ZER gertatzen da haurdunaldian izaten diren sentsazio fisiko eta emozionalekin? Eta amaren, umearen eta beste familia kideen arteko harremanarekin? Zein da bikotearen egitekoa?
Egoera zailetan jokabide eraginkorrak izateko hainbat jarraibide emango dituzte 12 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoendako. Alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuko dira. Maiatzaren 10a apuntatzeko azken eguna.
Amaia Vazquez psikologoak familiak seme-alaben afektibitatean eta sexu heziketan duen paperaz jardungo du. Aurre-pubertaroko eta pubertaroko ezaugarri sexualak eta emozionalak azalduko ditu, eta familiako balore sexualak aztertu, seme-alabei sexualitate osasuntsuari buruzko ikuspuntua nola helarazi zehazteko.
Herriko familiei zuzendutakoa da hitzaldia, baina batez ere Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5, eta 6. mailako seme-alabak dituzten gurasoei. Getariako Udalak antolatu du.