Antsietatea
Baina, zer da antsietatea?
Antsietatea gizakiok (eta baita animaliek ere) ematen dugun erantzun bat da, eta sortzen da gure burmuinak egiaztatzen duenean gure bizia arriskuan jartzen duen arrisku bat dagoela.
Baina, zer gertatzen da gure burmuinak berez kaltegabea den zerbait arriskutsutzat jotzen badu? Bada antsietate sintomak igortzen ditu berehala, arriskua benetakoa balitz bezala. Benetako arriskua egonez gero, antsietateak ihes egitera edo egoera hori saihestera bultzatuko gaitu, hau da, arriskutik kanpo jartzen lagunduko digu.
Antsietate mota bi dagoela esan genezake: antsietate positiboa, benetako arriskuen ondorio dena, eta antsietate negatiboa, gure buruan baino ez dauden beldurrei dagokiena. Lehena ona da, mugiarazi eta konponbide bat bilatzera bultzatzen gaituelako; bigarrena, berriz, negatiboa da, blokeatu egiten gaituelako eta bizitzari atseginik ateratzea galarazten digulako.
Antsietatea, bada, gure bizitzan gertatuz doazen aldaketetara egokitzeko orduan izaten diren zailtasunen ondorio da beti. Burmuinak funtzionatzeko modu zehatz bat dauka.
Burmuinarentzat zerbaitek garrantzi berezia badu, burmuin horrek erantzun emozional bat sortuko du. Ona izan txarra izan, burmuinak behin eta berriz errepikatzen du erantzun hori estimulu beraren aurrean. Esaterako, zer pasatzen zaizu burutik kantu berezi hura entzuten duzun aldiro, edo ezagun duzun lurrin bat usaintzen duzun aldiro? Bai kantuak bai lurrinak, gertatu zenaren oroitzapena ez ezik egoera harekin zure burmuinak lotzen dituen sentsazioak ere ekartzen dizkizute burura. Antsietateak berdin funtzionatzen du, “kateaturik” geratzen da eta zure burmuinari zerbaitek gogorarazten dionean aktibatu egiten da. Sarritan, antsietatea benetako motibo batek eragiten du (susto batek, adibidez), baina benetako arriskua pasatu ondoren ere hortxe geratzen da, antsietatea eragin zuen gertakaria beldurrezko erantzunarekin lotu baitu.
Antsietateak hainbat sintoma eragiten du berehala nerbio sisteman, bizia arriskutik kanpo jartzeko helburuaz. Izerdia, takikardia, taupada biziak, urdailean korapiloa, aire falta, buru sorgortua eta antzekoak izan ditzakezu, izan ere, antsietatearekin lotutako berrogeitik gora sintoma dago. Hori gauza zoragarria da arriskua benetakoa bada, baina arazo handia da arriskua benetakoa ez bada.
Behin antsietatea “kateatu” denean, gero eta eguneroko ohiko gauza gehiago dago sintoma horiek eragiten dizkizutenak, gero eta estimulu gehiago dago antsietate-erreakzio bera eragiten dutenak. Antsietatea antzeko gauzetara hedatzen da (hasieran beldur zara denda batean sartzeko, gero beldur zara hirian paseatzeko, eta azkenik beldur zara etxetik irteteko, esaterako).
Nire metodo esklusiboarekin oso erraza da arazoa konpontzea. Antsietatea martxan jartzen duten estimuluak hasieratik mozten erakutsiko dizut. Inportanteena zeure burua ondo ezagutzea da, barnean nola funtzionatzen duzun deskubritzea eta antsietatea behin betiko ezabatzeko zeintzuk tresna behar dituzun jakitea.
Eskura jartzen dizudan metodoaren bidez, laster ikasiko duzu antsietatearen arazoa, antsietate nahasteak, antsietate krisiak konpontzen; fobiei agur esango diezu eta betiko saihestuko dituzu beldurrak eta larritasun uneak.
Azalduko dizut antsietateak zugan nola funtzionatzen duen. Eta antsietateak zugan nola funtzionatzen duen jakiten baduzu, ez al duzu uste prozesua alde erantzira egitea oso erraza izango dela, antsietatea erabat desagertu arte?
Antsietate testa
Erantzun Test honetako galderei antsietaterik duzun jakiteko.
