Kulturartekotasuna aisialdian
Egungo gizartearen ezaugarri nagusienetakoa bere heterogeneotasun sozial, kultural eta linguistikoa da. Inmigrazioa da fenomeno honen arrazoia. Egoera honek gatazkak sortzen ditu eta hauek aisialdian (ludoteketan, udalekuetan…) ere badute beren isla.
ZENBAKI BATZUK:
- Eusko Jaurlaritzaren arabera 2004ko apirilean 39.800 etorkin zeuden EAEn, haietatik 11.000 egoera irregularrean.
- Nafarroan 2003 biztanleriaren %7a etorkina zen, 35.000 lagun guztira.
- Giza talde nagusia latinoamerikarrek (%70) eta magrebtarrek osatzen dute.
- Joseba Azkarraga: 2020an populazioaren %10-a izango da etorkina.
- Anjeles Izrtueta: 2010.ean etorkinen umeak 72.000 izango dira.
AUTOKTONOEN JARRERAK:
- Etnozentrismoa: Beste kulturetara hurbiltzea baina gure kulturaren betaurrekoetatik begiratuz. Ondorio nabarmenena ulermen eza da. Adb: arrazismo klasikoa.
- Erlatibismo kulturala: beste kulturen ezagutza baina kultura horretako balore kulturaletan oinarrituz. Kultura guztien berdintasuna bultzatzen du, ez ditu beste kulturak baloratzen eta errespetatu egiten ditu. Erlatibismo kulturala kritikatua izan da kulturen arteko elkarreragina bilatzen ez duelako. Pentsaera honek duen arrisku nagusia getizazioa edo bereizketa da.
- Erromantizismoa: errealitatearen ikuspuntu deformatu bat da eta kultura baten ezaugarri positiboak exajeratu egiten ditu.
- Kontserbazionismoa: Kulturen ikuspuntu estatiko batetan oinarritzen da, kulturek nahastu barik beren ezaugarriei eutsi behar dietela defendatzen du. (Kontutan hartu historia osoan eta munduko toki guztietan kulturek beren artean nahastu direla eta hori egiten jarraituko dutela gainera gero eta gehiago).
- Interkulkturalitatea/kulturartekotasuna: kultura guztiekiko errespetutik abiatuz erlatibismo kulturalaren gabeziak betetzen ditu beste kulturekin harremana bultzatuz.
KULTURARTEKOTASUNA
ZER DA:
- Kulturartekotasuna hitza neologismo berria da. Kulturaniztasunak egoera bat adierazten du, 2 kultura edo gehiagoren presentzia gizarte batetan. Kulturartekotasunak berriz interdependentzia bat adierazten du, elkarrekikotasuna, besteekiko elkarrizketa. Esanahi dinamikoagoa da, erlazio aktiboa, elkarren arteko trukea jasotzen duena. (Ohikoa da gure auzoetan kulturaniztasuna egotea baina ez kulturartekotasunik).
- Korronte pedagogiko bat da baina baita hori baino gehiago ere: Mundu ikuskera berri bat da, gizartea ulertu eta antolatzeko irizpideak markatzen dizkigu.
- Holistikoa da, gizarteko esparru guztiak ukitzen ditu.
- Kultur aniztasuna errespetatu eta baloratzean datza.
- Pentsatu globalki, ekin lokalki.
- Kultur aniztasuna oraindik orain ilusio bat da, helburu bat beraz. Errealitatea oraindik oso urruti dago: denoi dagokigu errealitate berri hori eraikitzea!
- Kulturarteko hezkuntzaren helburu nagusia gure haur eta gazteek konpetentzia kultural heldua izatea da, hau da gaitasun eta jokabide egokiak garatzea gizarte kulturanitz eta multilingue batetan egoki molda daitezen. Horretarako, gure haur eta gazteei gaitasun batzuk irakatsi behar dizkiegu beren eguneroko bizitzan pertsona ezberdinekin bizitzeko zailtasunik izan ez dezaten: gatazkak bideratzeko estrategiak, gainerako kulturen eta norberarenaren gainean balorazio eta kritikak egiteko gaitasuna, talde minoritarioen eskubideen aldeko jarrerak…
- Kulturartekotasuna ez da ekintza zehatz eta puntual batzuen bidez lantzen (kulturen eguna, munduko jolasen olinpiada…). Gure lanean, prozesu osoan zehar (programaketak egitean, taldeak osatzean, eguneroko mezuetan…) islatu behar diren balore multzoek osatzen dute, enfoke bat da.
