Aisialdi birtuala: mehatxutik aukerara!
Zer da aisialdi birtuala?
Eguneroko bizitzan intergratu ditugun euskarri eta bitarteko teknologikoen ondorioz jendartearen eta banakoaren ohiturak aldatuz doaz, bai eskolan eta lanean, bai etxean, eta baita aisialdian ere. Arestian aipatu dugunez, ekarpen teknologikoek aisia modu berriak eragin dituzte. Esparru berri hori “aisialdi birtuala” izendatu dugu.
Azkenaldian etengabe entzuten den hitza da “birtuala”. Baina zer da birtuala?
Hitzaren jatorriari begiratzen badiogu, bertute hitzera jo behar dugu, gazteleraz, virtud deritzona, erro horretatik baitator gaztelerazko virtual hitza. Harluxetera jo dugu ea nola definitzen dituen jakiteko:
- Bertute: zerbaitek zerbaiterako duen gaitasuna edo indarra (Harluxet)
- Birtuala: alegiazkoa esan nahi du, egiazkoaren itxura besterik ez duena (Harluxet)
Lehengo pausoa eman dugu, badakigu hitzaren jatorria zein den. Bigarren pausoa, birtuala kontzeptuaren egungo erabileratik definizio osotuagoa eraikitzea izango da. Horretarako gaian aditua den Diego Levisen laguntza izan dugu. Autore honen iritziz, birtuala hitza egun, dijitala, informatikoa eta ikuteziña (ikutu ezin dena) adierazteko erabiltzen den terminoa da. Ondorioz, aisialdi birtuala, simulazioan oinarritutako aisia modua da.
Edozein jarduera birtuala izan dadin, gorputza eta objetuaren artean distantzia egon behar da eta bi elementuen arteko distantziak ziberespazioa bezain zabala izan behar du.
Definizio hau ulertzeko komunikazioaren esparruko adibide bat jaso dugu: Zuzeneko komunikazioa eta telefonoz ematen den komunikazioaren artean dagoen aldeaz mintzatuko gara. Bi pertsonen artean komunikazioa aurrez-aurre ematen denean gorputzek parte hartzen dute (komunikazioaren %55a gorputz adierazpenean oinarritzen da, %38 ahots tonuan, eta soilik, %7 da hitzen bitartez transmitizen dena). Telefono bidezko komunikazioan, aldiz, gorputzak objetu batekin egiten du topo, telefonoarekin hain zuzen, eta telefonoak ez daki gorputza interpretatzen edo irakurtzen. Telefono bidezko komunkazioa, bitarteko teknologikoari esker ematen da. Argindarra edo satelite bitartez garraiatzen da ziber espaziotik. Komunikazio telefonikoa, beraz, komunikazio birtuala dela esan dezakegu.
Guzti honetatik aisialdi birtualaren ezaugarri orokorrak laburbildu ditugu:
- Simulazioan oinarritzen da nahiz eta batzuetan, irudi errealak integratzen dituen (telebistaren kasua).
- Ikutezina denez, entzumena eta ikusmenaren bitartez hautematen da.
- Funtzio ezberdinak betetzen ditu: komunikazioa, informazioa, dibertsioa...
1-Aisialdi birtualaren bilakaera
Aisialdi birtualaren eraketan eragin zuzena eta garrantzitsua izan duten teknologiak aztertuko ditugu jarraian. Teknologia horiek denboran zehar kokatu ditugu izan duten bilakaera historikoa adierazi asmoz:
- 1900etik aurrera: IRRATIAREN AROA: Irratiaren bitartez informazioaren hedapena eman zen. Arrakasta handia izan zuen herritarren artean. Herritik kanpora gertatzen ziren gaiez informatzen zuen.
- 1950etik aurrera: TELEBISTAREN AROA: Bozgailua pantailaratu zen, ahotsari irudiak gehitu zitzaizkion pantailaren bitartez. Nabarmen eragin zuen aisia ohituren aldaketan.
- 1980tik aurrera: KONTSOLAK: Informatika ezagutza haundirik exijitzen ez duten bideo jokuen merkatua garatzen da. Makina txikiak eta ulerterrazak produzitzen hasi ziren. Arrakasta izan zuten haur zein gazteen artean.
- 1990etik aurrera: INTERNETEN HEDAPENA: Maila zientifiko eta militarrean erabiltzeaz gain, gizarteko beste esparruetara zabaltzen da; eskola, lan mundua, familia, elkartegintza, aisialdia... Egun komunikazioaren ardatz teknologikoa da.