-
Eguneroko bizimoduko egoera batzuk saihesten ditut, antsietatea sortuko didaten beldur naiz eta
-
Bihotz taupada biziak izaten ditut
-
Bihotz astinduak izaten ditut
-
Pultsua bizkortu egiten zait
-
Itomen sentipena daukat
-
Hats falta daukat
-
Eztarria trabatu behar zaidan sentipena daukat
-
Bularreko estutasuna edo ondoeza daukat
-
Goragaleak edo sabelaldeko minak dauzkat
-
Ezegonkortasuna, zorabioak edo konorte galerak ditut
-
Irrealitatea edo neure buruarengandik bananduta egoteraren sentipena dut
-
Sorgortzearen, atxikitasunik ezaren edo erreaktibotasun emozional ezaren sentipena dut
-
Kontzentrazio falta edo burua hutsik izatearen sentipena dut
-
Inguruarekiko durduza izatearen sentipena dut
-
Motiborik gabe sumintzen naiz
-
Motiborik gabeko tentsio muskularra dut
-
Oheratzen naizenean loak hartzeko zailtasuna dut
-
Goizean jaikitzean, atseden hartu ez izanaren sentipena dut
-
Sarritan ezinegonean edo pazientziarik gabe ibiltzen naiz
-
Erraz eta motiborik gabe nekatzen naiz
-
Txindurritze sentipena daukat
-
Hotzikarak edo itobeharrak ditut
-
Kontrola galtzeko edo zoratzeko beldurra dut
-
Oldar kontrolaezin batean neure buruari edo besteei min egiteko beldurra dut
-
Neure burua kontrolatzeko gai izan ez eta zerbait egiteko beldurra dut
-
Bihotzekoak emateko beldurra dut
-
Ni neu hiltzeko, edo maite dudan norbait hiltzeko, edo ezbeharren bat gertatzeko beldurra dut
-
Bakarrik edo pertsona gehiegirekin egoteko beldurra dut
-
Eztarria trabatu, oka egin, listu gutxi edo gehiegi sortu, betazalak gehiegi edo gutxiegi itxi edo maiztasun handi edo txikiegiz arnasteko beldurra dut
-
Oso leku handi edo txikietan egoteko beldurra dut
-
Jendearekin egoteko beldurra dut
-
Autoz, trenez, hegazkinez edo autobusez ibiltzeko edo igogailuetan sartzeko beldurra dut
-
Objektu zehatz batzuei, pertsona jakin batzuei edo egoera espezifiko batzuei beldurra diet
-
Animalien beldur naiz
-
Injekzioak hartzearen edo odola ikustearen beldur naiz
-
Antsietate krisi sakon bat izatearen beldur naiz; zoratzeko edo burua galtzeko beldurra dut
-
Eguneroko bizimoduko gauzengatik kezka irrazionalak izaten ditut
-
Egundoko izua dut gertakari traumatiko batez (istripu bat, heriotza bat edo benetako mehatxuak) hiletan edo urteetan etengabe oroitzen naizelako
-
Neure buruan sartu eta ekidin ezin ditudan pentsamendu, bulkada edo irudiak ditut
-
Jokaera irrazionalak ditut (eskuak garbitu, objektuak ordenan jarri, gauzak egiaztatzea, etab.)
-
Zenbait ekintza behin eta berriz errepikatzea arau zehatz batzuen arabera (modu jakin batean
Nola agertzen da antsietatea?
Antsietate negatiboa sortzen da burmuinak uste duelako, pentsamenduen bitartez, arrisku bat daukazula, nahiz eta benetan ez dagoen zure bizia arriskuan jartzen duen ezer. Igogailua seguru-segurua izanik ere, pentsatzen baduzu erori egingo dela eta zure burmuinak zure pentsamenduak egiazkotzat jotzen baditu, berehalaxe igorriko dizkizu antsietate sintomak eta zure jokaera ihes egitekoa edo saihestekoa izango da.
Ohartu zara inoiz nola pentsatzen duzun? Mundu errealarekin zentzumenen bidez komunikatzen zara. Pentsatu ere, zentzumenen bidez pentsatzen duzu: ikusi, entzun edo gauzak sentitu egiten dituzu zure barruan. Ezinezkoa da pentsatu gabe sentitzea. Lehenengo pentsatu, gero sentitu.
Antsietatearen arazoa zure burmuinak, modu okerrean, benetakotzat jotzen dituen pentsamenduak sortzean datza. Zuk, arrazoiaren arabera, badakizu ez direla egiazkoak, baina maila emozionalean sinistu egiten dituzu, “egia direla sentitzen duzu”. Zure burmuinak uste badu zerbait larria gertatu behar dela, antsietate sintomak igortzen hasten da. Pentsamendu hori izan daiteke irudi mental bat (zeurea edo beste pertsona nahiz egoera batena), soinu bat (zeure ahotsa bera, norbaiten hitzak, zarata edo musika bat...) edo gorputzeko sentsazio bat (kilikak, hotza, beroa...).