PRINTZIPIO EDO JARRERA NAGUSIAK:
- Kulturen artean loturak, balioak, arazoak, beharrizanak eta bestelako puntu komunak daude.
- Ez dago kultura perfekturik, guztiok ikasi dezakegu beste kulturetatik norberaren ezaugarriak aldatu barik.
- Kultura ezberdinek beren arteko bizikidetasuna landu eta indartu behar dute.
- Beste kulturekiko interesa izan behar dugu, lagungarria izango baita mesfidantzak, beldurrak, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeko.
- Pertsonok gure kultura kritikatzeko gaitasuna izan behar dugu.
- Kultura ezberdina duten herrian artean interes komunak bilatu behar ditugu eta aprobetxatu. Lotzen gaituena da garrantzitsua ez aldentzen gaituena. Borondatea eta gogoa behar ditugu besteengandik ikasteko.
- Etnien arteko gatazkak aurreikusi egin behar dira bideratu eta konpondu ahal izateko.
- Etnozentrismoa eta muturreko erlatibismo kulturala gainditu behar da.
- Elkartasuna.
- Besteenganako tolerantzia giza eskubideak bortxatuko ez dituzten bitartean.
EZBERDINTASUN KULTURALAK. ZEREN GAINEAN ARI GARA?
- Ezberdintasun kulturalei buruz ari garenean baloreen, sinesmenen, espektatiben, mundu ikuskeren...-en gainean ari gara hizketan eta horien arabera gertaerak (sozialak, fisikoak…) eta jokamoldeak era ezberdinetan ulertzen ditugu pertsonok.
- Kulturen arteko ezberdintasunei buruz ari garenean janzkera, elikadura, dantza… ezberdinak baino gai sakonagoei buruz ari gara, kontuz ibili beharra dago azaleko ikuspegi horiekin.
- Ezberdintasun kulturalak unibertso sinbolikoen arteko ezberdintasunak izaten dira, munduko gertaerak ulertzeko eta interpretatzerako orduan.
- Ezberdintasunak egoteak ez du esan nahi talde batzuk beste batzuk baino maila altuagoa izan behar dutenik hierarkikoki.
- Ezberdintasun kulturalak 7 dimentsio erabiliz deskribatzen dira:
| Egitura sozial eta politikoa | - Harreman sistemak. - Estratifikazioa, talde sozialak. - Agintea, legislatzeko modua, ordezkarien aukeraketa. |
| Sistema ekonomikoa | - Baliabideak lortzeko eta banatzeko eta erak. |
| Komunikazio sistema | - Bideak, hizkuntzak eta teknikak. |
| Arrazionalitate eta sinesmen sistema | - Arrazoizkoaren azalpena: zientifikoa, erlijiosoa… |
| Sistema morala | - Kode etikoak, jarrera onargarriak, baloreak, arauak, … |
| Sistema estetikoa | - Adierazpenak, artea - Aisia, musika, gastronomia |
| Heltze sistema | - Helduen mundua / haurren mundua - Familia egiturak (lanen banaketa, kopurua, generoen rolak, hierarkia eta berdintasun patroiak) - Zahartzaroa (balorazioa, autoritatea, paperal) |
Elkarren kultur irudikapen sozialak egiten dira eta horiek direla eta kulturen arteko gatazkak, errezeloak eta ondorioz bazterketan gertatzen dira.
ZER EZ DA KULTURARTEKOTASUNAREKIN NAHASTU BEHAR:
- Kulturarteko hezkuntza ez da konpentsazio bat hezkuntza arruntari.
- Ezberdintasun kulturalei ez zaie daukaten baino balio handiago emango.
- Kulturartekotasuna lantzeko egiten ditugun ekintzak ezin dira ekimen folklorikoetara mugatu, plangintza orokorretik kanpoko puntu bezala. Gure programaketa eta erabaki guztietan oinarrituko gara eta izango dugu kontutan kulturartekotasuna.
