Anai-arreba bat izango dut
Bi edo hiru urteko ume bati anai-arreba bat izango duela jakinaraztea erraza izan daiteke, baina baita frustragarria ere. Gurasook honelako galderak planteatzen dizkiogu geure buruari: Noiz eta nola esango diogu, hori zer den ondo uler dezan eta ez dadin baztertua sentitu? Zer egin, beste umetxo bat etorriko dela-eta jeloskor jar ez dadin?
Erantzunak zeintzuk diren jakitea oso baliagarria izango zaigu. Oso goiz kontatzeak ez du ezertarako balio, haurra txikiegia baita ukigarriak ez diren gauzak ulertzeko. Azken unera arte itxoitea ere ez da egokia, aldaketez ohartzean denetariko burutapenetan arituko da eta. Onena da haurdunaldiko laugarren edo bosgarren hilean jakinaraztea.
Pentsa lezakegu behin esan ondoren arazoa konponduta dagoela. Baina hori ez da hala; momentu horretatik aurrera, behin eta berriz “zergatik” motako galderak bata bestearen ondotik etorriko dira, haurrak bere jakinmina ase nahian ibiliko da eta. Adituek erantzun argi, erraz eta irmoak ematea gomendatzen dute, zikoinaren ipuina eta antzeko kontuak ahaztuta.
Normala da jeloskor jartzea Nahiz eta haurrak entzun anai-arrebatxoaren etorrerarekin ez dela ezer aldatuko, eta aitak eta amak beti bezala maitatuko dutela, ezezagunaren aurrean beldurra sentituko du, eta familia goitik behera berrantolatu beharrak jeloskortasuna sorraraziko dio. Erreakzio hori naturala da boterea, zaintza eta maitasuna galtzen direnean (horixe da behintzat berak uste duena). Ez da gehiegizko kezkarik izan behar: gehien-gehienetan, jeloskortasuna ez da gurasook uste dugun bezain larria ez iraunkorra. Haurrak, aldaketen aurrean, bere sentimenduak adierazteko duen modua da, eta normalean jeloskortasuna desagertu egingo da aldaketa horietara ohitzeaz batera. Baina momentuz, ume arrotza bera ordezkatzera etorri dela uste du. Sentimendu hori normala eta ezinbestekoa da: litekeena da jeloskortasunik batere adierazten ez duen haur batek, oso txikia izanda ere, beste arazoren bat ezkutatzen ibiltzea..
Haurrak hiru aldi pasatuko ditu bere anaia edo arreba hartu aurretik:
- Protesta. Hasierako aldia da. Haurrak bere esku dagoen oro erabiliko du lehenago inolako ahaleginik egin barik jasotzen zuen gurasoen arreta berreskuratzeko.
- Etsipena. Haurraren eskaerek erantzunik jasotzen ez dutela-eta (bere anai-arrebak etxean jarraitzen du) etsitu egiten da eta antsietatea izan dezake.
- Egokitzea. Azkenik, haurrak amore ematen du eta apurka-apurka egoera berrira ohituz doa.
Anaia-arreba nagusia nola agertzen den
| JAIO AURRETIK |
OSPITALEAN | ETXEAN |
|---|---|---|
Familiaren berrantolaketan inplikatu behar dugu:
|
|
Gurasoen jokaerak, neurri handi baten, anaia edo arreba nagusiak rol berria nola hartuko duen baldintzatuko du:
|
Egilea: Beatriz González