Zure antsietateak nola funtzionatzen duen ikasten baduzu, denbora gutxian suntsitu ahal izango duzu.
Antsietatea modu askotara azaltzen da. Modu horiek bost sintoma talde handitan laburbiltzen ditut:
-
Ihes egitea/Saihestea: eguneroko bizimoduko egoera batzuk saihestu egiten dituzu, edo halakoekin ustekabean topo eginez gero, ihes egiten diezu.
-
Erantzun fisiko eta psikologikoak: taupadak, bihotz astinduak edo pultsua bizkortzea; izerdia; dardarak edo astinaldiak; itomen edo hats faltaren sentipena; eztarria trabatuta edukitzearen sentipena; bularreko estutasuna edo ondoeza; goragaleak edo sabelaldeko minak; ezegonkortasuna, zorabioa edo konortea galtzea; irrealitatea edo norbere buruarengandik bananduta egotearen sentipena; sorgortzearen, atxikitasunik ezaren edo erreaktibotasun emozional ezaren sentipena; kontzentrazio falta edo burua hutsik izatearen sentipena; Inguruarekiko durduza izatearen sentipena; motiborik gabe sumintzea; motiborik gabeko tentsio muskularra; oheratzean, loak hartzeko zailtasunak izatea; goizean jaikitzean, atseden hartu ez izanaren sentipena; sarritan ezinegonean edo pazientziarik gabe ibiltzea; erraz eta motiborik gabe nekatzea; txindurritze sentipena; hotzikarak edo itobeharrak.
-
Kontrola galtzearen sentipena: kontrola galtzeko edo zoratzeko beldurra; oldar kontrolaezin batean nork bere buruari edo besteei min egiteko beldurra; nork bere burua kontrolatzeko gai izan ez eta zerbait egiteko beldurra.
-
Beldurrak: bihotzekoak emateko beldurra; zu zeu hiltzeko, edo maite duzun norbait hiltzeko, edo ezbeharren bat gertatzeko beldurra; bakarrik edo pertsona gehiegirekin egoteko beldurra; eztarria trabatu, botaka egin, listu gutxi edo gehiegi sortu, betazalak gehiegi edo gutxiegi itxi edo maiztasun handi edo txikiegiz arnasteko beldurra; oso leku handi edo txikietan egoteko beldurra; jendearekin egoteko beldurra; autoz, trenez, hegazkinez edo autobusez ibiltzeko edo igogailuetan sartzeko beldurra; objektu zehatz batzuei, pertsona jakin batzuei edo egoera espezifiko batzuei beldurra izatea; animalien beldur izatea; injekzioak hartzearen edo odola ikustearen beldur izatea; antsietate krisi sakon bat edukitzearen beldur izatea; zoratzeko edo burua galtzeko beldurra; eguneroko bizimoduko gauzengatik kezka irrazionalak izatea; egundoko izua izatea gertakari traumatiko batez (istripu bat, heriotza bat edo benetako mehatxuak) hiletan edo urteetan etengabe oroitzeagatik.
-
Pentsamendu errepikakorrak: zeure buruan sartu eta ekidin ezin dituzun pentsamendu, bulkada edo irudiak; jokaera irrazionalak edukitzea (eskuak garbitu, objektuak ordenan jarri, gauzak egiaztatzea, etab.); zenbait ekintza behin eta berriz errepikatzea arau zehatz batzuen arabera (modu jakin batean otoitz egin, autoen matrikulak zenbatu edo batu, kalean ibiltzean lauzak zapaldu).
Antsietatearen ezaugarri nagusia hauxe da: apurka-apurka hedatu eta hedatu egiten da eta gero eta gauza gehiagok sortzen dute antsietatea.
Antsietatea tratatzeko, mediku gehienek lasaigarriak agintzen dituzte edo bestela lasaigarriak eta bizkorgarriak nahasten dituzte. Botikek ez dute antsietatea sendatzen, bakarrik sintomak kentzen dituzte. Ez dut antsietatea soilik lasaigarriak hartuta gainditu duen inor ezagutzen. Baina lasaigarriek, antsietatea ez sendatzeaz gainera, arazo berri bi eragiten dute: mendekotasuna sortzen dute (ezin diozu botika hartzeari utzi) eta tolerantzia (gero eta dosi gehiago behar duzu sintomak baretu ahal izateko). Botika batzuk nahasteak goitik beherako giza koktelontziak sortzen ditu.
Eta zertan datza antsietatea sendatzeko metodoa?
