Haurdunaldiaren prozesua
Haurdunaldia, hilabetez hilabete.
Haurdunaldiaren prozesua, 1
Hilekoaren zikloan, folikuluak garatzen dira obarioetan, eta horietatik bakar batek sortzen du obulua. Gainerakoak degeneratu egiten dira. Folikulua heltzen denean, obozitoa edo heldu gabe dagoen obulua askatzen du, eta Fallopioren tronpa batera migratzen du. Hor amaitzen da bere eboluzioa.
Ernalketarik ez badago, obulua hilekoarekin desagertzen da, baina ernaldu bada, hilekoaren prozesua gelditu egiten da.
Lehenengo hilabetea
Ernaldu eta gero, zigotoa sortzen da. Zigotoa amaren ADNa eta aitarena bateratzetik sortzen den zelula da eta material genetikoa du. Zigotoa banatu egiten da eta hiru edo lau egunetan zelula multzo bihurtzen da. Multzo hori umetokian habia egiten hasiko da 48 orduko epean. Une horretan blastozito izena ematen zaio.
Bigarren hilabetea
Enbrioi- aldia. Bigarren hilabetera arte, enbrioiak ez du giza-eskema basikorik. Bigarren hilabetean hasten da kanpoko gorputz adarrak eta barruko nerbio sistema, bihotz sistema eta sistema urogenitala eratzen.
Haurdunaldiaren prozesua, 2
Hirugarren hilabetea
Enbrioiari fetu esaten zaio jada, gizaki berriaren giza itxura erraz antzematen baitzaio. Haurdunaldiaren hamargarren astean, buruak ia fetuaren erdia hartzen du, eta gutxi definitutako kanpoko genitalak ditu. Haurdunaldiko hamabigarren astean, kanpoko genitalak generoaren arabera bereizten dira, eta azazkalak azaltzen dira. Hamalaugarrenean, lepoa ia zuzen eta ongi definituta dago, fetuak likido amniotikoa irensten du eta odola koagulatu egin daiteke.
Laugarren hilabetea
Giza itxura guztiz definituta dago, eta proportzioak jaioberriarenak dira ia ia. Fetuak 15 cm inguru ditu eta gutxi gorabehera 200 gramoko pisua du. Erpurua zurrupatzen has daiteke. Barrutik, fetua bizkarrezur muina eratzen hasten da bere odol zelula propioekin. Gainera, semen-besikulak eta zerebeloa garatzen zaizkio.
Bosgarren hilabetea
Haurdunaldiko bosgarren hilabetean, fetuak nahiz eta begiak itxitak izan, alde batera eta bestera mugitzeko gaitasuna du, eta bekainak eta betileak ditu ere. Batzuetan zotinaren antzekoa etortzen zaio. 500 gramo inguruko pisua du jadanik.
Haurdunaldiaren prozesua, 3
Seigarren hilabetea
Seigarren hilabetean, betazalak banatzen hasten dira eta begiak apur bat ireki ditzake. Aurpegia guztiz osaturik du. Egunean hemezortzi eta hogei ordu bitartean lo egiten du, baina esnatzean asko mugitzen da. Fetuak kilo bat pisatzen du eta 32 cm gutxi gorabehera neurtzen du. Umetokitik kanpo ere bizirik iraun dezake jada.
Zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren hilabetea
Fetua oso azkar hazten da batez beste 50 zmko luzera eta 3,5 kiloko pisua lortu arte, eta jaiotzeko azken postura hartuz doa. Postura hori burua amaren pelbiserantz jarrita izaten da. Barruko organoak garatuz doaz, eta oso garrantzitsua izaten da garuneko ingurabideak eratzea eta birikak guztiz heltzea, jaiotzean beharko baititu. Hala ere, 37 asteetatik aurrera, umea arazorik gabe bizi daiteke amaren sabeletik kanpo.