Hemen zaude: Hasiera Albisteak Wifia ez da arriskutsua ikasleentzat, ikerketa baten arabera
Dokumentu Akzioak

Wifia ez da arriskutsua ikasleentzat, ikerketa baten arabera

Guraso.com 2010/03/09

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak azterketa bat egiteko agindu zion Telekomunikazio Ingeniarien Eskolari, eremu elektromagnetikoen neurketak egiteko.

Wifi haririk gabeko teknologia eskola-umeen osasunerako arriskutsua ez dela baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak agindutako ikerketa batek. Wifi teknologia 'Eskola 2.0' egitasmoaren oinarria da.

Hezkuntza Sailak Telekomunikazio Ingeniarien Eskolari azterketa bat egiteko agindu zion, eremu elektromagnetikoen neurketak egitea, alegia. Horrela, 'Eskola 2.0' programan erabiliko den wifi teknologia osasunerako kaltegarria den egiaztatu nahi zuten.

2009ko abenduaren 18an azterketa hori egiteko konpromisoa hartu zuen Hezkuntza Sailak.

Gainera, eremu elektromagnetikoen neurketak egiteko eskatu zion Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari otsailaren 4an, 'Eskola 2.0' egitasmoa ikasgeletan martxan jarri baino lehen.

Ondorioak

Ikerketako ondorioen arabera, haririk gabeko teknologia horren "kaltegarritasun eza" agerian uzten dute egindako neurketek. Ondorioak Legebiltzarreko talde politikoen esku jarri dituzte gaur.

Isabel Celaak zuzendutako Sailak azpimarratu duenez, teknologia hori "erabat segurua" dela esan daiteke.

'Eskola 2.0' egitasmoaren bidez Internet konexioa izango duen ordenagailu txiki bat izango dute Lehen hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek. Horrela, 539 ikastetxe publikok eta hitzartutako 401 zentrok 18.000 ordenagailu eramangarri baino gehiago jasoko dituzte ikasturte honetan.

Albistearen iturria

Ez nau konbentzitzen

Mertxe — 2010/03/09 11:53
Orduan, zergatik kendu dute Estatu Batuetako unibertsitate batzuetatik? Ni ez nago lasai, nahiago nuke konexio haridunak erabiliko balituzte, orain arte bezala.

Wifia

Beste guraso bat — 2010/03/20 23:51
Ba eraman ezazu ikastolara!


Wifi-a

nikezdakitezer — 2010/03/22 22:22
nik ere zalantzak dauzkat: http://es.noticias.yahoo.com/5/20100311/tlc-aralar-pide-explicaciones-a-cela-por-191f8ee.html

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Wifia ez da arriskutsua ikasleentzat, ikerketa baten arabera

Ikaslea ikasgelan