Ohartu al zara inoiz nola egiten dugun pentsatzeko? Munduarekin zentzumenen bidez komunikatzen gara. Pentsatu ere, zentzumenen bidez pentsatzen dugu: ikusi, entzun edo gauzak sentitu egiten ditugu geure barruan. Ezinezkoa da pentsatu gabe sentitzea. Lehenengo pentsatu, gero sentitu.
Antsietatea, zure pentsamenduen bitartez burmuinak arriskuan zaudela interpretatzen duelako sortzen da. Pentsatzen baduzu igogailua erori egingo dela eta zure burmuinak hori hala dela interpretatzen badu, berehalaxe igorriko dizkizu antsietate sintomak. Niri ere hala gertatuko litzaidake.
Arazoa zera da: zure pentsamendu batzuk sortzeko modua dela-eta, zure burmuinak errealak ez diren gauzak interpretatzen dituela. Nire burmuinak zerbait larria gertatu behar dela uste badu, defentsa mekanismoak jarriko ditu martxan (antsietatea). Antsietate prozesua pizten duen pentsamendu hori irudi mental bat izan daiteke (zurea edo beste pertsona nahiz egoera batena), soinu bat (zeure ahotsa bera, norbaiten hitzak, zarata edo musika bat...), edo gorputzeko sentsazio bat (kilikak, ziztako bat, hotza edo beroa...). Sekretua, bada, burmuinak pentsamendu horietaz egiten duen interpretazioa aldatzen jakitean datza.
Nire metodo esklusiboa teknika egiaztatu eta erabat eraginkorretan oinarritzen da. Teknika horiek hogeita bost urtean zehar egokituz joan naiz nire psikologia kontsultan. Hala, antsietatea sortzen duten pentsamenduen aurrean zure burmuinak erantzuten duen modua aldatzeko teknikak ikasiko dituzu. Teknika horiek bizkor ikasteko moduan idatzi ditut, eta egunerokoan praktikan jartzeko moduan, antsietatea behin betiko gainditzeko.
Nire metodoak, botikek ez bezala, antsietate erreakzio positiboak –hau da, arriskua benetakoa deneko egoerak– errespetatu egiten ditu.
Zein da, beraz, antsietate prozesua eta nola eten daiteke? Estimulu batek (barnekoa edo kanpokoa) pentsamendu bat sortzen du (ikusizko irudi bat, entzunezko pentsamendu bat edo sentitzen dugun zerbait) eta pentsamendu horrek barne Egoera bat sortzen duen bide neurologiko bat irekitzen du (ondo nago, gaizki nago, triste nago, itota nago...) sentsazio bati elkartua (izerdia nabaritzen dut, takikardiak, taupada biziak, urdailean korapilo bat, aire falta, oroimen falta etab.). Era berean, sentsazio horrek jokaera bat eragiten du (mugitu egingo naiz edo ez, egoera hori bilatuko dut edo saihestu egingo dut etab.).
Eskola konduktistak jokaeran zentratzen dira, jakina. Orientazio dinamikoko eskolak sentimenduetan zentratzen dira. Medikuntza farmakologikoak sentsazioa ezabatzen du. Eta eredu psikologiko berriak zer? Guk alderdi kognitiboan dihardugu, pentsamenduetan. Pentsamendu baten esanahia, kodifikazioa, desbideratzen badugu, bide neurologikoak beste barne egoera baterantz jotzen du, beste sentsazio baterantz eta, ondorioz, beste jokaera baterantz.
Horrexegatik da nire metodoa horren eraginkorra eta bizkorra emaitzetan: katea hasieratik hausten dugulako. Metodo honen bidezko tratamendua, gainera, oinazerik gabea da: inor ez da gaizki sentitzen bere barne prozesuak ulertzen dituenean eta antsietatea eteteko mekanismo egokiak martxan jartzen dituenean. Aldaketak sortzaileak dira, bide berriak, aukera berriak urratzen dituztelako. Ezagutzen baduzu medikazioaren kate amaigabean sartuta dagoen inor, gomenda iezaiozu metodo iraultzaile hau. Eta seguruenik arazoa uste baino lehenago egongo da konponduta.
Ogi txigorgailu bat erosten duzunean, aparatuarekin batera jarraibideen liburuska txiki bat ematen dizute, eta bertan txigorgailua nola dabilen azaltzen da, hala nola gerta litezkeen matxurak zeintzuk diren, nola konpondu matxurok eta zein zerbitzu teknikotara jo dezakezun laguntza bila. Jaio zinenean, inork ez zizun eman zure burmuinaren funtzionamenduari buruzko erabilbide libururik. Ogi txigorgailu bat tresna erraza da erabiltzeko. Giza burmuina, berriz, sistemarik konplexuena, lurrean dagoen miraririk handiena da, milaka milioi konexiorekin.