- Kulturarteko ikusmoldea ez da soilik etorkin kopuru minimo bat dauzkaten guneetan gauzatu behar.
- Kulturartekotasuna lantzeko ekintzak ikasle guztiei zuzendutakoak izango dira eta ez soilik kulturalki minoritarioak diren taldeei.
EZ AHAZTU TALDE MINORITARIO MOTA EZBERDINAK DAUDELA
- Espainiako nazionalitatea ezberdinetako kulturak.
- Haur, gazte eta helduen kulturak.
- Etnia minoritarioak edo botererik gabekoak.
- Emakumeak.
- Sexualitate homosexuala.
- Langile klasea eta pobreak.
- Nekazal mundua eta arrantzalea.
- Minusbalia fisiko eta psikologikoa.
- 3. munduko ahotsak.
KULTURARTEAN HEZIZ
Kulturartekotasunaren ideia, filosofia, mundu ikuskera edo delakoa herrialde eta gizabanako guztiok hartu behar dugu konpromiso modura eta gizarteetako alor guztietara hedatu behar da bere isla.
Kulturartekotasuna helburu duen heziketa ereduetan lantzeko honako osagaiak proposatzen dira:
| Jarrerak eta balioak | Trebetasunak | Ezagutzak |
|---|---|---|
| -Norberaren kultur nortasunaren balorazioa. -Errespetua eta tolerantzia. -Aniztasuna balorazio ona. -Justizia eta zuzentasuna. -Enpatia. -Elkartasuna. |
-Komunikazio emankorra. -Elkarrizketa eta eztabaida. -Norberarenganako eta besteenganako ikuspegi kritikoa -Ikasketa -Gatazkak menperatu |
-Oinarrizko kontzeptuak: kultura, etnozentrismoa… -Norberaren kulturaren onarpena -Besteen kulturen ezagupena -Errealitate kultur anitzaren garapen historikoa |
HEZITZAILEAREN ROLA:
Hezitzailea da hezkuntza eredu honetan (eta beste guztietan) helburuak lortze aldera prozesuaren giltza garrantzitsuena, bera baita mezu nagusiaren igorlea. Ondorioz gure aurreiritziak, sinesmenak… aztertu behar ditugu. Mundua gure arabera ulertzen dugu, gure sinesmen, balore, etab…-etan oinarrituta, gure kulturaren betaurrekoekin.
Arreta handiz jokatu behar dugu. Ez dizkiegu haurrei etiketarik jarriko kultura jakin batekoak izateagatik ez eta kultura horretako kideekin izan ditugun esperientziekin alderatuko. Adib: betikoa, honek iazkoek bezala ez du inongo interesik agertuko…. Haur bakoitza mundu bat da, pertsona bakar eta errepikaezin bat. Elkarrizketa da elkar ezagutzeko eta hurbilketarako tresna garrantzitsuena.
Hezitzailea gogoetatsua eta hausnartzailea izan behar da bere jarrera eta lanekin. Egindakoak aztertu eta ondorioak atera behar dira hurrengo egoera eta elkarrizketan aplikatzeko.
KONTUZ EGOZKETEKIN!
Gizakiok naturalki daukagu gure inguruan gertatzen diren aldaketak ulertzeko beharra. Besteek egiten dituzten gauzei gure arrazoiak egozten dizkiegu, gure pentsaerarekin bat datozenak beti ere. Egozten ditugun arrazoi horiek gure balore, sinesmen, eta abarren iragazkitik igarotzen dira lehenengo, ez dira objektiboak beraz. Garrantzitsua da gure iragazki hori ezagutzea, jarraian bere elementu nagusiak aztertuko ditugu:
Senditasuna
Guretzako familiarrak diren pertsonen gainean sortzen dugun inpresioa konplexuagoa izaten da pertsona ia ezezaguna denean baino eta normalean pertzepzioa zehatzagoa izaten da.
Pertsonari ematen diogun balioa
Pertsona batek duen balio bat positiboa irizten zaigunean pertzepzio hori azpimarratu egiten dugu. Halo efektua ere gertatzen da honetan, oso ondo baloraturiko ezaugarri bat duten pertsonen beste alderdi positibo batzuk ere egozten dizkiegu.