- 1995tik aurrera: SAKELEKOA: Edozein lekutik telefonoz komunikatzeko aukera, ohitura bihurtu da sakelekoaren eraginez. Egun, sakelekoak, telefono bidezko komunikazioaz gain, internetek dituen aukerak integratu ditu (jokuak, irudiak garraiatu...)
Zientzilari askok hartu du parte teknologiaren garapenean. Aurkikuntza batek hurrengoa elikatu du, eta horrela, katean, aurkikuntza ezberdinen metatzeak egungo egoera teknologikora ekarri gaitu. Bilakaera teknologikoak eragin dituen fenomeno sozialen artean garrantzitsuak diren bi gai nabarmendu nahi ditugu hemen:
- Teknologia berrien etxeratze prozesua.
- Garapen prozesuaren abiadura handia.
Mendebaldeko herrialdeetan, garapen ekonomiko eta sozialak bultzaturik, teknologia berrien etxeratzea gertatu da. Irratia eta telebistarekin gertatu zen bezala, ordenagailua ere etxeetara iritsi da. Beste faktore batzuen artean, teknologia berrien eguneroko erabilerak, herritarren alfabetatze informatikoa suposatu du. Gauzak horrela, komunikazio eta sozializazio beharrak asetzeko bitarteko bat gehiago bihurtu dira teknologia berriak. Komunikazio aukerak zabaldu eta ugaldu egin dira, baina komunikazio modu birtualak diren heinean, komunikazioa teknologia berrien kontsumoaren menpe agertuko da. Telebistaren eraginez, adibidez, banakoen arteko komunikazioa eragotzi egin daiteke baldin eta erabilera zuzena egiten ez bada. Beraz adi egon behar dugu erabilpen moduek dituzten ondoriekin. Orokorrean, teknologia berrien etxeratzeak aisia modu berriak suposatu ditu: telebista ikusi, bideojokuekin jolastu, interneten nabigatu…
Bestalde, etengabe eta oso azkar garatzen dihoan esparrua da teknologia berriena. Beraz, banakoari etengabeko formakuntza eta inbertsio ekonomikoa exijitzen diote. Azken finean, teknologia berriena merkatu bat gehiago da, negozio modu bat: sakelekoak, bideo jokoak, telebista moduak (dijitala, satelite bidezkoa), interneta. Teknologiak baliabide bezala ikusirik, garapen azkarrak hauen potentzialak gehitzen ditu, baina bestalde, gehiegizko abiadurak ez du hausnarketarako denborarik ematen, eta hori arriskutsua izan daiteke, nahasmena eragiten duelako.
2-Aisialdi birtualaren funtzioa
Aisialdi birtualean kokatzen ditugun teknologiek hiru funtzio nagusi betetzen dituzte: informatu, komunikatu eta jolastearena. Hurrengo taulan jaso ditugu aipagarrienak edo erabilienak direnak, eta egun betetzen duten funtzio nagusia:
| TEKNOLOGIA BERRIAK |
INFORMATU | KOMUNIKATU | JOLASTU |
|---|---|---|---|
| IRRATIA | BAI | BAI | |
| TELEBISTA | BAI | ||
| KONTSOLAK | BAI | ||
| ORDENAGAILUA/INTERNET |
BAI |
BAI |
BAI |
| SAKELEKOA |
BAI |
Betetzen dituzten funtzioez gain garrantzitsua da funtzio hori betetzeko eskaintzen dituzten parte hartze aukeretan erreparatzea. Teknologia batzuk besteak baino parte hartze maila aktiboagoa sustatzen dute erabiltzailearengan. Parte hartzearen gaiari heldu aurretik, hala ere, komunikazioaren axiomaz mintzatuko gara. Komunikazio prozesuaren munina ulertu ostean errezagoa baita esan nahi duguna azaltzea.
Komunikazioa eman dadin beharrezkoa da igorle eta hartzaileraren artean hartu-emanezko harremana bermatzea. Mezua jaso duenak, nolabait adierazi egiten du hartu duela mezua. Hartzailearen adierazpen horrek eragina du igorlearengan. Igorlea dena, beraz, hartzaile bihurtzen da eta hartzailea igorle. Harremanerako erabiltzen den kodea era askotakoa izan daiteke: ahozkoa, idatzizkoa, gorputz adierazpenean oinarritua, kode informatikoetan oinarritua edo kode ezberdinek osatutakoa. Garrantzitsuena igorle eta hartzailearen artean hartu emana zihurtatzea da, harremanik egon ezean, ez dago komunikaziorik.