Orain aukera daukazu jakiteko zure burmuinak nola funtzionatzen duen eta une honetan zer dela-eta ari den antsietatea sortzen. Nire metodoarekin, oso denbora gutxian, antsietatea pastillarik eta oinazerik gabe ezabatu ahal izango duzu.
|
Espainiako Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak, Zerbitzu Sozialen, Familien eta Ezinduen Estatuko Idazkaritzako Dokumentazio Zerbitzuaren bitartez (IMSERSO), Ricardo Ros-en Antsietateari Stop! metodoko ariketak bereziki egokitzat jo ditu antsietate arazoak konpontzeko eta Hirugarren Adinekoen bizi kalitatea handitzeko
|
Oraintsuko txosten batean, Estatu Batuetako Gobernuaren mende dagoen eta mundu osoan ospetsua den NATIONAL INSTITUTE OF MENTAL HEALTH-ek aitortu du ANTSIETATEARI STOP eta antzeko metodo psikologikoen bidezko antsietate tratamenduek askoz ere emaitza hobeak ematen dituztela pastilla tratamendu tradizionalek baino, eta medikuei gomendatzen die medikazioa kasu isolatuetara mugatzeko. Institutu horren arabera, ANTSIETATEARI STOP eta halako metodoak dira medikuek euren pazienteei gomendatu behar dizkietenak, oso eraginkorrak eta bizkorrak izateaz gainera pastillen albo ondorioak ekiditen dituztelako.
Aurrera egin aurretik, mesedez, egizu ariketatxo hau:
-
Pentsatu ondoeza eragiten dizun irudi batean.
-
Irudi horretan, zeure burua edo aurrean duzuna ikusten duzu?
-
Zeure burua ikusten baduzu, alda ezazu irudia zure irudimenarekin eta pentsatu irudian irudi hori zeure begietatik ikusten ariko bazina bezala (eta, honenbestez, zeure burua ikusteari utziko diozu). Ondoeza eragiten dizun irudia zeure begietatik ikusten baduzu (zeure burua ikusi barik), alda ezazu eta ikusi zeure burua kanpotik.
-
Zer gertatu da? Zure sentipena aldatu al da?
Zeure burmuinean aldaketa gertatu berri da, beste modu batera pentsatze hutsarekin. Antsietateari Stop! nire metodoak, bada, egin berri duzun ariketarekin eta antzekoekin antsietatea gainditzen lagunduko dizu. Antsietatearekin amaitzea zuk uste baino eskurago duzu orain.
ADI: egin berri dituzun aldaketak erabateko aldaketaren hasiera dira.
Nik irakatsiko dizut:
Zure burmuinak nola funtzionatzen duen. Hogeita bost urtetik gora nabil psikologo, eta tarte horretan ez dut ezagutu pentsamendua modu berean egiten duten bi pertsona. Denok dauzkagu berezitasun txikiak eta nik horiek deskubritzen lagunduko dizut.
Nola egiten duen zure burmuinak ondo, lasai, gustora egoteko. Zure burmuinak lasai eta erlaxaturik egoteko zer egiten duen jakin behar duzu; hala, antsietatea sortzen denean konparatu egin dezakezulako eta zein alde dagoen ikusi.
Nola egiten duen zure burmuinak interpretatzeko, modu okerrean, zerbait zuretzako arriskutsua dela. Horra kontu honen giltzarria, izan ere, zure burmuinak arriskutsutzat jotzen ditu pentsamendu mota jakin batzuk. Hala sortzen da antsietatea, defentsa erreakzio gisan.
Nola egin bizitza berriro atsegingarri bihurtzeko. Eskubidea daukazu zoriontsua izateko, burua argi izateko, galdutako denbora berreskuratzeko, fisikoki ondo sentitzeko, zure baliabide psikologikoak eskuragarri izateko (segurtasuna, lasaitasuna, autoestimua, txera), bidaiatu ahal izateko eta bizitza distira betean bizitzeko.
Aldaketa nola automatizatzen den. Behin jakin ondoren nola egiten duen zure burmuinak ondo egoteko, eta nola egiten duen antsietatea izateko, aldaketa bizkorrerako teknikak erabiliko dituzu eta teknika horiek automatizatu egingo dituzu, halakorik sekula berriro gerta ez dadin.
Nola prebenitu halakorik sekula berriro ez gertatzeko eta antsietatea behin betiko gainditzeko. Antsietatea bueltatzeko beldurraz ahaztu egingo zara. Ondoezaren zantzu oro automatikoki eteteko zer egin behar den azalduko dizut.
Albistearen iturria