Familiendako heziketa baliabideak
Dokumentu honetan, gure seme-alaben garapen psikologiko osasuntsua bideratzeko eta euren gizakideekin errespetuz elkar bizitzeko gaitasuna lantzeko aholku batzuk eskaintzen dira.
- Dokumentu honetan, gure seme-alaben garapen psikologiko osasuntsua bideratzeko eta euren gizakideekin errespetuz elkar bizitzeko gaitasuna lantzeko aholku batzuk eskaintzen dira. Familientzako heziketa baliabideak (Pdf formatuan - 281 KB)
- Seme-alaba nerabeen gurasoentzako tresna erabilgarri eta praktikoa aurkezten da artxibo honetan. Familiako kide guztientzat egunez eguneko bizikidetasuna errazagoa egiten lagunduko duten giltzarrietako batzuk aurkezten dira agiri honetan. Hezkuntza demokratikoa nerabezaroan (Pdf formatuan - 172 KB)
- Oraingo honetan neba-arreben arteko gatazkak maneiatzeko eta ebazteko irizpideak erakusten dira. Horrela, jarduera-jarraibideak eskaintzen dira seme-alaba berri bat jaiotzean, eraso fisikoak egotean edo neba-arreben arteko gatazkak sortzean aplikatzeko. Bakerako Heziketa neba-arreben arteko gatazkak konponduz (Pdf formatuan - 437 KB)
- Aurkezpen honetan, seme-alabek pantaila berriak (Internet, TB eta bideojokoak) erabiltzean, gurasoek kontuan izan behar dituzten irizpide orokorrak laburbiltzen dira. Baliabide berrien erabilera soiltzea da helburua, honela, familiek behar bezala erabiliko baitituzte, eta baliabide teknologikoetatik onurak eskuratuko baitira, eta aldi berean, gehiegizko erabilera galarazi. Familia eta teknologia berriak (Pdf formatuan - 94 KB)
- Dokumentu honetan, familiek seme-alaben adimen-trebetasunak bultzatzeko kontuan hartu behar dituzten giltzarri aipagarrienetako batzuk laburtu dira. Egunero-egunero seme-alaben eskolako lanak eta bestelako jarduera akademikoak egiten lagun dezakeena labur-labur azalduta aurki daiteke. Seme-alaben arrakasta akademikoa sustatzeko giltzarriak (Pdf formatuan - 143 KB)
- Seme-alaben garapena jaiotzatik urtebete egin arte sustatu nahi duten familientzat fitxategi bat gehitu da. Artxibo horretan, ariketa erraz eta praktikoak agertzen dira, gurasoek seme-alaben mugimenduen garapena, garapen emozionala, kognitiboa eta soziala sustatu ahal izateko. Artxiboan, edukiak eta ariketak hiruhilekoetan banatu dira, kronologiaren arabera. 0-1 urteko haurren gurasoentzat programa (Pdf formatuan - 1,32 MB)
- Aurreko fitxategiarekin jarraituta, aurkezpen honetan familiek aurkitu ahal izango dituzte garapenaren inguruko aurkibideak, sei hilabeteka jarrita, haurrak 12 hilabete dituenetik 2 urte bitartera. Era berean, gaitasunak indartzeko jarduerak ere agertuko dira. 1-2 urteko haurren gurasoentzat programa (Pdf formatuan - 866 KB)
- Ondoren azaltzen den artxiboa, aurrez aurkeztutakoen osagarria da. Euren seme-alabak erraz eta modu dibertigarrian estimulatu nahi dituzten familiek, 2 eta 3 urte bitarteko seme-alabekin egiteko moduko jarduerak eta ekintzak aurkituko dituzte agiri honetan. 2-3 urteko haurren gurasoentzat programa (Pdf formatuan - 581 KB)
- Fitxategi honetan, jolasean eta haurren garapenean espezializatutako profesionalen ekarpen praktikoak ageriko zaizkigu. Fitxategian, besteak beste, ondorengoak aurkituko ditugu: gurasoen eta hezitzaileen rolari buruzko informazioa, ikaskuntza-faseak, jolasak duen eragina haurren garapen integralean eta jolasa neska-mutiko ezinduengan. Jolasa eta hezkuntza (Pdf formatuan - 597 KB)
- Dokumentu honetan aurkituko dugu aitek eta amek jolasaren inguruan jakin behar duten informazioa eta jolasak haurraren garapen psikologikoan duen garrantziaren ingurukoa. Mugimen-garapena, garapen intelektuala, soziala eta emozionala estimulatzeari buruzko informazioa ez ezik, jolas bakoitzak seme-alabengan sustatzen dituen balioen nozioak ere ikusiko ditugu. Familia eta jolasa (Pdf formatuan - 316 KB)
- Modu praktikoan, fitxategi honetan aurkezten dira honako hauen inguruko zenbait giltzarri: esfinterrak kontrolatzea, txupetearen ohitura, eta, loari dagokionez, sehaskatik ohera pasatzea. Gurasoek aukera dute ohitura horiek astiro-astiro euren seme-alabei irakasteko. 2-5 urteko haurrak hazteko giltzarriak (Pdf formatuan - 364 KB)
