Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zaplazteko gehiagorik ez
Dokumentu Akzioak

Zaplazteko gehiagorik ez

guraso.com 2010/09/01

Etxean giro diziplinatua ezartzeko arau gutxi eta argiak ezarri behar direla diote adituek. Komeni da, gainera, arauak seme-alabekin adostea.

Umea jotzen dugunean erakusten dugu ez dugula baliabiderik egoera jakin bati irtenbidea emateko; gatazka egoerei aurre egiteko errekurtso falta adierazten dugu. Ume diziplinatuak baino, giro diziplinatua da etxean sortu behar duguna eta argi eduki behar dugu zigor fisikoa kaltegarria dela umeendako. Jokabide biolentoak indartzen ditugu eta eredu negatiboak ezartzen ditugu, umeak beldurra sentitzen du, umiliatu egiten dugu eta bere autoestimazioa kaltetzen dugu. Azkenik, gurasoenganako konfiantza galtzen dute.

 

Arauak eta zigorrak adostu

Adituek gomendatzen dute etxean arau jakin batzuk ezartzeko. Arau horiek umeekin batera adostu behar dira, eta ez soilik araua bera baizik eta arau hori hausteak ekarriko duen zigorra ere bai. Umeak argi jakin behar du arauak zeintzuk diren, baita arau horiek ez betetzeak ekarriko dituen ondorioak ere. Garrantzitsua da gauza hauek guztiak aldez aurretik finkatzea izan ere momentua iristen denean, bero-beroan, neurriz kanpoko zigorrak ezarri ohi ditugu.

 

Arauak: gutxi eta argiak

Kaltegarria da arau asko ezartzea ezinezkoa delako guztiak betetzea edo guztiak betearaztea. Eraginkorragoa da arau gutxi ezartzea eta horiek mugiezinak izateak. Ez da komeni, bestalde, gurasoak etengabe polizia lanak egiten ibiltzea; horrek eragin zuzena du seme-alabekiko harremanetan. Gainera, arauak modu argian eta adostuan ezarriz gero umeek euren kabuz betetzeko joera hartuko dute, eta ez dute gurasoak etengabe gainean eduki beharrik izango gauzak egiteko.

 

Beraz,

  1. ezarri arau zehatz batzuk: hortzak egunero garbitu behar dira eta egunero dutxatu behar da, ez da gezurrik esango, arropa eta jostailuak jaso egin behar dira...

  2. arauak betetzen ez direnean aplikatuko den zigorra adostu.

  3. irmoak izan arauen eta zigorren aplikazioan. Hitzegindakoa bete egin behar da. Seme-alabek jakin behar dute limite batzuk daudela eta ezin direla gainditu. Hori egin ezean prozesuak ez du funtzionatuko.

Argazkiaren iturria

Albistearen iturria: Getxoko guraso eskola

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.