Taulan azaldu diren aisialdi birtualari dagozkion teknologia berrietan erreparatzen badugu, aldea aurkituko dugu taulan aipatutako batzuen eta besteen artean. Telebistaren kasuan, adibidez, ez da komunikaziorik ematen. Hartzailearen jarrera pasiboa da, telebistak igortzen duena ikusleak kontsumitzen du eta ez da mezurik itzultzen, alde bakarreko mezua da. Ordenagailuak, eta berarekin internetak, ekarpen azpimarragarria dakar berarekin: hartu-emana. Harreman mota birtuala izan arren, erabiltzailearen aldetik parte hartze aktiboagoa ematen da.
Komunikazioaren esparruan sortu den beste aukera bat telefono mugikorra da. Telefono arruntak duen funtzio berberarekin sortu zen, baina egun, ordenagailuaren funtzioak bereganatzen hasia da. Sakeleko telefonoak interneta, jokuak, eta era guztietako artxiboak garraiatzeko balio du, eta ordenagailua baino txikiagoa denez, eta haririk behar ez duenez, etorkizuneko makina protagonista izan daiteke. Formatua eta prezioa eskuragarriagoak dituenez, arrakasta handia du jendartean.
Jolasaren esparruan, funtzio ludikoari erantzunez bideo jokuen hedapena eman da. 70.eko taberna eta jolas lekuetako “makiniten” bertsio modernoak dira. Jokuen formatoa txikia da eta kontsolan zein ordenadorean txertatu daitezke. Urte gutxitan protagonismo ikaragarria lortu dute, kritikatuak eta baloratuak izan dira eta kapitulu osoa eskainiko diogu, badagoelako gaia argitzeko beharra.
3-Aisialdi birtualaren espazio fisikoak
Asunen sustraiak hedatzen diren lez hedatu dira teknologia berriak aisialdian. Hedatze prozesu horretan bi ildo nagusi bereizten dira. Alde batetik, ohiko asialdi zerbitzu eta guneen dijitalizazioa jarri da martxan. Kultur etxe, liburutegi, liburu denda, jolas leku, kafetegi, etxeetan... ordenagailuak, eta hauekin batera, interneta erabiltzeko aukera zabaldu da. Bestetik, asialdia birtualaren fenomenoak eragindako espazio berrien sorkuntza abiatu da, hala nola, ziber txokoak, kz guneak... Dena den, etxea dugu aisialdi birtualaren adierazle nagusietako bat. Aipagarrienak aztertuko ditugu:
- ETXEA: Egun, era guztietako funtzioak betetzen dituzten teknologiak daude etxean. Komunikazio eta informaziorako balio duten teknologiez gain, -telebista, irratia, telefonoa,interneta- funtzio ludikoa dutenak ere badira, bideo kontsolak eta ordenagailua, adibidez. Horrek taldearekiko harremana murriztu eta denboraren kontsumo indibiduala sustatu du. Banakoak gero eta baliabide gehiago izan, besteekin elkarbanatzeko denbora gutxitzen du. Gauzak horrela, etxea aisialdi birtualaren espazio fisiko garrantzitsuenetakoa da.
- GAZTE LOKALAK: Egungo baldintza sozioekonomikoek bultzaturik gero eta gehiago dira lokalak alokatzen -edo neurri txikiagoan, lokalak okupatzen- dituzten gazte taldeak. Gazte lokalak, gazteak aisia denbora bere kasara antolatzeko moduak dira. Batzuk funtzio soziala dute, hau da, gizarte aldaketarako jarduerak antolatzen dituzte bertan, elkarte edo asanbladen kasuan. Gehiengoak, aldiz, behar pertsonalen ildotik, aisialdirako aterpe pribatu lez erabiltzen dute lokala. Gurasoen etxean ez dituzten baldintzak jasotzen ditu lokalak, intimidadea, berdinen taldearekin harremana, kontsumo ohitura legal eta ilegalak praktikatzeko aukera... Aisialdi birtualaren presentzia nabarmena da lokal hauetan; musika apartua, telebista, kontsola eta sakelekoa dira erabilienak.