- Dokumentu honetan agertzen dira familiek beren seme-alaben hezkuntzan estilo demokratikoa jorratzeko ildo nagusiak. Gainera, modu praktikoan eta errazean, aldera daiteke haurren garapen psikologiko onarentzat onuragarriak ez diren elementuekin. Hezkuntza demokratikoa (Pdf formatuan - 59 KB)
- Ondorengo aurkezpenean eduki bereziki praktikoak agertzen dira, haurra eskolara hasteko lehen egunetan, haurrarengandik bereizteko prozesuari aurre egiteko moduarekin kezkatuta dauden gurasoentzat. Gainera, atxikimendua ezartzearen eta horrek haurraren garapen psikologikorako duen garrantziaren inguruko bibliografia baliagarria agertzen da. 0-3 urte: Haurrak Eskolan hastea errazteko hezkuntza-irizpideak (Pdf formatuan - 211 KB)
- Dokumentu honetan, haurren bat adoptatu duten familiek estrategia praktikoak aurki ditzakete seme-alaba berriarekiko lotura afektiboa indartzeko, arretaren eta estimulazioaren bitartez. Atxikimendua eta haurraren burmuin-garapena sustatzea (Pdf formatuan - 431 KB)
- Ondorengo artxibo honetan argi definitu da droga zer den, zer ondorio dituzten eta nola aurkezten diren. Era berean, egungo gizartean kontsumi daitezkeen droga-mota nagusiak ere zehaztu dira. Drogei eta ondoriozko arriskuei buruzko informazioa (Pdf formatuan - 94 KB)
- Dokumentu honetan, irizpide praktikoak eskaintzen dira kirolarien gurasoentzat. Seme-alaben garapen pertsonalean eta kirol mailako garapenean laguntzeko jarduera-jarraibideak ezagutzeko balio du. "Padres de primera" (Pdf formatuan - 453 KB)
- Ondorengo agiri honetan labur eta zuzen azaldu nahi izan dira goi-mailako gaitasunak dituzten seme-alaben eguneroko heziketan gurasoek kontuan izan beharreko oinarrizko premisak, horien bidez seme-alaben gaitasun berezi horien garapen egokia sustatu eta bultzatzeko. "Familia eta Supergaitasuna" (Pdf formatuan - 316 KB)
- El documento que se presenta a continuación puede resultar de interés para aquellas Ondoren aurkezten den agiria interesgarria izan daiteke euren seme-alaben arteko gatazkak nola konpontzen diren jakin nahi duten familientzat. Nork bere hausnarketa egiteko lan praktiko interesgarria da, eta zenbait puntuaziotan oinarrituta, neba-arreben arteko gatazketan esku hartzean kontuan hartu beharreko jarraibideak zeintzuk diren jakin daiteke. Ondo aurre egiten diegu neba-arreben arteko gatazkei (Pdf formatuan - 207 KB)
- Jarraian garapenean nahasteak dituzten seme-alaben familia talde batek egindako laburpen bat aurkezten da; laburpenean eduki adierazgarrienak biltzen dira eta egoera berean dauden beste familia batzuei laguntza eskaintzea du xedea. Material hori Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren babesarekin argitaratu zen eta beren zalantzen eta galderen erantzunik aurkitzen ez duten familiei oso baliagarri gerta dakieke. Familia eta garapenean nahasteak dituzten seme-alabak (Pdf formatuan - 100 KB)
- Dokumentuaren xede nagusia da adopzio-familiei haien umeak hezteko orientazio mezuak eskaintzea. Helburua da modu erraz batean, beren umeen hezkuntzan murgilduta dauden familia testuinguruetan ematen diren adopzio ondoko egoerak normalizatzea. "Orientaciones Educativas para familias adoptivas" (Pdf formatuan - 138 KB)
- Dokumentu honetan, hezkuntza arloko profesionalek familiekin komunikazio eraginkorra ezartzerakoan lagunduko dien oinarrizko printzipioen laburpena aurkituko dute. Profesionalaren helburu nagusia familiei konfiantza ematea izan behar du, azken hauek beren haurren eguneroko heziketarako daukaten ahalmen aktiboa ikus dezaten. Hezkuntza zentro eta familiaren arteko harremanaren oinarrizko irizpideak (Pdf formatuan - 194 KB)
- Presentazio honetan senide hurkoekin (aitaginarreba/amaginarreba, ezkoanaia/ezkonarreba, suhia/erraina…) ezartzen diren harremanak optimizatzeko estrategia pertsonaletan oinarritzen den informazio praktikoa aurkitu ahal da. Pertsona bakoitzak, egunero bizitzen diren egoera familiarrei aurkeztutako informazioa estrapolatu ahalko du, horrela familia zabalarekin komunikazio bidea hobetzeko. Familiartekoekin harremanak (Pdf formatuan - 2,12 MB)
Iturria: bilbao.net.