Euskara eta jolasa
JOLASA euskararen ikaskuntza prozesuan ezagutza, erabilera eta motibazioan eragiteko bitartekari aparta da:
- Motibazioa Eta Jolasa: Motibazioa, norbait hizkuntza ikastera bultzatzen duen arrazoia edo interesa da. Jolasaren ezaugarrietan aipatzen denez, jolasa ondo pasatzeko jarduera da. Beraz, haur, gazte eta helduentzat, jolasa jarduera atsegina eta dibertigarria da. Jolasean gustura dabilenak, eta jolasa euskaraz edo ingurune euskalduenan ematen bada, hizkuntza eta jarduera atseginaren arteko lotura egingo du. Hizkuntza, eskolako gaiak ikasteko baino zerbait gehiago izan daiteke. Jolasa, beraz, hizkuntzarekiko motibazioa areagotzeko tresna eraginkorra da.
- Ezagutza Eta Jolasa: Jolasaren bitartez hizkuntza ezagutu eta ikasi egiten da. Jolasetan abestiak, esamoldeak, emozioen adierazpenak, oro har hiztegi zabala erabiltzen da. Horrela, modu ez formalean, hizkuntzaren ikaskuntza prozesu naturalean barneratzeko beta ematen du jolasak. Ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da. Sokasaltoko abesti baten bidez hilabeteen izenak ikas daitezke eta, era berean, gramatikako kontzeptuak barneratu: “Sokasaltoan zu hasiko zara”, “Itsasok sokari eragingo dio, soka zapaldu duelako”.
- Erabilera Eta Jolasa: Haurrak ikusi behar du euskara bizitzako esparru guztietan erabili ahal izango duela; ikasketetan, familian, kirol jardueratan, telebistan, musikan, literaturan...eta jolasean. Haurrek jolasean denbora asko pasatzen dutela kontuan hartzen duenak, erraz ohartuko da jolasaren garrantzia zenbatekoa den. Jolasean euskara erabiltzea, lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko urrats garrantzitsua da. Jolasa hizkuntza ez formalaren erabilera sustatzeko modu eraginkorra da.
Jolaserako Baliabide Euskaldunen Bilduma
Zorionez, egunetik egunera jolasaren inguruan gero eta material gehiago ari da euskaraz sortzen. Liburuak, CD eta DVDak, web orriak, bideoak, jostailuak...
Atal honen helburua ez da katalogo osotua aurkeztea, baizik gaur egun elkarte, eskola, zein dendatan aurkitu daitezkeen materialei buruzko aipamena egin eta irakurlea orientatzea. Gauzak horrela, aurrez barkamena eskatu zerrendan agertzen ez diren guztiei.
LIBURUAK
- Askoren artean (1993): Juegos infantiles en Vasconia. Etniker Euskalerria.
- Josep M. Allué (2002): Juegos para todo el año. Parramón.
- Askoren artean (1993): Katuen testamentua. Umeen kantu eta jolasak. Elkarlanean.
- Aurkenerena, J. eta Gracia, C. eta Zelaia, J. ( 1999 ) : Haur Hizkera. Gero
- Debako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Zuhatza Euskara elkartea. ( 1999). Haur jolasen kantak
- Etxaniz, X. ( 1986) : Haur folklorearen Bilduma. Pamiela.
- Urtxintxa Eskola: Jolas ez sexisten bilduma.
- Urtxintxa Eskola: Nahas-Mahas: Kulturaren zukuan dantzan.
- Urtxintxa Eskola: Astialdiko Koadernoak.
- Ttakun Kultur Elkartea (2003): Eskulanak.
KASETAK ETA CD-AK
- Ikastolen elkartea, (1998tik aurrera) . Urtxintxa. Elkarlanean. (9 ale)
- Lartzabal, Imanol. (1989) . Muga beroetan. Elkar
- Hik Hasi. (1997tik aurrera) . Haur jolasen abestiak. Xangorin (3 ale)
- Ibaizabal (2000) . Zala eta Parta.
- Knörr, Gorka. (1977). Araba kantari. Elkar.
- Takolo, Pirritx eta Porrotx (1992): Hau umorea. Elkar.
- Askoren artean. (1996). Oiartzungo kanta zaharrak. Elkarlanean.
- Oskorri (1993). Katuen testamentua. Umeen kantu eta jolasak. Elkarlanean.
- Xirula Mirula (2000). Kun-kun lolo.
- Xirula Mirula (1984tik aurrera). Xixupika (jolasmotrizitate bilduma)
- Egunkaria (2001). Haur kanten bilduma.
BIDEOAK ETA DVD-AK
- Hik Hasi ( 2001): Zatoz jolastera.
- Xirula Mirula ( 1997): Anianiku.
- Ermuako Anaitasuna ikastola. ( 2001). Kantu jolasak
- Oskorri ( 1994). Katuen testamentua. Elkarlanean.
- Oskorri ( 1998). Marijane, kanta zan! Elkarlanean.
- Takolo, Pirritx eta Porrotx (1995etik aurrera 2004arte produkzio bat urteko): Txiztil / Beltzi /Tatanka yotanka / Plisti plasta / Parrandan / Aupa kintxo
- Beti zuekin... Katxiporretan / Poxpolin Marisorgin... Matxinsalto.
EUSKARAZKO JOSTAILUAK
- Ikastolen Elkartea. 3 urtetik gorako haur eta gazteentzako jostailu didaktikoak sortzen ditu urtero: puzzleak, pare jokoak, mahai jolasak...
- Kometa Elkartea. 2 urtetik gorako haur eta gazteentzako jolas kooperatiboa egiteko jostailuak saltzen ditu
- Txatxilipurdi Euskara Elkartea. Salamalekum Euskal Herrira. Saharako Hassani dialektoa eta euskara ikasteko pare jokoa.
- Urtxintxa Eskola. Bizikidetzarako Tangrama. Mutil eta nesken genero estereotipoak gainditzeko mezuak lantzeko jostailua da
WEB ORRIAK
- Jolas egiteko:
www.zernola.net
www.aisia.net
www.txatxilipurdi.com
www.jokoak.net
www.jolas.net
www.xedera.net
www.argia.com
www.komunika.net
- Kontsultarako (aisialdirako euskal produktuen katalogoa, udalekuak, argitalpenak, berriak...):
www.euskaraz.net
www.kometak.com
www.egk.org
www.ikastola.net
www.berria.info
www.argia.com
www.urtxintxa.org