Pertsonaren zentzu emotiboa
Pertsona batek sor diezaguken ondorio positibo edo negatiboei buruz dugun pertzepzioaz dago lotuta. Honela, arriskua sor diezaguketela pentsatzen dugun taldeei ezaugarri negatiboak egozten dizkiegu, adibidez ijito edo oro har etorkinek zentzu hau hartzen dute askotan eta lapurretekin, droga kontsumoarekin… erlazionatzen dira talde hauetako kideak.
Esperientzia
Kultur ezberdinetako kidekin bizitzen ohitu egiten gara aukera dugun heinean. Esperientzia honek gure balorazioak objetibizatu egiten ditu.
Etiketa merkeak
Kultura gutxiagotuen kasuan negatiboki etiketatzen ditugu faktore asko direla medio: gure azalpenak entzuteko adierazten duten atentzio faltagatik, hizkera pobreagatik…Gure pertzepzio hau, mezuetan igortzen diogu haur etorkinari eta eragin negatiboa sortu lekioke bere motibazioan, garapenean, autoestiman…
KULTURARTEKO AISIALDIAN GAITASUNAK:
- Aurrerapena, berrikuntza, egokitu eta antolamendu malguetarako trebetasuna.
- Besteekiko elkarreragina, esperientzia trukeari irekia (ez jakinaren jarrera).
- Arazoak eta elkarbizitzako gatazkak ondo kudeatzeko gaitasuna.
- Hizkuntza frankoa erabiltzeko gaitasuna.
- Errespetua eta enpatia gaitasuna.
- Entzuteko eta negoziatzeko gaitasuna.
- Kultur aldeez jabetzeko sentsibilitatea: familiaren garrantzia kultura ezberdinetan, oraina eta lehenaren balorazioa, izpiritualki garatzeko interesa, elkarren mendetasunari ematen zaion balioa, negoziazioaren nagusitasuna edo eza, sexu-rolen bereizketa...
- Gutxiengoan dagoen kulturaren erabakitzeko ahalmena bultzatzen duena, balore demokratikoak.
- Kontzeptuazio etnokultural zabalaren jabe dena.
KONTUZ HIZKUNTZAREKIN!!
- Kultura ezberdinetako pertsonak izendatzeko dauden hitzak ez saiatu leuntzen, direnak dira eta. Hau da: adibidez ijito bat aipatzeko ez erabili persona jitoa. Ijito terminoa da berez zuzenena.
- Txikigarririk ez erabili (txinatartxo bat, afrikartxo bat). Itsusia edo gogorra iruditzen zaizkigun hitzak leuntzeko erabiltzen dira eta askotan maternalismoa adieraz dezake.
KULTURA ETA HIZKUNTZA
- Azken aldian gaztelera ezagutzen ez duten etorkinen kopuruak gora egin du. Irakasleak kasu askotan ez du ikaslearen hizkuntza ezagutzen eta ondorioz komunikatzeko ez daukate tresnarik.
- Geletan kulturak dibertsifikatu egin dira. Gero eta ezezagunagoak diren kulturak ditugu eta askotan ez dugu jakiten nola tratatu haur horiek. Honek hainbat egoera, dilema eta gatazka sortzen dizkigu.
- Haur askok eskola ohiturak barneratu gabe dituzte eta ondorioz ez dakite noiz hitz egin/ixilik egon behar duten…
- Kontutan izan behar dugu guretzako bezala beste pertsona guztientzako ere norberaren lehen hizkuntza autoestimuaren eta identitatearen parte so garrantzitsua dela. Ildo honetatik oso garrantzitsua da haurren izenak ondo ahoskatzea. Bestalde, dekorazioan ere arreta jarri behar dugu ongietorria hainbat hizkuntzatan…), festatan beste herrietako kantak… sar ditzakegu (haur guztiek ikasi eta abestuta)…
- Etorri berriak askotan jatorrizko estatuaren kultura edo hizkuntza nagusienekin sailkatzen ditugu, batzuetan haien zapaltzaileak izan arren (Marokoar guztiak esate baterako ez dira arabiarrak, Bereber herria dago…). Kontuz!
GUK BADITUGU ARRAZOIAK HIZKUNTZA GUTXITUENGANAKO SENTSIBILITATE BEREZIA ADIERAZTEKO