Haur hizkera Bergaran
apápa. (a). adberbioa. (haur hizkera.) Haur-hizkeran, etxetik kanpora. En el lenguaje infantil, fuera de casa. Hodeitxok apapa joatia nai dau, ta jantzi zuk pe botak./ Ama apapa dago.
ápatxi eiñ. (b). du aditza. (haur hizkera.) APATX EIñ. Eseri. Haur-hizkeran, batik bat. Sentarse. Apatxi eiñ nere altzuan, otsuan ipuiña kontaukotsut eta.
arre-arre ibili. esapidea. (haur hizkera.) Asto edo zaldi gainean ibili.
au-au. (haur hizkera.) Txakurra, haur hizkeran. Guazen amendik, au-au dator eta. (AAG Eibes)
begitxúan ibili. (d). (haur hizkera.) Begi itxuan ibili (jolasa). Jugar a la gallinita ciega Zer, begitxuan ibiliko ga laurok? Itxu-itxuka da erabiliagoa, nahiz eta gaurko umeek "'a la gallinita ciega' ibili" esaten duten. Sin. itxú-ítxuka.
fu eiñ. (a). aditza. (haur hizkera.) Putz egin. Soplar. Ein fu, zopia berua dago ta.
kakaiñéro, kakaiñerúa. (a). adjektiboa. (haur hizkera.) Kakatia. Cagón. Ander kakaiñero... Burla gisa, gehienbat. Sin. kákati.
kiki egin. aditza. (haur hizkera.) (Eibar) Ezkutatze jokuan ibili (ume txikixekin). Anetxo, kiki, kiki, nun dago?” (SB Eibetno).
kon, kon-kon. (haur hizkera.) (Eibar) "Roto. Hondatuta. Jokin, hau kon-kon!, kon dago, apurtuta." (SB Eibetno)
lólo. (a). (haur hizkera.) Lo. Laster lolo./ Lolo dago umetxua./ Oiñ lolo ein biou./ Zelako lolotxo edarrak eiñ dittuzun. Zenbait gurasok beren erdi-euskeran zera esan ohi du: Oiñ a lolo(s) joan biozu.
mama. izena. (haur hizkera.) Ura, haur hizkeran.
mamelo. izena. (haur hizkera.) Karameloa, haur hizkeran.
nene. izena. (haur hizkera.) Esnea.
nono, nonúa. (d). izena. (haur hizkera.) (Oñati) Ardia. (haur).
ñan-ñan eiñ. (a). du aditza. (haur hizkera.) NáNA EIñ, NANAN EIñ (EIB.). Jan. Comer. Ale, ñan-ñan eiñ da lolo eittera.
pa. (a). izena. (haur hizkera.) MA. Muxua. Beso. Ane, bota pa amandriai. pá émon. (a). dio aditza. PA EIñ, MA EMON, MA EIñ. Musu eman. Ala, pa emon da lotara. Ik. laztan, pátxo.
papa. izena. (haur hizkera.) (Eibar) Ogia.
pátxo, pátxua. (a). izena. (haur hizkera.) MáTXO, -UA. Patxoa. Besito (inf.). Amari pa txikixa nola esaten den galdetzean matxua dio; Idurixon, bere jaiotetxean, hala esaten zutela. Seme-alabok sekula entzun gabe geunden, beti patxua aditu uste izan dugulako. Ik. pa.
pikutéau. (a). dio aditza. (haur hizkera.) Chivar. Andereñuana joaten da gauza danak pikuteatzera./ Beti pikuteatzen ibiltzen da.
pikutero, -a, pikuterúa, -ía. (a). adjektiboa. (haur hizkera.) Salatia. Acusica. Lagunak ezin dabe Mikel ikusi, pikutero utsa dalako.
pítxi, pitxía, -xa. (b). izena. (haur hizkera.) Bitxia. Gauza polita. Cosa bonita. Ikusi zelako pitxia ekarri dotsuten Donostiatik./ Nun gordetzen dittuzu pitxixak? pitxi-pitxi. (b). izena. PITXI-PíTXIXAK. Gauza txiki samar eta politak: erregalu-gaiak, etab. Erdaraz ere "tiene la casa llena de pitxi-pitxis" eta horrelakoak entzuten dira.
