EAEko gurasoendako dirulaguntza
Dirulaguntza jasoko dute lehendabiziko seme edo alaba izaten duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gurasoek. Bakoitzaren errentaren arabera, 400 eta 900 euro arteko dirulaguntzak jasoko dituzte hemendik aurrera guraso egiten diren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bizilagunek. Orain arte, bigarren seme edo alaba izatea beharrezkoa zen dirulaguntza jasotzen hasteko. Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuaren arabera, 11.000 familiak jaso ahal izango dute laguntza berri hau.
Urteko 30.390 euro baino diru sarrera txikiagoak dituzten familiek
laguntzarik handiena jasko dute: hau da, 900 eurokoa. 45.535 eurotik
gorakoa dutenek, berriz, txikiena (400 euro). Bi kopuru horien artekoak
jasoko dituzte, errentaren arabera, bi muga horien artean dauden
familiek.
Nolanahi ere, aurreneko seme edo alaba izaten dutenetik (biologikoa edo
adoptatua) hasiko dira familiak laguntzak jasotzen. Orain arte, haur
bat izanda Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleek ez zuten laguntzak
jasotzeko aukerarik. Neurri berriaren bidez, enplegua eta familia
bizitza uztartzen eta seme-alaba kopurua norberak bere gogoaren arabera
erabakitzen lagundu nahi dutela agertu du Azkarraga sailburuak.
Bigarren eta hirugarren seme-alabengatik jasoko diren laguntzetan ere
bada aldaketarik: orain arte bigarren haurra edukitzean 1.100 jasotzen
zituzten gurasoek. Aurrerantzean, bigarren urtean beste 400 euro emango
dizkiete. Hirugarrena izaten dutenek, berriz, urteko 1.100 jasotzen
zituzten hirugarren seme edo alaba horrek 5 urte bete arte.
Aurrerantzean 400 euro emango dizkiete seigarren urtean eta beste 400
zazpigarrenean.
Iturria: berria.