiago haurdun gelditzen direla zioten.