Hemen zaude: Hasiera Albisteak Unibertsitaterako saltoa; gehienetan esperientzia estresagarria
Dokumentu Akzioak

Unibertsitaterako saltoa; gehienetan esperientzia estresagarria

guraso.com 2010/08/31

Familiaren eta lagunen babesa oso garrantzitsua da ikasleak egoera berrira lehenbailehen egokitzeko.

Irakasle eta ikaskide berriak, ikasketa metodo ezberdinak, eta askotan lehenengo esperientzia etxekoengandik urrun... Unibertsitaterako saltoa ez da nolanahikoa eta aldaketa handiak suposatzen ditu. Gazteak eskola-ume izatetik ikasle izatera pasatzen dira eta maila akademikoan ere erantzukizun handiagoa eskatzen zaie. Bartzelonako unibertsitateak ikerketa egin du gaiaren inguruan eta ondorioztatu dute familiaren eta lagunen babesa oso lagungarria zaiela unibertsitatera iritsi berriak diren gazteei egoera berrira egokitzeko. Esperientzia “estresagarria” izan daitekeela adierazi dute, “segurtasun-gabezia, auto-estimu baxua, eta antsietatea” antzematen dira kasu askotan.


Harreman berriak

Unibertsitateko ikasketak hasteko gazte askok etxekoengandik urruntzen dira lehenengo aldiz. Harremana sozial berriak egitea dakar horrek eta etxekoen babesik gabe. Adituek diote nahiz eta urrun egon familiaren babesa eta honek gaztearekiko erakusten duen interesa oso garrantzitsua dela egokitze prozesu horretan. Gomendatzen dute ikasketak mentalitate irekiarekin eta parte-hartzailearekin hastea, unibertsitateko jardueretan parte hartzeko eta, esaterako, ikasketa taldetan eta antzerakoetan sartzeko.

 

Albistearen iturria

Argazkiaren iturria

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.