Hemen zaude: Hasiera Guraso eskola Osasuna Elikadura Lehen urtetik nerabezarora arteko elikadura
Dokumentu Akzioak

Lehen urtetik nerabezarora arteko elikadura

Lehenengo urtea betetzetik pubertarora doan aldia oso lasaia da haziera fisikoari dagokionean, edoskitze-garaian eta nerabezaroan gertatzen diren aldaketa deigarriekin alderatzen badugu.

Pisua eta garapen soziala

Izan ere, haur bat jaio eta lehenengo urtean bere pisua hirukoiztu egiten da. Laukoizteko, ordea, beste urtebete behar du. Beraz, haziera fisikoa askoz motelagoa eta egonkorragoa da bigarren urtean eta ondorengoetan. Baina denboraldi horretan haurraren garapen sozial, kognitibo eta emozional garrantzitsua ematen da, eta elikatzen ikasteko garaian hori guztia ere kontuan izan beharko dugu.

Energia

Haur baten energia-beharra —adinaz, altueraz eta pisuaz gainera— bere jarduera fisikoak baldintzatuko du. Baina, batez beste:

  • 1-3 urteko haurrak 1.300 kcal beharko ditu egunero
  • 4-6 urte bitartekoak, 1.800 kcal
  • 7-10 urte artekoak, 2.000 kcal inguru. Energiaren banaketa egokia, garai honetan, honako hau litzateke: % 50-60 karbohidratoak, % 25-35 koipeak eta % 12-15 proteinak

Proteinak

Proteina beharrak handiagoak dira haurra txikia denean, eta, hazten doan heinean, gutxitzen joaten dira. Gutxi gorabehera:

  • 1-3 urteko haurrak 1,2 g proteina behar ditu pisatzen duen kilo bakoitzeko
  •  4-5 urtekoak, 1,1 g
  • 7-10 urtekoak, berriz, 1 g proteina kiloko

Gatz mineralak eta bitaminak

Gatz mineralak eta bitaminak ere oso beharrezkoak dira haurrak haziera eta garapen normala izan dezan. Horien artean, haurraren lehen hamar urteetarako garrantzitsuenak kaltzioa, burdina, zinka eta D bitamina kontsideratzen dira, besteak beste. Hori guztia kontuan izanda, janari-taldeen banaketa proposatu da adin-tarte horretarako (ikus taula).

Janari-taldea 1-3 urte
4-6 urte
7-10 urte
Esnekiak 100 ml/g;
4-5egunero
150 ml/g;
3-4 egunero
240ml/g;
2-3 egunero
Haragia -
arraina
50 g;
astean 4tan bakoitza
50-100 g;
astean 3-4tan bakoitza
100-150 g;
astean 3-4tan bakoitza
Arrautzak 2-3 astean
2-3 astean
3-4 astean
Hestebeteak 20 g;
astean 2-4 aldiz
25 g;
astean 2-4 aldiz
30 g;
astean 2-4 aldiz
Zituak Kikara erdia;
egunero
Kikara erdia-osoa;
egunero
Kikara bat-bi;
egunero
Ogia Xerra eder bat;
egunero
Bi xerra eder;
egunero
3-4 xerra eder;
egunero
Arroza-pasta 40 g;
astean behin bakoitza
50 g;
astean behin-bitan bakoitza
60 g;
astean behin bakoitza
Fruta 1,5-2 ale;
egunero
2-3 ale;
 egunero
3 ale;
egunero
Barazkiak Platerkada egunero;
egosia edo purea
Platerkada egunero;
entsalada tartekatzen hasi
Platerkada egunero;
denetik
Lekak 40 g; astean behin-bitan.
Hobe purean
50 g;
astean behin-bitan
60 g;
astean bitan
Koipeak Hobe landare-jatorrikoak, animalia-jatorrikoak baino;
3 koilarakada olio egunean, gutxi gorabehera
 Hobe landare-jatorrikoak, animalia-jatorrikoak baino;
3 koilarakada olio egunean, gutxi gorabehera
Hobe landare-jatorrikoak, animalia-jatorrikoak baino;
3 koilarakada olio egunean, gutxi gorabehera
Gozoak Astean behin gehienez
 Astean behin gehienez  Astean behin gehienez

Otorduetan, lasaitasuna eta banaketa

Elikadura ohituren garapenean eragin nabarmena du familiak. Gurasoek janariekin duten jarrerak baldintzatzen omen du, neurri batean, haurrak zenbait janari onartzea edo baztertzea. Otordu bat egiteko garaian, garrantzia eman behar zaio une horri, denbora eskaini jateari. Azkar, presaka, jateak ondorio kaltegarriak ditu haurraren elikadura-ohituretan.

Otorduen banaketa egokia ere oso garrantzitsua da. Haurrak egunero 4 otordu egin behar ditu gutxienez (gosaria, bazkaria, askaria eta afaria), eta zenbait egoeratan 5 ere beharrezkoak izango dira. Gosari egokia nolakoa den aurreko alean azaldu genuenez, bazkarira pasatuko gara:

  • Eguerdiko otorduan beti izango dugu lehenengo platera (barazkiak, arroza, pasta, entsalada…), bigarren platera (haragia, arraina, lekak arrozarekin…) eta postrea (fruta edo esnekiren bat).
  • Askarirako, egokiena fruta eta ogitartekoa (urdaiazpikoa, gazta, irasagarra, txokolatea, latako atuna, intxaurrak… egunero ezberdina) jatea da.
  • Azkenik, afariak arina izan behar du: barazkiak edo zopa lehenik, ondoren arraina edo tortilla eta fruta edo esnekia amaitzeko.

 

Iturria: www.zientzia.net