Durangoko ‘Eta guk, zer?’ lanak irabazi du lehen saria 12-17 urte bitartekoen kategorian. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 250 gaztetik gora elkartu ziren zapatuan, azaroak 29, Urretxu-Zumarragan egindako Beldur Barik topaketan.

 Captura de pantalla 2014-12-12 a las 13.22.54
Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko. Alegia, Beldur Barik jarrera bultzatzea.
Indarkeria sexistaren aurrean, beraz, ‘beldur barik jarrera’ eraiki nahi dute gazteok, eta zapatuan askotariko tailerrak egiteaz gain Beldur Barik lehiaketako sariak banatu zituzten.

Ikus-entzunezko irabazleak

Lehen kategoria (12-17 urte)
. Sari nagusia (500 euro): ‘Eta guk, zer?’ (Durango)
. Aipamen berezia (300 euro): ‘Game Over’ (Durango)
 
Bigarren kategoria (18-26 urte)
. Sari nagusia (500 euro): ‘Panteras’ (Urretxu-Zumarraga)
. Aipamen berezia (300 euro): ‘Maitekiro’ (Arrigorriaga)
Herria saria (300 euro): ‘Kateak moztu, libre izan’ (Billabona)
Ikus-entzunezko ekoizpen onena: ‘Donde empieza todo’ (Donostia)
Lan guztiak ikusgai Beldur Barik atari digitalean.