pitxin, pitxiña. (haur hizkera.) PITXI. Txikia, maittia, politttori. Ai, nere pitxiña./ Zela dabil gure pitxintxo. Ik. pitxitxi.
popo. izena. (haur hizkera.) PAU-PAU (EIB.). Autoa.
potxótx, potxótxa. (b). izena. (haur hizkera.) POTóT, -A. Emakumearen sexoa. Haur hizkuntzan, batik bat. Emaiozu kremia, potxotxa erreta dauka ta. Ik. potóliñ, pótorro.
punba egin. (a). aditza. (haur hizkera.) PUNBALA EGIN, PAUN EGIN (EIB.). Erori. Zer pasau jatzu, punba? .
púpu, pupúa. (a). izena. (haur hizkera.) Mina. Dolor. Nun daukazu pupua, maitte? Pupua (mugatua) ia beti. Bot xentimoko pupua eta amar duroko trapua. (b). esaera. . (haur hizkera.) Min txikiari benda edo sendagai handia jartzen zaionean esana.
purrutéro, purruterúa. (b). adjektiboa. (haur hizkera.) Puzkartia, haurren artean gehienbat. Pedorrero, -a; entre niños, mayormente. Kakaiñero!, purrutero! joan emendik! Ik. puzkárrontzi, puzkárti.
putaséme, putasemía. (b). adjektiboa. (haur hizkera.) Hijo puta, mala persona. Putaseme orrek anai-arreba guztiak arruinauta laga jittuk.
taka-taka. (a). adberbioa. (haur hizkera.) TTAKA-TTAKA, TIKI-TAKA, TAPA-TAPA. Oinez. (haur., batik bat). Taka-taka goiaz Uberara./ Ibai, zelako ondo ikasi dozun taka-taka. TAKA-TAKA IKASI, IBILLI, etab. Nagusiez ere bai inoiz. Artu bi marmintt, olaxe, mokor banatan, olaxe eskuekin, abarka baltzak, buruko paiñeluak olaxe, taka- ttaka- ttaka- ttaka, Osintxura. Hil.
takatan. izena. (haur hizkera.) (Eibar) TRAKATAN. Zaldia.
tas-tas emon. (a). dio aditza. (haur hizkera.) Jo, pasada eman. Pegar. Geldik ezpazare tas-tas emungotsut.
tato. izena. (haur hizkera.) Salto. (haur). Tato eizu, maittiorrek, jausi barik. (AAG Eibes).
tete. izena. (haur hizkera.) Txupetea.
tóto. (a). izena. (haur hizkera.) Txakurra. Fuera toto!/ Badator toto. Ik. txitxi.
txasta eiñ. (b). aditza. (haur hizkera.) Indizioa sartu. Poner una inyección. Ez ibilli ortosik arri gaiñian, bestela medikuak txasta eingotsu. Etim.: zast egin.
txatxur, txatxúrra. (c). izena. (haur hizkera.) Hagina. Diente. Txatxurtxuak miñ emuten dotsue ezta, biotza?/ Ointxe dauzka txatxurrak urtetzen. TXATXURTXO, batik bat.
txintxau. (a). aditza. (haur hizkera.) Zirikatu. Enara beti neri txintxatzen ibiltzen da. Berri samarra dirudi.
txíst eiñ. (b). dio aditza. (haur hizkera.) Indizioa sartu. Txist eindda pasauko jatzu pupua./ Txist ein biotsut, baiña eztotsut miñik emongo. Ik. txistara.
txixaiñéro, txixaiñerúa. (a). adjektiboa. (haur hizkera.) Txixatia (haur.). Meón, -a. Andereño, txitxaiñero esan dost Gorkak. Burla edo deiki bezala, batik bat. Ik. kakaiñéro, txixáti.
txunda-txunda. izena. (haur hizkera.) Musika (haur). Zer, entzungou txunda-txunda?
ua-uau. onomatopeia. (haur hizkera.) Txakurra. Ua-uauk zer eitten dau? (SB Eibetno). Sin. txitxi.