- ZIBER TXOKOAK: Herri haundi eta hirietan agertu diren jolas leku berriak dira. Ordenagailuz betetako guneak dira eta bertan ordenagailua erabiltzeko aukera ematen da diruaren truke. Baliabide ezberdinak eskaintzen dituzte: interneta, ordenagailu programa arruntak, bideo jokuak. Adin tarte bakoitzak aukera ezberdinak erabiltzen ditu.
Mutilak eta nerabeak direnen artean, batez ere, bideo jokuak dira arrakasta gehien dutenak. Ziber txokoak taldean jolasteko aukera ematen die (sarean) eta hori aukera preziatua da adin horretako lagun taldeen artean. Ziber txoko gehienetan goxokiak saltzen dira, beraz, gazte kuadrila batzuen erreferentzi gunea bilakatu da, aintzina plazak edo frontoiak betetzen zuen funtzioa betetzen du. Jolasteaz gain, bertan egoteko joera sortu da, beraz, gazteen topagune ere bilakatu dira. Ziber txokora hurbiltzen den populazio helduak, aldiz, interneta erabiltzeko egiten du. Batez ere informazioa bilatzeko eta komunikatzeko erabiltzen dute.
Jolas lekuen bertsio modernoa dira. Jolas lekuetan betidanik egon dira makinak eta litxarkeriak. Jolasteko makina handien garapena ere ari da ematen. Dagoeneko badira hiri handietan 3Dko irudiak, simulazioa eta parte hartze aktiboa uztartzen dituzten makinez osaturiko ziber jolas lekuak.
- INTERNET GUNE PUBLIKOAK: Herri haundi zein txikietan, populazio helduaren artean interneta ezagutzera emateko guneak sortu dira. Gobernutik datorren ekimena izanik, dohainiko zerbitzua da eta populazioaren formazioa du helburu. Gela bakoitzak bere arduraduna du eta edozein zalantza edo kezka izanez gero arduradunarengana jo dezakezu. Batez ere intenetaren erabilera eta ezaguera sustatzen da gune publiko hauetan, beraz, txateatzeko eta jolasteko aukerarik ez dago.
- ZERBITZUEN DIJITALIZAZIOA: Komertzio arruntean gertatu bezala, arlo publikoetako zerbitzuetan ere txertatu dira ordenadoreak. Aisialdia birtuala praktikatzeko baliabideak ugaldu egin dira azken 10 urteetan.
-
- Bideodendak: Pelikulak alokatzeko denda askok bideo jokuak alokatu edo eta saltzen dituzte.
- Ziber-kafeak: Kafetegi batzuek interneta erabiltzeko aukera ematen dute. Orduketa zabalagoa dutenez, aukera ona da etxean internetik ez duenarentzat.
- Liburudendak: Liburu eta aldizkariek formatu dijitaleko materialak txertatu dituzte beren ekoizpenean. Arrunta bihurtu da liburudendatan material informatiko eta dijitala aurkitzea.
- Liburutegiak: Liburuez gain multimedia materiala ere gehitu dute mailegu zerbitzuan. Liburutegi gehienek haur zein helduentzako ordenadoreak jarri dituzte. Ordenadoreek bi funtzio nagusi betetzen dituzte. Bat multimedia materialaren kontsulta egitea (CD-ROM kulturalak, joku didaktikoak...) , eta bestea interneta erabiltzeko aukera ematea da.
- Ludotekak: Badira ludoteka batzuk jostailuen artean bideo jokuetarako kontsolak dituztenak. Dena den ez da ohikoa. Zerbitzu hauetako arduradunek ikuspegi nahasia agertzen dute aisialdi birtualaren inguruan eta orokorrean ez dituzte teknologia berriak zerbitzuan integratu nahi.
- Gazte lekuak: Gazte leku askotan ordenadoreak txertatu dira. Interneta erabiltzeko aukera ez da guztietan ematen, baina norabide horretan ari dira lanean. Bideo jokuekin aritzeko kontsolak ere integratu dira gazteentzako aisialdi zerbitzu hauetan. Arduradunen iritziz, gazteek gustora hartzen dituzte teknologia berriak eta garrantzitsua ikusten dute hauen erabilpenean hezitzea. Aisialdi birtuala aisialdi modu bat gehiago bezala ikusteko pausoak ematen ari dira.
- Eta abar.
- Bideodendak: Pelikulak alokatzeko denda askok bideo jokuak alokatu edo eta saltzen dituzte.
Informazio iturria: Txatxilipurdi elkarteak argitaratutako “Aisia birtuala: mehatxutik aukerara!” txostena, 2005.